
83. zk., 2026ko maiatzaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1866
AGINDUA, 2026ko apirilaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Zigoitiko udalerrian (Araba) «Dominizubi Musika Eskola» musika-eskola pribatua abian jartzeko eta jardunean hasteko baimena emateko dena.
Aztertu da Zigoitiko (Araba) «Dominizubi Musika Eskola» musika-eskola pribatuaren titularra den «Asoc Musical Dominizubi-Dominizubi Musika Elkartea»k egin duen eskabidea.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 2025eko irailaren 1etik aurrera, Zigoitiko (Araba) «Dominizubi Musika Eskola» musika-eskola pribatua martxan jartzeko eta jardunean hasteko baimena ematea. Une horretatik aurrera, Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 010797 (EAE) eta 01007877 (unibertsala).
Izen generikoa: musika-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Dominizubi Musika Eskola».
Titularra: «Asoc Musical Dominizubi-Dominizubi Musika Elkartea».
helbidea: Euskaldun Berria plaza 2.
Udalerria: Zigoitia.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimendutako irakaskuntzak:
• Mailak: 1, 2 eta 3.
• Familiak eta espezialitateak:
– Hari igurtzizko instrumentuak: biolina, biola.
– Zurezko haizezko instrumentuak: akordeoia.
– Metalezko haizezko instrumentuak: tronpeta, tronboia.
– Teklatu instrumentuak: pianoa.
– Perkusio-instrumentuak: bateria.
– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: trikitixa.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri diren indarreko gainerako legeei dagokienez, bai eta emandako baimena berrikusteko eskatzera ere, ikastetxeko erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.
Hirugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 17a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS