Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2026ko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1864

AGINDUA, 2026ko apirilaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Claret Askartza» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Leioako (Bizkaia) «Claret Askartza» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak egin duen eskabidea aztertu da; eskabide horretan, baimena eskatzen da Lehen Haur Hezkuntzako urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako gela bat gutxitzeko eta Lehen Haur Hezkuntzako bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako gela bat gehitzeko.

Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten organismoek txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa, aldatzen duena; 243/2022 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuei unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena. Arau horiek eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea, 2026-2027 ikasturtetik aurrera, Lehen Haur Hezkuntzako urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako gela bat gutxitzeko eta Lehen Haur Hezkuntzako bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako gela bat gehitzeko ikastetxe pribatu honi:

Kode-zenbakiak: 014766 eta 48005731.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Claret Askartza».

Titularra: «Misioneros Claretianos Hijos del Corazón de María».

Helbidea: Sarriena auzoa 173.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Lehen Haur Hezkuntzako gela bat gutxitzea eta beste bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 7 unitate.

• Unitate bat 1-2 urte bitarteko ikasleentzat; 13 ikaspostuko edukiera du.

• 6 unitate 2-3 urte bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostuko edukiera du bakoitzak.

– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 18 unitate, 450 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 36 unitate, 900 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 26 unitate, 780 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Arteak» modalitateak: 12 unitate, 420 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia:

• Bi gela egonkor.

Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

Hirugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegi nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala