Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2026ko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
1851

AGINDUA, 2026ko apirilaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangai berri bat karrerako funtzionario izendatzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez (2022-09-30eko eta 2022ko abenduaren 12ko EHAA), iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko prozesurako deialdia egin zen kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Maisu-Maistrak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak (desagertzear daudenak), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epai bidez, baietsi egin da Nerea Iztueta Aizpurua andreak jarritako errekurtsoa Hezkuntzako sailburuaren 2024ko apirilaren 11ko Aginduaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egin zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren aurka (agindu horren bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zen) jarritako berraztertze-errekurtsoa.

Horren ondorioz, honako jarduketa hauek egin dira:

Langileak Kudeatzeko zuzendariak 2026ko martxoaren 23ko Ebazpena eman du, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenak aldatzen dituena (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzenduak). Ebazpen horiek, hain zuzen ere, argitara eman zituzten, hurrenez hurren, izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduak eta lehiaketako puntuazio orokorrak.

Hezkuntzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Aginduaren bidez, zortzigarren aldiz aldatu zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, eta Nerea Iztueta Aizpurua andrea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko (2. hizkuntza-eskakizuna) Ingelesa espezialitatean (txanda irekia) hautatu zen, epaia betetzeko.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 9. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, hautatutakoek deialdietan parte hartzeko ezarritako baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, eta azterketa medikoa gainditu ondoren, karrerako funtzionario izendatzen da.

Azaldutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (agindu horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren), bertan honako hauek sartzeko:

Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.

Espezialitatea: Ingelesa.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Agindu honen bidez, lehen atal honetan izendatutako pertsona karrerako funtzionario gisa sartutzat joko da 2023ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala