
83. zk., 2026ko maiatzaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1863
AGINDUA, 2026ko apirilaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Irungo (Gipuzkoa) «Irungo La Salle» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena ematen baitzaio unitate batzuk gehitzeko.
Aztertu dugu Irungo (Gipuzkoa) «Irungo La Salle» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Hermanos de las Escuelas Cristianas» erakundeak egin duen eskabidea batxillergoko bi unitate gehitzeko.
Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.
3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa; 243/2022 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuei unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, haur hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea, Irungo (Gipuzkoa) «Irungo La Salle» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, Batxillergoko bi unitate gehitzeko.
2026-2027 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan erregistro-datu hauekin inskribatuta geratuko da:
Kode-zenbakiak: 013586 (EAE) eta 20015354 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).
Izen espezifikoa: «Irungo La Salle».
Titularra: Hermanos de las Escuelas Cristianas.
Helbidea: Avenida Elizatxo, 16.
Udalerria: Irun.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 3 unitate.
• 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat; eta bakoitzak 18 ikaspostuko.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 6 unitate, eta bakoitzak 25 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, eta bakoitzak 25 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, eta bakoitzak 30 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Zientziak eta teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak: 10 unitate, eta bakoitzak 35 ikaspostu.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du inola ere esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS