Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1844

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 9koa, Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariarena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko abenduaren 17ko Aginduaren babesean 2025eko ekitaldian eskatutako laguntzak. Agindu horren bidez, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen dira 2025eko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartu ziren 2025eko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan.

Xedapen hauek aplikatu behar dira: Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1308/2013 Erregelamendua; Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamendua; Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamendua; Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko (EB) 2022/126 Erregelamendu Delegatua; Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko (EB) 2022/129 Betearazpen Erregelamendua; 905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena; 1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena; 147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zehapenak aplikatzeko.

Aplikatzekoa da, halaber, 275/2020 Dekretua, abenduaren 9koa, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolakuntza eta funtzionamendu-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.

Laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kargura finantzatuko da, eta Nekazaritza Politika Erkidearen (NPB) 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalean barne hartutako esku-hartzeei dagokie.

Nekazaritza eta Landa Garapenaren Konferentzia Sektorialak, 2025eko uztailaren 7an egindako bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hauek izango zirela Euskal Autonomia Erkidegoan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko 2026rako hasierako esleipena eta 2027rako finantza-beharrak Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren (MAES) esparruan:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Aipatutako 2024ko abenduaren 17ko Aginduaren 7. oinarriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko organismo ordaintzailearen zuzendariari dagokio ebazpen bakar bat ematea eskatutako eragiketak onartzeko edo ukatzeko. Bada, Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariari dagokio zeregin hori, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Aztertu dira Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek aurkeztutako onarpen- eta ukatze-proposamenak,

Ikusi da onespen-proposamenei ez zaiela aplikatu behar ura legez kanpo erabiltzeagatik emandako epai irmoaren ondoriozko ukapena.

Kontuan hartuta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek aurkeztutako onarpen-proposamen guztiei erantzuteko behar den zenbatekoa Konferentzia Sektorialean esleitutako funtsak baino handiagoa dela, laguntzaren zenbatekoetan % 20ra arteko murrizketak aplikatuko dira I. eranskinean adierazitako eragiketetan, lehentasunaren arabera, 2024ko abenduaren 17ko Aginduaren 7. oinarrian eta urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 11.3.b) artikuluan jasotakoa aplikatuz. Murrizketa horiek konpentsatu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoari funts gehigarriak berresleitzen bazaizkio, aipatutako Errege Dekretuaren 12. artikulua aplikatuz.

Aurrekoaren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaile eta eragiketei ematea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko abenduaren 17ko Aginduan araututako laguntzak, 953.366,47 euro guztira (519.226,75 euro urtebeteko eragiketei dagozkie, eta gainerako 434.139,72 euroak bi urteko eragiketei). Guztira 105,80 hektarea lagunduko dira.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaile eta eragiketei Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko abenduaren 17ko Aginduan araututako laguntzak ukatzea, bertan aipatzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau bidaltzea Araba eta Bizkaiko Foru Aldundietan nekazaritzaren arloan eskumena duten Zuzendaritzei, banan-banan jakinaraz diezaieten interesdunei.

Bosgarrena.– Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute onartutako eragiketei uko egiteko, laguntza onartzen duen ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 9a.

Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,

JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala