
84. zk., 2026ko maiatzaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (378 KB - 28 orri.)
- EPUB (1118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
1881
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 1ekoa, Giza Baliabideen zuzendariarena eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak behin betiko barne-mailan betetzeko lehiaketarako.
Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko lan-kontratudun langileei aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboak 10. artikuluan ezartzen duenez, «Lanpostu-zerrendetan ezarritakoaren arabera, lanean hasi eta lanpostuak beteko dira deialdi publiko bidez eta oposizioa, lehiaketa edo lehiaketa-oposizio libre bidez, edo, hala badagokio, indarreko araudiaren arabera, izendapen askearen bidez». Bestalde, 12. artikuluak honako hau xedatzen du: «Kanpoko deialdian sartutako lanpostu hutsak lehenago eskainiko zaizkie, barneko lehiaketa bidez betetzeko, hitzarmen hau aplikatzeko eremuko lan-kontratuko langileei». Testuinguru horretan, Hitzarmenak berak honako hau aurreikusten du (10.3 artikulua): «Lanean sartzeko hautatze-prozesuak garatzean, sindikatuen jarduera finkatzen dituzten deialdien oinarriak eta lankidetza media gizarte ordezkaritzarekin negoziatuko dira».
Era berean, hamaikagarren xedapen gehigarriak honako hau ezartzen du: «Herrizaingo Sailak konpromisoa hartu du lanpostuak barne-sustapenean behin betiko betetzeko deialdia lau urtean behin egiteko».
Merezimendu-lehiaketa bidez behin betiko lanpostuak barne-mailan betetzeko azken prozesu orokorra 2022an deitu zen (Ebazpena, 2022ko maiatzaren 27koa, Giza Baliabideen zuzendariarena eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena).
Gauzak horrela, hitzarmen kolektiboan aurreikusitako negoziazio kolektiboko funtsezko prozesua amaitu ondoren, Administrazioaren eta langileen ordezkariek aho batez onartu zuten, 2026ko martxoaren 26ko negoziazio-mahaian, Segurtasun Saileko eta PLEAko lan-kontratudun langileen barne-lehiaketarako oinarrien akordioa.
Oinarrien akordioa, jakina, deialdiaren xede diren plazen eta lanpostuen erregulazioan zehazten da, bai eta xede diren langileen betekizunak, sarbide-sistema eta baloratu beharreko lanpostuen araberako balorazio-prozesua ere.
Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudun langileen lanpostuak barne hartzen dituzten 2024ko eta 2025eko ekitaldietarako enplegu publikoaren eskaintzak argitaratu ondoren, dagozkion deialdiak argitaratu aurreko urrats gisa, behin betiko lanpostuak betetzeko prozesuari hasiera eman behar zaio, eta Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko lan-kontratudun langile finkoentzako barne-lehiaketaren deialdia antolatu behar da, ordezkaritza sozialarekin negoziatu eta adostu diren xedapen hauen arabera.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Xedea.
Agindu honen xedea da lehiaketarako deialdia egitea behin betiko betetzeko Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudun langile finkoentzat gordetako lanpostuak, deialdi honen eranskinean jasotakoak.
Bigarrena.– Lehiaketa honetan parte har dezaketen langileak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko lan-kontratudun langileei aplikatzen zaien indarreko hitzarmen kolektiboaren aplikazio-eremuan sartuta dauden eta zerbitzu aktiboan, nahitaezko eszedentzian edo seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian dauden lan-kontratudun langile finkoek, baldin eta urtebeteko zerbitzua bete badute lan-kontratudun langile finko bihurtu zirenetik. Halaber, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Lanpostuen zerrendan ezarritako titulazioa eta gainerako betekizunak izatea. Eskainitako lanpostu jakin batzuek antzeko eginkizunetan esperientzia izatea eskatzen dutenez, baldintza hori egiaztatu ahal izango da Segurtasun Sailean edo PLEAn deitutako lanpostutik 4 maila baino gehiagoko ordainsari-maila ez duten eta lanpostuaren eduki funtzionalarekin lotura duten lanpostuak betez, edo zuzenean eta hierarkikoki deitutako lanpostuaren mende dauden lanpostuak betez.
Segurtasun Sailetik eta PLEAtik kanpo lanpostu edo antzeko eginkizunak betez esperientzia-urteen baldintza betetzeko, izangaiak modu frogagarrian alegatu eta egiaztatu beharko du esperientzia hori, eskatutako lanpostu bakoitzerako, eskabideak aurkezteko ezarritako epean.
b) Titulazioaren gehieneko maila lortu nahi den lanpostuak eskatzen duen gutxieneko titulazio-mailaren baliokidea izateko baldintza betetzea. Titulazio-maila hori finkotasuna lortu zuen lanpostuari edo lanpostuak behin betiko betetzeko barne-lehiaketa batean esleitu zaion lanpostuari zegokion.
Behin betiko lanpostu bat finkotzat hartu ondoren edo barne-lehiaketa bidez esleitu ondoren, lanpostuaren titulazioaren betekizuna behin betiko atxikipenean aldatu bada, lanpostu horrek izan duen titulazio-maila altuena hartuko da baldintza hori betetzeko erreferentziatzat.
Deialdira baldintza hori betetzen ez duen norbait aurkezten bada, nahitaezko hautaproba gainditu beharko du, deialdian onartua izateko baldintza gisa ezarriko dena.
Pertsona hori deialdian onartua izateko, hautaketa-proba hori gainditu beharko du, eta, horretarako, proba horretako gehieneko puntuazioaren erdia lortu beharko du gutxienez.
Hautaproba hori ariketa teoriko bat izango da, eta dagokion titulazio-taldearen berezko ezagutzei buruzkoa izango da. 16. eta 17. mailetako lanpostuen kasuan, gainera, dagokion lanpostuaren konpetentzia espezifikoei (monografian jasotakoak) buruzko ariketa teoriko edo praktiko bat egin beharko da. Gutxienez hilabete lehenago, «Gurenet-Langilearen Atarian», proba prestatzeko gai-zerrenda espezifikoa argitaratuko da.
Gutxienez 15 egun natural lehenago, hautaketa-proba bakoitza egin behar duten pertsonen zerrenda argitaratuko da, proba horien ezaugarriak adierazita: proba-mota, balorazio-irizpideak, proba egiteko kontsulta-materiala dagoen ala ez, eta lekua, eguna, ordua eta iraupena. Proba batera baino gehiagora deitzen diren hautagaien kasuan, probak bat ez etortzea bermatuko da.
Hautaproba hori egitetik salbuetsita egongo dira, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, lehiaketan parte hartzen duten lanpostu bera (lanpostu-kode eta arlo bera) betetzen gutxienez bi urte daramatzaten hautagaiak.
2.– Ebazpen hau argitaratzen den egunean txanda-kontratuari lotutako erretiro partzialeko egoeran dauden langileek ezin izango dute lehiaketa honetan parte hartu.
3.– Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dituzte izangaiek aipatutako baldintza guztiak. Esleitutako lanpostuez jabetu arte bete beharko dira baldintza horiek. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostuaz jabetu.
Hirugarrena.– Eskabideak.
1.– Prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek telematikoki aurkeztuko dituzte eskabideak, horretarako garatutako aplikazioaren bidez. Aplikazio hori langileen eskura dago «Gurenet-Enplegatuaren Atarian», eta erabiltzailea eta pasahitz aktiboa izan beharko dituzte atari horretan sartu ahal izateko.
Enplegatuaren atarian, eskuragarri egongo da C5 Eskabideak Barne Lehiaketa aplikazioaren erabiltzaile-eskuliburua bai eta indarrean dagoen Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda jasotzen duen eranskina ere, lanpostu bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituena.
2.– Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 20 egun balioduneko epean amaituko da, eskabideak aurkezten diren lehen egunetik aurrera.
3.– Lehiakide bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du. Plaza bat baino gehiago aukeratuz gero, lortu nahi dituen plazak adierazi beharko ditu, lehentasun-ordena hertsian. Eskatutako plazak eta horien lehentasun-ordena lotesleak izango dira esleipen-prozesuan.
Eskabideek eskainitako plazei (eranskina) egin beharko diete erreferentzia, bai gaur egun hutsik daudenei, bai esleipen-prozesuaren ondorioz hutsik gera daitezkeenei (eranskinean izartxo batekin identifikatuta agertzen dira).
Eskabideak aurkezteko epean, aurrez aurkeztutako eskabide bat baliogabetu edo aldatu ahal izango da. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, eskabidegileak lotesleak izango dira.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Gurenet intranet korporatiboan argitaratuko da Giza Baliabideen zuzendariaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpena, deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda zehazten duena, eta, azken kasu horretan, baztertzeko arrazoia adieraziko da. Bost egun balioduneko epea emango da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskabideetako alegazioak egiteko edo akatsak zuzentzeko (interesdunak edo deialdia egin duten organoek eskatuta).
Epea igaro eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, zerrenda behin betikoa izango da, bigarren ebazpen-zatiko 1.b) puntuan jasotako proba gainditzearen zain, baldin eta baldintza bada. Erreklamaziorik egonez gero, beste ebazpen batean baietsi edo ezetsiko dira. Ebazpen hori Gurenet intranet korporatiboan argitaratuko da, eta onartutako pertsonen behin betiko zerrenda onartuko da, lehen aipatutako proba gainditzearen zain. Izangaiak deialdia egin duten organoek adierazitako akatsak ezarritako epean zuzentzen ez baditu, atzera egin duela ulertuko da.
Laugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak egiaztatzea.
Datu, betekizun eta merezimendu guztiak eskabideak aurkezteko epearen amaiera-datara artekoak izango dira.
Hizkuntza-eskakizuna betetzeko derrigortasun-data eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren eta behin-behineko esleipen-proposamena baino lehen amaitzen bada, izangaiek baldintza hori bete beharko dute, eta, beraz, Kalifikazio Batzordearen esleipen-proposamena baino lehen egiaztatu beharko dute betetzen dutela. Horretarako, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko dira Langileen Arloan.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu arte egindako merezimenduak baino ez dira baloratuko.
Parte-hartzaileek alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak baino ezingo dira baloratu, hargatik eragotzi gabe Administrazio honek aitortutako merezimenduak eta Langileen Erregistroan jasota daudenak ofizioz baloratzea.
Ez dira merezimendu gisa baloratuko lanpostua eskuratzeko baldintzak betetzeko eman edo behar diren datuak.
Alegatutako beste batzuekin batera egindako zerbitzuak ez dira inola ere kontuan hartuko.
Betetzen den lanbide-kategoriari dagokion ordainsari-maila ofizioz sartuko da, eta, beraz, ez da egiaztatu beharko.
Prozesuan parte hartzen duen edonork aurkeztu ahal izango du (eskabideak aurkezteko epearen barruan) dagokion langile-arloan betekizunak eta lortu nahi dituen lanpostuei lotutako merezimenduak egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa.
Merezimenduak eta betekizunak honela alegatu eta egiaztatu beharko dira:
Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako antzinatasuna ofizioz sartuko da, eta, beraz, ez da egiaztatu beharko. Beste administrazio publiko batzuetako antzinatasuna dokumentu bidez egiaztatuko da (orain arte egiaztatu ez bada), horretarako emandako jatorrizko ziurtagirien bidez. Ziurtagiri horiek dagokion Langileen Arloan aurkeztu beharko dira (Segurtasun Saila edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia).
Jatorrizko dokumentazioarekin alegatu eta egiaztatu beharko dira zazpigarren ebazpen-zatian aipatzen diren titulu akademiko ofizialak eta hobekuntza-ikastaroak, Langileen Erregistroan jasota ez badaude. Horretarako, dagokion Langileen Arloan aurkeztu beharko dira (Segurtasun Saila edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia). Horri dagokionez, langileek dagokien lanbide-espedientea eskatu ahal izango dute Langileen Arloan.
Hizkuntzen ezagutza egiaztatzeko (betiere Langileen Erregistroan jasota ez badago), egiaztatutako mailari dagokion titulua edo ziurtagiri baliokidea aurkeztu beharko da dagokion Langileen Arloan (Segurtasun Saila edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia).
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak emandako hizkuntza-eskakizunak ofizioz sartuko dira; beraz, ez da beharrezkoa izango horiek aurkeztea. Gainerako kasuetan, euskararen ezagutza egiaztatzeko, bai eskakizun gisa, bai merezimendu gisa, dagokion erakunde ofizial batek emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da, eta dagokion Langileen Arloan aurkeztu beharko da (Segurtasun Saila edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia).
Antzeko eginkizunetan esperientzia izatea betekizun gisa, ofizioz baloratuko da Segurtasun Saileko edo PLEAko lanpostuak betetzen direla egiaztatzen denean, baldin eta eskainitako lanpostuarekiko ordainsari-maila 4 maila baino gehiagokoa ez bada eta lanpostuaren eduki funtzionalarekin lotuta badago, edo zuzenean eta hierarkikoki deitutako lanpostuaren mende dauden lanpostuak betez.
Administraziotik kanpoko esperientzia alegatzen bada esperientziaren baldintza betetzen dela justifikatzeko, esperientzia hori egiaztatzeko, lan-bizitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko da (GSINek emana), bai eta lan-jarduera egin den enpresak edo erakundeak emandako ziurtagiria ere, betetako lanpostuaren izena eta eginkizunak zehaztuta.
Egindako lana baloratzeko, bai betekizunei dagokienez, bai merezimenduak baloratzeari dagokionez, zerbitzu aktiboko egoerak, seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzia edo genero-indarkeriagatiko eszedentzia hartuko dira kontuan, baita amatasun- edo aitatasun-lizentziak ere.
Deialdia egiten duten organoek eta kalifikazio-batzordeak, prozesuaren edozein unetan, alegatutako betekizunak edo merezimenduak egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten argibideak edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkiete erakunde eskudunei eta interesdunei.
Behar bezala egiaztatutako desgaitasunen bat duten langileek eskabidean bertan eskatu ahal izango dute eskatutako lanpostua egokitzeko. Horretarako, gai horretan eskumena duen organoak emandako txostena aurkeztu beharko dute, egokitzapena egokia dela eta eskatutako lanpostuaren eginkizunak betetzearekin bateragarria dela egiaztatzen duena. Administrazioak beharrezkotzat jotzen duen informazioa eskatu ahal izango dio interesdunari, eskatutako egokitzapenerako, eta, era berean, Lan edo Osasun Administrazioko organo teknikoen irizpena eskatu ahal izango du, lanpostua egokitzearen bidezkotasunari eta eginkizunak betetzearekin bateragarri izateari buruz.
Bosgarrena.– Kalifikazio-batzordea.
Giza Baliabideen zuzendariaren eta EAEko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, kalifikazio-batzorde bakarra izendatuko da prozesu osorako, honako irizpide hauen arabera:
Osaera:
Batzordeburu batek, hiru batzordekidek eta idazkari batek osatuko dute. Idazkariak hitza izango du, baina botorik ez. Kalifikazio-batzordeko kide guztiek (titularrek zein ordezkoek) eskainitako lanpostuetarako eskatzen den maila akademiko bereko edo handiagoko titulazioa izan beharko dute. Batzordeko kideek karrerako funtzionarioak edo sektore publikoko langile lan-kontratudun finkoak izan beharko dute, eta haien osaeran gizonen eta emakumeen arteko proportzio orekatua gorde beharko da, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81. artikulua –euskal enplegu publikoko hautaketa-organoak– aplikatuz.
Batzordearen funtzionamendua inpartzialtasun- eta objektibotasun-arauei lotuko zaie.
Kalifikazio-batzordeko kideen izenen zerrenda Gurenet intranet korporatiboan argitaratuko da, prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko ebazpenarekin batera.
Kalifikazio-batzordeak aholkulariak izendatu ahal izango ditu bigarren ebazpen-zatiko 1.b) puntuan jasotako probak egiteko, bai eta seigarren ebazpen-zatian aipatzen diren 16. eta 17. mailetako lanpostuetarako eskatzen diren probak egiteko ere. Sektore publikoko langileen kasuan, karrerako funtzionarioak edo langile lan-kontratudun finkoak izan beharko dute.
Aholkulari horien zeregina probak egin eta erreklamazioak aztertu ondoren iraungiko da.
Nolanahi ere, kalifikazio-batzordeak egokitzat jotzen dituen aholkuak eta materiala jaso ahal izango ditu hautaketa-prozesuko edozein etapatan.
Abstentzioa eta errekusazioa:
Kalifikazio-batzordeko kideek eta aholkulariek ez dute jardungo, eta hala jakinaraziko diote deialdia egin duen agintaritzari, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako egoeraren bat gertatzen bada.
Era berean, aurreko arrazoiren bat gertatzen denean, interesdunek edozein unetan errekusatu ahal izango dituzte kalifikazio-batzordeko kideak eta aholkulariak, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Batzordeak eratzea:
Kalifikazio-batzordea ezin izango da eratu, eta ezin izango du jardun lehendakaria, idazkaria eta gutxienez bi kide bertan ez badaude.
Akordioen araubidea:
Batzordearen erabakiak bertaratutakoen botoen gehiengoz hartuko dira, eta, berdinketa gertatuz gero, batzordeburu diharduenaren botoak ebatziko du.
Kalifikazio-batzordeari dagozkion eginkizunak:
Oinarri hauetan aurreikusitako probak eta merezimenduak definitzeaz eta baloratzeaz arduratuko da.
Prozeduraren objektibotasunaren arduradun den aldetik, deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatzea eta, hala badagokio, arau-hutsuneak betetzeko eta aplikazioan agerian jartzen diren kontraesanak gainditzeko behar diren erabakiak hartzea.
Aurreikusitako eginkizunak betetzea, bai eta sortzen diren zalantzak argitzeko eta lehiaketa behar bezala antolatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko beharrezkoak direnak ere, oinarri hauetan aurreikusita ez dagoen guztian.
Beharrezkotzat jotzen dituen erabakiak Gurenet Intranet Korporatiboan argitaratzea.
Horren aurka, interesdunek 5 egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dizkiote aurkaratzeak batzordeburuari, eta batzordeak berak ebatziko ditu, erabaki baten bidez.
Egindako guztia Giza Baliabideen zuzendariari eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari helaraztea, behin betiko sailkapenaren arabera puntuaziorik handiena lortu duenaren alde lanpostua esleitzeko, behin-behinekoak eta/edo behin betikoak, proposamenekin batera.
Jakinarazpen eta erreklamazioetarako, kalifikazio-batzordeak Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan izango du egoitza.
Kalifikazio-batzordean parte hartzeak legez aurreikusitako kalte-ordainak jasotzea ekarriko du.
Seigarrena.– Esleipen-prozeduraren faseak.
Esleipen-prozedurak honako etapa hauek izango ditu:
1.– Prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitaratzea, bai eta bigarren ebazpen-zatiko 1.b) puntuan aurreikusitako proba egin beharko duten pertsonen behin-behineko zerrenda ere. Proba hori zazpigarren ebazpen-zatiko 2. puntuan aurreikusitako proba bera izango da 16. edo 17. ordainsari-maila duten lanpostuetarako.
2.– Prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta bigarren ebazpen-zatiko 1.b) puntuan aurreikusitako proba egin beharko duten pertsonen behin betiko zerrenda argitaratzea.
3.– 1.b) ebazpen-zatiko bigarren puntuan aurreikusitako proba egitea; 16. eta 17. ordainsari-mailetako lanpostuen kasuan, zazpigarren ebazpen-zatiko 2. puntuan aurreikusitako proba bera izango da. Behin-behineko emaitzak Gurenet Intranet korporatiboan argitaratuko dira, eta horien aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio Kalifikazio Batzordeari, bost egun balioduneko epean.
4.– Bigarren ebazpen-zatiko b) letran aurreikusitako probaren behin betiko emaitzak eta zazpigarren ebazpen-zatiko 2. puntuan aurreikusitako proba (16. edo 17. mailako lanpostuetarako) argitaratzea, bai eta prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda ere.
5.– Eskainitako plazetarako onartutako eskatzaile guztien merezimendu orokorren balorazioa. Behin-behineko emaitzak Gurenet Intranet korporatiboan argitaratuko dira, eta horien aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio Kalifikazio Batzordeari, bost egun balioduneko epean.
6.– Merezimendu orokorren behin betiko emaitzak argitaratzea, eta Kalifikazio Batzordeak lanpostuak esleitzeko proposamena egitea deialdia egin duten organoei, merezimenduen balorazioan (euskara barne) eta zazpigarren ebazpen-zatiko 2. puntuan (16. eta 17. mailetako lanpostuetarako) aurreikusitako proban lortutako puntuazioen baturaren arabera.
7.– Gurenet Intranet korporatiboan argitaratzea Giza Baliabideen zuzendariaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren Ebazpena, eskainitako plazak behin-behinean esleitzekoa. Ebazpen horren aurka, erreklamazioa jarri ahal izango da bost egun balioduneko epean.
8.– Gurenet Intranet korporatiboan argitaratzea Giza Baliabideen zuzendariaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpena, eskainitako plazak behin betiko esleitzen dituena eta barne-lehiaketa ebazten duena.
Zazpigarrena.– Lehiaketarako baremoa.
Zazpigarrena 1.– 15. mailako eta beheragoko lanpostuak:
Lanpostu horiek merezimendu-lehiaketa bidez ebatziko dira. Lehiaketa-prozesuan, gehienez, 100 puntu lortu ahal izango dira. Salbuetsita geratuko da euskararen ezagutza baloratzea, lanpostuaren betekizuna ez denean (gehienez 20 puntu), eta ez da beharrezkoa izango gutxieneko puntuazio bat lortzea hura gainditutzat jotzeko.
Baloratu beharreko merezimenduak eta horien puntuazioak honako hauek izango dira:
Antzinatasuna: gehienez 20 puntu, puntuazio honen arabera:
Administrazio publikoetan lan egindako hilabete oso bakoitzeko 0,048 puntu zenbatuko dira, eta gehienez 20 puntu emango dira. Ondorio horietarako, beste administrazio publiko batzuek aitortutako zerbitzuak ere baloratuko dira, baldin eta lan-kontratudun finko bihurtu aurretik eman badira. Ez dira zenbatuko alegatutako beste batzuekin batera emandako zerbitzuak.
Lanbide-kategoria: gehienez 15 puntu emango zaizkio eskatzailea titular den lanpostuaren ordainsari-mailaren balorazioari, honako puntuazio honen arabera:
Eskatutako lanpostuaren maila bera edo goragoko maila duen lanpostuaren titulartasuna: 15 puntu.
Eskatutako lanpostuaren maila baino maila bat beheragoko lanpostuaren titulartasuna: 11,25 puntu.
Eskatutako lanpostuaren maila baino bi maila gutxiagoko lanpostuaren titulartasuna: 7,5 puntu.
Eskatutako lanpostuaren maila baino hiru maila edo gutxiagoko lanpostuaren titulartasuna: 3,75 puntu.
Egindako lana: Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuetan azken 25 urteetan egindako lanari gehienez 50 puntu emango zaizkio, eskatutako lanpostuaren eduki funtzionalarekin lotuta, honako puntuazio honen arabera:
Eskatutako lanpostu berean egindako lana: 0,167 puntu zerbitzuan egindako hilabete oso bakoitzeko, 50 puntu gehienez.
Eskatutako lanpostuaren balorazio-maila bereko edo handiagoko lanpostuan egindako lana: 0,15 puntu zerbitzuan egindako hilabete oso bakoitzeko, 45 puntu gehienez.
Eskatutako lanpostuaren balorazio-maila baino maila baxuagoko lanpostuan egindako lana: 0,135 puntu zerbitzuan emandako hilabete oso bakoitzeko, 40 puntu gehienez.
Eskatutako lanpostuaren balorazio-maila baino bi maila gutxiagoko lanpostuan egindako lana: 0,117 puntu zerbitzuan emandako hilabete oso bakoitzeko, 35 puntu gehienez.
Eskatutako lanpostuaren balorazio-maila baino hiru maila gutxiagoko lanpostuan egindako lana: 0,10 puntu zerbitzuan emandako hilabete oso bakoitzeko, 30 puntu gehienez.
Eskatutako lanpostuaren balorazio-maila baino lau maila edo gutxiagoko lanpostuan egindako lana: 0,085 puntu zerbitzuan egindako hilabete oso bakoitzeko, 25 puntu gehienez.
Egindako lanaren zenbaketatik kenduko dira lanpostua lortzeko betekizunerako alegatu diren hilabeteak.
Prestakuntza: gehienez 12 puntu emango dira, honen arabera:
Titulu akademiko ofizialak (Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak aitortutakoak). Ez dira baloratuko lanpostua lortzeko ezinbesteko diren titulazioak, ezta baloratu beharreko beste titulazio batzuetarako funtsezkoak direnak ere. Gehienez 7,2 puntu emango dira, honen arabera:
Doktoregoak: 3,6 puntu titulu bakoitzeko.
Lizentziak: 3 puntu titulu bakoitzeko.
Graduak: 2,4 puntu titulu bakoitzeko.
Diplomaturak: 1,8 puntu titulu bakoitzeko.
Master ofizialak: 0,6 puntu titulu bakoitzeko.
Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria/LHII: 1,2 puntu titulu bakoitzeko.
Lanbide Heziketako erdi-mailako teknikaria/LHI/Batxilergoa: 0,6 puntu titulu bakoitzeko.
Hobekuntza-ikastaroak: ikastaro horiek Administrazio Publikoaren Euskal Insititutuak, Administrazio Publikoko beste eskola batzuek edo unibertsitateek deituak edo homologatuak izan beharko dute. Ikastaroak gehienez 4,8 puntu emango dira, baremo honen arabera:
200 ordu edo gehiagoko ikastaroak: 0,48 puntu ikastaro bakoitzeko.
Azken 10 urteetan egindako ikastaroak, 80 ordu edo gehiagoko eta 200 ordu baino gutxiagokoak: 0,24 puntu ikastaro bakoitzeko.
Azken 10 urteetan egindako ikastaroak, 40 ordu edo gehiagoko eta 80 ordu baino gutxiagokoak: 0,12 puntu ikastaro bakoitzeko.
Azken 10 urteetan egindako ikastaroak, 20 ordu edo gehiagokoak eta 40 ordu baino gutxiagokoak: 0,06 puntu ikastaro bakoitzeko.
Hizkuntzak: Europar Batasuneko hizkuntza ofizialen ezagutza Hizkuntza Eskola Ofizialeko tituluaren edo baliokidearen bidez egiaztatuta badago eta homologatuta badago, gehienez 3 puntu emango dira (3572 eta 3287 kodeak dituzten lanpostuetarako izan ezik, horietan ingelesa jakitea lanpostua lortzeko baldintza baita), baremo honen arabera:
C2 maila edo baliokidea egiaztatzeagatik: 1,5 puntu.
C1 maila edo baliokidea egiaztatzeagatik: puntu 1.
B2 maila edo baliokidea egiaztatzeagatik: 0,5 puntu.
B1 maila edo baliokidea egiaztatzeagatik: 0,25 puntu.
Abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretua aplikatuko da. Errege-dekretu horren bidez, ziurtapenaren ondorioetarako oinarrizko mailaren gutxieneko eskakizunak ezartzen dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2026 Lege Organikoan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen B1 eta B2 tarteko mailen eta C1 eta C2 maila aurreratuen oinarrizko curriculuma ezartzen da, eta zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen eta errege-dekretu honetakoen arteko baliokidetzak ezartzen dira.
Euskara: Euskara, eskatzen den lanpostuak lanpostu-zerrendan derrigortasun-data iraungirik ez badu, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera baloratuko da, gehienez gainerako prozesuko puntuazio osoaren % 20ra arte, puntuazio honen arabera:
3. eta 4. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak:
1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 11 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 13 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 15 puntu.
4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 20 puntu.
1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak:
1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 5 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 7 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 10 puntu.
4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 10 puntu.
Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 37.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da, hau ezartzen baitu: «C2 hizkuntza-eskakizuna esleituta duten eta derrigortasun-data igarota duten lanpostuak hautatu eta betetzeko prozesuetan, hautagaietako batek ere ez badu egiaztatzen eskakizun hori, C1 hizkuntza-eskakizuna aplikatuko zaio lanpostu horri, lanpostua hautatzeko edo betetzeko deialdiaren ondorioetarako soilik».
Zazpigarrena 2.– 16. eta 17. mailetako lanpostuak:
Oposizio-lehiaketa bidez ebatziko dira. Oposizio-lehiaketaren prozesuan, gehienez 100 puntu lortu ahal izango dira (55 puntu oposizio-fasean eta 45 lehiaketa-fasean), euskara jakitea betekizun ez denean izan ezik (gehienez 20 puntukoa izan ahalko da).
Oposizio-fasean, proba teoriko bat eta/edo proba praktiko bat egin beharko da. Proba horretan, dagokion titulazio-taldearen berezko ezagutzak eta lanpostuaren konpetentzia espezifikoak (monografian jasotakoak) aztertuko dira. Proba hori (bigarren ebazpen-zatiko 1.b puntuan jasotako bera izango da) baztertzailea izango da, eta, beraz, prozesua gainditutzat jotzeko, probaren puntuazio osoaren % 50 lortu beharko da.
Lehiaketa-fasean, merezimendu hauek baloratuko dira:
Antzinatasuna: herri-administrazioetan lan egindako hilabete oso bakoitzeko 0,022 puntu zenbatuko dira, eta gehienez 9 puntu emango dira. Ondorio horietarako, beste administrazio publiko batzuek aitortutako zerbitzuak ere baloratuko dira, baldin eta lan-kontratudun finko bihurtu aurretik eman badira. Ez dira zenbatuko alegatutako beste zerbitzu batzuekin batera emandakoak.
Lanbide-kategoria: gehienez 7 puntu emango zaizkio eskatzailea titular den lanpostuaren ordainsari-mailaren balorazioari, honela banatuta:
Eskatutako lanpostuaren maila bera edo goragoko maila duen lanpostuaren titulartasuna: 7 puntu.
Eskatutako lanpostuaren maila baino maila bat beheragoko lanpostuaren titulartasuna: 5,25 puntu.
Eskatutako lanpostuaren maila baino bi maila gutxiagoko lanpostuaren titulartasuna: 3,5 puntu.
Eskatutako lanpostuaren maila baino hiru maila edo gutxiagoko lanpostuaren titulartasuna: 1,75 puntu.
Egindako lana: gehienez 22,5 puntu emango zaizkio eskatutako lanpostuaren eduki funtzionalarekin lotuta azken 25 urteetan Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan egindako lanari, puntuazio honen arabera:
Eskatutako lanpostu berean egindako lana: 0,075 puntu zerbitzuan egindako hilabete oso bakoitzeko, 22,5 puntu gehienez.
Eskatutako lanpostuaren balorazio-maila bereko edo handiagoko lanpostuan egindako lana: 0,065 puntu zerbitzuan egindako hilabete oso bakoitzeko, 19 puntu gehienez.
Eskatutako lanpostuaren balorazio-maila baino maila bat gutxiagoko lanpostuan egindako lana: 0,055 puntu zerbitzuan emandako hilabete oso bakoitzeko, 16 puntu gehienez.
Eskatutako lanpostuaren balorazio-maila baino bi maila gutxiagoko lanpostuan egindako lana: 0,035 puntu zerbitzuan emandako hilabete oso bakoitzeko, 10 puntu gehienez.
Eskatutako lanpostuaren balorazio-maila baino hiru maila gutxiagoko lanpostuan egindako lana: 0,020 puntu zerbitzuan egindako hilabete oso bakoitzeko, gehienez 6 puntu.
Eskatutako lanpostuaren balorazio-maila baino lau maila edo gutxiagoko lanpostuan egindako lana: 0,010 puntu zerbitzuan emandako hilabete oso bakoitzeko, gehienez 3 puntu.
Egindako lanaren zenbaketatik kenduko dira lanpostua lortzeko alegatu diren hilabeteak.
Prestakuntza: 5,5 puntu emango dira gehienez, honako hauen arabera:
Titulu akademiko ofizialak (Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak aitortutakoak). Ez dira baloratuko lanpostua lortzeko betekizun diren titulazioak, ezta baloratu beharreko beste titulazio batzuetarako funtsezkoak direnak ere. Gehienez 3,3 puntu emango dira, honen arabera:
Doktoregoak: 1,65 puntu titulu bakoitzeko.
Lizentziak: 1,52 puntu titulu bakoitzeko.
Graduak: 1,1 puntu titulu bakoitzeko.
Diplomaturak: 0,825 puntu titulu bakoitzeko.
Master ofizialak: 0,275 puntu titulu bakoitzeko.
Hobekuntza-ikastaroak: Ikastaro horiek Administrazio Publikoaren Euskal Insititutuak, Administrazio Publikoko beste eskola batzuek edo unibertsitateek deituak edo homologatuak izan beharko dute. Ikastaroei gehienez 2,2 puntu emango zaizkie, baremo honen arabera:
200 ordu edo gehiagoko ikastaroak: 0,22 puntu ikastaro bakoitzeko.
Azken 10 urteetan egindako ikastaroak, 80 ordu edo gehiagoko eta 200 ordu baino gutxiagokoak: 0,11 puntu ikastaro bakoitzeko.
Azken 10 urteetan egindako ikastaroak, 40 ordu edo gehiagoko eta 80 ordu baino gutxiagokoak: 0,055 puntu ikastaro bakoitzeko, gehienez.
Azken 10 urteetan egindako ikastaroak, 20 ordu edo gehiagokoak eta 40 ordu baino gutxiagokoak: gehienez 0,0275 puntu ikastaro bakoitzeko.
Hizkuntzak: Europar Batasuneko hizkuntza ofizialen ezagutza Hizkuntza Eskola Ofizialeko tituluaren edo baliokidearen bidez egiaztatuta eta homologatuta badago, gehienez puntu 1 emango da, baremo honen arabera:
C2 maila edo baliokidea egiaztatzeagatik: 0,5 puntu.
C1 maila edo baliokidea egiaztatzeagatik: 0,4 puntu.
B2 maila edo baliokidea egiaztatzeagatik: 0,3 puntu.
B1 maila edo baliokidea egiaztatzeagatik: 0,2 puntu.
Abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretua aplikatuko da. Errege-dekretu horren bidez, ziurtapenaren ondorioetarako oinarrizko mailaren gutxieneko eskakizunak ezartzen dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2026 Lege Organikoan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen B1 eta B2 tarteko mailen eta C1 eta C2 maila aurreratuen oinarrizko curriculuma ezartzen da, eta zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen eta Errege Dekretu honetakoen arteko baliokidetzak ezartzen dira.
Euskara: Euskara, eskatzen den lanpostuak lanpostu-zerrendan derrigortasun-data iraungirik ez badu, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera baloratuko da, gehienez gainerako prozesuko puntuazio osoaren % 20ra arte, puntuazio honen arabera:
1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 11 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 13 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 15 puntu.
4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: % 20 puntu.
Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 37.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da, hau ezartzen baitu: «C2 hizkuntza-eskakizuna esleituta duten eta derrigortasun-data igarota duten lanpostuak hautatu eta betetzeko prozesuetan, hautagaietako batek ere ez badu egiaztatzen eskakizun hori, C1 hizkuntza-eskakizuna aplikatuko zaio lanpostu horri, lanpostua hautatzeko edo betetzeko deialdiaren ondorioetarako soilik».
Zortzigarrena.– Barne-lehiaketaren puntuazioa.
Deialdiko lanpostua esleitzeko ordena merezimenduen baremoaren arabera lortutako guztizko puntuazioaren araberakoa izango da, euskara barne, eta, hala badagokio, zazpigarren ebazpen-zatiko 2. puntuan aurreikusitako proban lortutakoaren araberakoa.
Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, emakumeak izango du lehentasuna, baldin eta deialdiaren iragarkia argitaratzen den egunean emakumeak lanpostuaren ordainsari-mailaren % 40 baino gutxiago badira, salbu eta neurria ez aplikatzea justifikatzen duten egoerak gertatzen badira, sexuagatiko diskriminaziorik eragiten ez dutenak, hala nola enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.
Berdinketak jarraitzen badu, honako kontzeptu hauetan puntuazio handiena duen izangaiak izango du lehentasuna, zehazten den ordenan: antzinatasuna, egindako lana, euskara, eta, azkenik, lehentasuna izango du langile zaharrenak.
Bederatzigarrena.– Lanpostua esleitzea eta horren ondorioak.
Deialdia egin duten organoek behin betiko esleipen-ebazpenaren bidez esleituko dituzte plazak. Ebazpen horretan, prozesuaren ondorioz harreman juridiko-laboraletan egin beharreko aldaketak indarrean noiz jarriko diren zehaztuko da.
Deialdi honen ondoriozko lekualdaketa borondatezkoa izango da, ez du inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik sortuko, eta ezin izango zaio uko egin. Lanpostua esleitzeak, hala badagokio, lan-kontratua berritzea ekarriko du.
Lanpostua esleitzen zaion langileak hitzarmenaren 11. artikuluan ezarritako probaldia bete beharko du, salbu eta eskatutako aldian eginkizun berberak bete baditu Segurtasun Saileko edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanposturen batean.
Plaza esleitzeko behin betiko ebazpena argitaratzeak interesdunei jakinarazteko balioko du. Ebazpen horretan, esleipenen ondorio-data zehatza adieraziko da.
Esleitutako lanpostuan hasiko da lanpostuak esleitzeko behin betiko ebazpenean adierazitako egunean, edo, hala badagokio, interesdunei emandako baimenak edo lizentziak amaitu eta hurrengo egunean, edo, langilea aldi baterako ezintasunagatik bajan badago, alta medikoa eman eta hurrengo egunean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARRIETA IDIAKEZ.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS