
83. zk., 2026ko maiatzaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1874
IRAGARKIA, Etxebarriko udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-B-2025-0006.
Eskatzailea: Jose Ignacio Lartitegi Kortabitarte.
Iraungitzen den espedientea: A-B-2011-2323.
Eskatzailea: Basilio Lartitegui Muniozguren.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Jose Ignacio Lartitegi Kortabitarteri eman zaiola Etxebarriko udalerrian (Bizkaia) dagoen Monterrai-buru iturburutik urtean 88 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Etxebarriko udalerriko (Bizkaia) iturburu bateko urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez inskribatutako eskubidea iraungi egin dela (espediente zenbakia: A-B-2011-2323).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 24a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS