
82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1848
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 51/2026 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zenbakian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (prozedura arrunten izapideen bidez egiten zaio jarraipena, zenbaki honen bitartez: 51/2026) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2025eko abenduaren 16ko Erabakiaren kontra; erabaki horrek partzialki onesten zuen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 1181/2025 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu baitziren 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena erradiodiagnostikoko teknikari espezialista kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, deialdiaren oinarriei jarraikiz, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 24a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS