Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1843

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 22koa, Trafikoko zuzendariarena, irudiak hartzeko gailuak izango dituzten radar-kabinak instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematen duena Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplina helburu.

Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean gertatzen diren zirkulazio-istripuen % 90ean, gehiegizko abiaduraren faktorea agertzen da. Horregatik, ezinbestekoa da errepideetako zenbait bide-tartetan bide-segurtasuna are gehiago zaintzea.

Horiek horrela, azken urte hauetan eta bide-sarearen zenbait puntutan, istripu-tasa gora doala ikusten ari da. Bide-segurtasunari buruzko azterketak egin dira eta horien emaitza izan da istripu horien eragileetako bat abiadura izan ohi dela.

Esperientziak erakutsi digu trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplina helburuetarako zinemometroak erabiltzea metodo eraginkorrenetako bat dela, zirkulazio-abiadura bidean ezarritako abiadura-mugen barruan manten dadin lortzeko.

Bide-segurtasuna indartzeko eta zirkulazioa arintzeko, egokitzat jo da ebazpen honetan aipatzen den bide-tartean irudiak grabatzeko zenbait tresna instalatzea eta erabiltzea.

Hori guztia dela eta, alde batetik Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera; eta bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017, Dekretuaren 17.3 artikuluak Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Radar-kabinen gailuak instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea; horietan, irudiak hartzeko gailuak egongo dira, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako. Hurrengo bide eta kilometro-puntu hauetan kokatuko dira:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– Abiadura kontrolatuko den kilometro-puntuetan, herritarrei ohartaraziko zaie irudiak hartzeko gailuak daudela, horretarako egokiak diren informazio-seinaleen bidez.

Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik, bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiei dagozkien zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko eskumena duten organoetara helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik, ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.

Laugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik, bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko Datu Pertsonalen Tratamendurako Jardueren Erregistroaren parte izango dira, eta Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira datuetara sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea eta datuen tratamendua mugatzeko eta horri aurka egiteko eskubideak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 22a.

Trafiko zuzendaria,

ESTIBALIZ OLABARRI GONZALEZ.


Azterketa dokumentala