
82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (279 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1849
IRAGARKIA, Azkoitiko udalerrian (Gipuzkoa) Izarraitzpe iturburutik datozen 28.007,52 m3 ur publiko urteko aprobetxatzeko administrazio-emakidaren espedientea jendaurrean jartzekoa, 2,85 l/s-ko aldiuneko emariaz, etxe-, abeltzaintza- eta ureztatze-erabilerarako.
Espedientearen kodea: A-G-2024-0039.
Eskatzailea: Izarraitz iturburuaren erabiltzaileen komunitatea.
Jardueraren kokapena: Azkoitia (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (koordenadak UTM (ETRS89)):
X = 557.544; Y = 4.781.366
Eskatutako urteko bolumena: 28.007,52 m3/urte.
Uraren erabilera: etxekoa, abeltzaintza eta ureztatzea.
Obren deskribapena: baliabide hidrikoa Izarraitz iturritik bideratu nahi da, 120 pertsona hornitzeko, negutegiak, baratzeak eta fruta-arbolak ureztatzeko, eta behor, ardi eta oiloak hornitzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak aztertu ahal dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS