Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2026ko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1858

1595/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez aldatzen baitira ebazpen honen bidez egindako deialdian parte hartzeko betekizunak: 2135/2025 Ebazpena, abuztuaren 14koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Analisi Klinikoen Laborategiko Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostua hornitzeko lehiaketaren deialdia egiten baita.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abuztuaren 14ko 2135/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Analisi Klinikoen Laborategiko Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez Bilbo-Basurtuko ESIan (2025eko irailaren 11ko EHAA, 172. zk., eta 2025eko irailaren 18ko BOE, 225. zk.).

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 8ko 18/2026 Ebazpenaren bidez, baietsi egin zen abuztuaren 14ko 2135/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (2135/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia argitaratu zen Analisi Klinikoen Laborategiko Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez Bilbo-Basurtuko ESIan). Erabaki hura titulu-betekizunak osasun-zientzietako espezialitateen arloko indarrean dagoen araudira egokitzeko beharrean zegoen oinarrituta.

Hirugarrena.– 2135/2025 Ebazpenaren bidez egindako deialdiak ez du aplikatzen otsailaren 18ko 101/2025 Errege Dekretuak ezartzen duena. Izan ere, 101/2025 Errege Dekretuak analisi klinikoen espezialistaren eta biokimika klinikoko espezialistaren tituluak ezesten ditu, eta laborategi klinikoko espezialistaren titulu berria ezartzen du; hortaz, 2135/2025 Ebazpenaren 1.b) oinarriak biokimika klinikoko espezialitatea baztertu izana zuzenbidearen kontrako huts bat izan zen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Otsailaren 18ko 101/2025 Errege Dekretuak bateratu egin zituen analisi klinikoen eta biokimika klinikoko espezialitateak, eta laborategi klinikoko espezialistaren titulua ezarri zuen. Gainera, lanpostuak eskuratzeko eta euren horniketari dagokionez, baliokidetzat jotzen ditu titulu horiek.

Bigarrena.– Esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 6.2.a) eta 7. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eskatzen den titulazioaren zehaztapenak aintzat hartu behar du kategorien baliokidetasun-printzipioa; hortaz, deitutako lanpostua hornitzeko, berdintasun-baldintzetan onartu behar dira analisi klinikoen eta biokimika klinikoko tituluak.

Hirugarrena.– Urriaren 1eko 39/2015 Legeak 109.2 artikuluan ezartzen du administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzaketela, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak. Kasu honetan, oinarrien zuzenketa nahitaezko betearazpen-egintza bat da, gora jotzeko errekurtso bat baiestearen ondoriozkoa, eta bere helburua da prozeduraren segurtasun juridikoa eta eraginkortasuna bermatzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea abuztuaren 14ko 2135/2025 Ebazpenaren (horren bidez deialdia argitaratu zen Analisi Klinikoen Laborategiko Zerbitzuko buru lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez Bilbo-Basurtuko ESIan) oinarrien 1.b) atala: «Parte hartzeko betekizunak».

Hau dioen lekuan:

«b) Medikuntzako, Farmaziako, Biologiako, Kimikako edo Biokimikako lizentziaduna eta analisi klinikoetako espezialitatea izatea.»

Honako hau esan behar du:

«b) Medikuntzako, farmaziako, biologiako, kimikako edo biokimikako lizentziaduna eta laborategi klinikoko espezialitatea izatea.»

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekitzea, abuztuaren 14ko 2135/2025 Ebazpenean aurreikusitako baldintzetan, ebazpen hau dagozkion aldizkari ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztutzat joko dira abuztuaren 14ko 2135/2025 Ebazpenak ezarritako epean bidalitako eskaerak eta dokumentuak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko martxoaren 9a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala