
83. zk., 2026ko maiatzaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1873
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Soraluze-Placencia de las Armas udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Urrusti errekatik urtean 51 m3-ko aprobetxamendua egiteko administrazio-emakida eskatzeko espedientea, ureztatzeko erabiltzeko.
– Espedientearen kodea: MCA-G-2026-0001.
– Eskatzailea: Jose Ignacio Telleria Oregui.
– Jardueraren kokapena: Soraluze-Placencia de Armas.
– Bilketa-puntua (koordenadak UTM (ETRS89)): X = 548.848 Y: 4.779.634.
– Eskatutako urteko bolumena: 51 m3/urte.
– Uraren erabilera: ureztaketa.
– Obren deskribapena: urak ubidean bertan dagoen sareta baten bidez biltzen dira. Saretak lurpeko kutxatila batean biltzen ditu urak. Handik, hargunetik metro gutxira dagoen lurpeko biltegi batera doaz. Ondoren, baserriko baratzeraino bideratzen dira, ureztatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak aztertu ahal izan dezan.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS