Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2026ko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1875

IRAGARKIA, Athletic Clubek Lezama udalerrian (Bizkaia) futbol-zelaiak ureztatzeko Asua ibaiko ura aprobetxatzeko duen administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko baimenaren ebazpena argitaratzeko eta instalazioetako euri-urak eta drainatzeak aprobetxatzeko beharrezkoak diren obrak baimentzeko dena.

– Espedientea: MCA-B-2025-0002.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (apirilaren 30eko BOE), jakinarazten da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Athletic Clubi baimena eman zaiola Lezama udalerrian (Bizkaia) Asua ibaiko 1,60 l/s ur aprobetxatzeko administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko, emandako ur-bolumena 3,12 l/s-ra arte handituz, zortzi futbol-zelai ureztatzeko (bost soropil naturalekoak eta hiru soropil artifizialekoak) eta 1.100 m2 korrika egiteko edo aisialdirako. Halaber, baimena ematen da instalazioetako euri-urak eta drainatzeak aprobetxatzeko, ibaiatik ura hartzeko obra aldatzeko eta lurpeko biltegi berri bat eraikitzeko behar diren obrak egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 28a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala