
83. zk., 2026ko maiatzaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 9 orri.)
- EPUB (600 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1867
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 14koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2022ko irailaren 12ko Ebazpenaren bidez emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena (errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena).
AURREKARIAK
2022ko irailaren 26ko EHAAn (184. zenbakia) 2022ko irailaren 12ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekok diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharraz diharduena, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.
Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez, hau
EBAZTEN DUT:
Errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntzen programaren kontura emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, eranskinean zehaztutako moduan.
Bilbao, 2026ko apirilaren 14a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS