Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1842

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten duena eta ingurumeneko baimen bateratua ematen diona katalizatzaile automotriz higatuetatik eta hauts zeramiko birrinduetatik abiatuta platinoaren multzoko (PGM) metalak berreskuratzeko eta arazteko instalazioari; Bidasoa Metal 78, SL enpresak sustatu du instalazio hori, Zumarragako udal-mugarteko (Gipuzkoa) Artiz auzoko 20. zenbakian.

AURREKARIAK

2025eko otsailaren 17an, Bidasoa Metal 78, SL enpresak ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-inpaktuaren nahitaezko adierazpena eskatzeko dokumentazioa aurkeztu zuen ingurumen-organo honetan, katalizatzaile automotriz higatuetatik eta hauts zeramiko birrinduetatik abiatuta platinoaren multzoko (PGM) metalak berreskuratzeko eta arazteko instalazioaren proiekturako (Zumarragako udal-mugarteko (Gipuzkoa) Artiz auzoko 20. zenbakia), Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera. Eskabidearekin batera, agiri tekniko hauek aurkeztu zituen:

• Administrazio-datuak.

• Planoak.

• Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, ingurumen-baimen bateraturako eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenerako.

• Laburpen ez-teknikoa.

• Hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena, Zumarragako Udalak 2024ko abenduaren 23an emandakoa.

• Isilpeko datuak.

2025eko maiatzaren 6an Zumarragako Udalari eta Gipuzkoako Urak partzuergoari nahikotasun txostena eskatu zitzaien, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioari buruz.

2025eko maiatzaren 12an Gipuzkoako Urak partzuergoak informazio gehigarriaren eskaera igorri zuen.

2025eko maiatzaren 23an ingurumen-organo honek dokumentazioa zuzentzeko eskatu zion Bidasoa Metal 78, SL enpresari.

2025eko ekainaren 17an Zumarragako Udalak sustatzaileak aurkeztutako hasierako eskariaren nahikotasunari buruzko aldeko txostena igorri zuen, hirigintza-bateragarritasunari buruz.

2025eko ekainaren 17an Bidasoa Metal 78, SLk ingurumen-organo honek egindako zuzenketa-eskariari erantzun zion.

2025eko uztailaren 11n Bidasoa Metal 78, SLk datu konfidentzialei buruzko agiri berri bat igorri zion ingurumen-organo honi.

2025eko uztailaren 18an ingurumen-organo honek dokumentazioa zuzentzeko eskatu zion Bidasoa Metal 78, SLri.

2025eko abuztuaren 1ean eta 11n Bidasoa Metal 78, SLk ingurumen-organo honek egindako zuzenketa-eskariari erantzun zion.

2025eko abuztuaren 26an ingurumen-organo honek dokumentazioa zuzentzeko eskatu zion Bidasoa Metal 78, SL enpresari.

2025eko irailaren 11n Bidasoa Metal 78, SLk ingurumen-organo honek egindako zuzenketa-eskariari erantzun zion.

2025eko urriaren 23an Bidasoa Metal 78, SLk dokumentazio osagarria igorri zuen aire-emisioei, hondakinei eta isuriei buruz.

2025eko urriaren 27an Bidasoa Metal 78, SLk dokumentazio osagarria igorri zuen aire-emisioei eta isuriei buruz.

2025eko azaroaren 7an Bidasoa Metal 78, SLk dokumentazio osagarria igorri zuen aire-emisioei, hondakinei eta isuriei buruz, horren bidez aurkeztutako memoria eta ingurumen-inpaktuaren azterketa osatu zituen.

2025eko azaroaren 12an Bidasoa Metal 78, SLk dokumentazio osagarria igorri zuen hondakin-emisioei buruz.

Aurkeztutako dokumentazioa egokia zela egiaztatu ondoren, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 36. artikuluarekin eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat etorriz, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2025eko azaroaren 7ko Iragarkiaren bidez erabaki zen 30 egun baliodunez jendaurrean jartzea Bidasoa Metal 78, SLk sustatutako proiektua, egoki jotzen ziren alegazioak aurkezteko. Iragarkia 2025eko azaroaren 20an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan.

Jendaurreko informazioaren izapidea bukatu ondoren, ikusi da ez dela alegaziorik aurkeztu jendaurreko informazioaren aldian.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen testu bategineko 37., 38. eta 39. artikuluetan xedatua ezarriz, 2025eko azaroaren 21ean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Zumarragako Udalari, Gipuzkoako Urak partzuergoari, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako, Osasun Publikoaren eta Adikzioen, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektuala eta Lege Gordailuaren eta Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendaritzei eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritza nagusiei eta Ihoberi, Kultur ondarea kontserbatzeko Áncora elkarteari, Eguzkizaleak Elkarteari eta Ekologistak martxan taldeari.

2025eko azaroaren 25ean eta 2025eko abenduaren 2an Gipuzkoako Urak partzuergoak txostenaren eskariari erantzun zion eta urak kolektorera isurtzeko baldintza ezarri zuen.

2025eko abenduaren 4an Zumarragako Udalak txostena igorri zuen ingurumen-organoak egindako eskariari erantzunez, zeinaren bidez ingurumen-ebaluazio arruntaren eta ingurumen-baimen bateratuaren prozeduraren esparruan egoki iritzitako oharrak egiteko esan zitzaion, udal-eskumenen barruan. Horri dagokionez, udal horrek jakinarazi du nahitaezko hirigintza-txostena egin zuela, proiektua udal-plangintzarekin bateragarria dela ziurtatu zela eta ez duela 10/2021 Legearen 37. eta 39. artikuluen babesean egiteko ohar gehiago.

2025eko abenduaren 9an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren txostena jaso zen, eta hor jakinarazi zenez, eskura dagoen informazioa kontsultatu ondoren, Planta Metal 78 esparruaren barruan (esku-hartzearen kokapenaren planoan grafiatuta dago esparru hori) ez dago babestutako kultura-ondareko elementu arkitektoniko edo arkeologikorik. Nolanahi ere, aipatu beharra dago, Ondarea Kultura Ondarearen Zentroaren arabera, erdi-mailako babesa eskatuta dagoela elementu hauetarako:

34 Esteban Orbegozo galdategia.

34-2 Ijezketa-trenak.

34-3 Tximinia.

Gainera, esparruaren inguruan Legazpi dorretxea eta Legazpi edo Jauregi ola daudela esaten du, biak ere presuntzio arkeologikoko gune izendatuak (1997-10-30eko EHAA, 208. zk.).

2026ko urtarrilaren 2an Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak igorritako txostenean, honako hau jakinarazten da, espedienteko dokumentazioa aztertu ondoren:

– Kultura Ondarearen Zentroak ezarritako irizpideen arabera, gomendatzen da Arcelor ijezketa-trenak (34-2 fitxa) izeneko elementuan egingo diren esku-hartzeek erreferentziatzat esku-hartze kontserbatzailea deitutako kategoria izatea, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko 317/2002 Dekretuaren I. eranskinean («Birgaitzeko esku-hartzeak») zehaztu bezala.

– Multzo industrialak eta gertuko inguruak kultura- eta ondare-arloko interes handia dute. Hori dela eta, proposatutako proiektuak kontuan izan beharko luke elementu hori eta kultura-intereseko ondare horretan izango lukeen eragina aztertu, eraisteak saihestu eta ondare horretan identifikatutako balio kulturalak mantendu.

2026ko urtarrilaren 14an, Ingurumen Ebaluazioaren abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikulua aplikatuz, jasotako txostenak sustatzaileari igorri zitzaizkion, hala bazegokion, proiektuaren bertsio berria eta ingurumen-inpaktuaren azterketa idaztean kontuan izateko.

2026ko urtarrilaren 19an, Bidasoa Metal 78, SLk dokumentazio gehigarria igorri zuen, eta hor adierazten zuenez, kontuan hartuta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren txostenetan ezarritakoak, proiektatutako lanak Bidasoa Metal 78, SLren instalazio berriak hartzeko pabiloia berregokitzekoak izango dira nagusiki, eta ez da espero lur-mugimendurik, ez eta egungo fabrika eraisterik ere.

2026ko urtarrilaren 27an, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 40. artikulua aplikatuz, ebazpen-proposamena helarazi zitzaion Bidasoa Metal 78, SLri.

2026ko urtarrilaren 27an Bidasoa Metal 78, SLek erantzun zuen eta adierazi zuen huts bat zegoela hondakinak hartzeko urteko gehieneko gaitasunari buruz (EHZ 160807* kodea, substantzia arriskutsuekin kutsatutako katalizatzaile erabiliak), izan ere, 22,5 t/urte izango da 22,7 t/urte ordez; era berean, igorritako ebazpen-proposamenaren gainerako edukiarekin ados zegoela adierazi zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko, kontserbatzeko eta hobetzeko arau-esparrua xedatzea.

Legeak ingurumenean eragina duten jardueren antolamendua arautzen du, ingurumena babesteko araudi sektorialean ezarritako administrazio-prozedurak sinplifikatzeko eta bateratzeko premisapean. Hala, bertan xedatzen diren baldintzak eta eskakizunak jasotzen ditu, eta ezabatu egiten ditu jarduerak garatzeko egon daitezkeen oztopo juridiko eta administratiboak.

Era berean, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, bere 1. artikuluan ebazten duenaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hura lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 1. eranskinean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horietaz gainera, baimen honek barnean hartzen ditu aipatutako legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak, baita, eranskin horietan jasota ez egonik, jarduera horrekin lotura teknikoa dutenak eta sor daitezkeen emisioen eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, katalizatzaile automotriz higatuetatik eta hauts zeramiko birrinduetatik abiatuta platinoaren multzoko (PGM) metalak berreskuratzeko eta arazteko proiektua, Bidasoa Metal 78, SL enpresak Zumarragan (Gipuzkoa) sustatua, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I. eranskineko 2.5.a atalean sartzen da, bai eta I.A eranskineko 2.5.a atalean ere. Beraz, jarduera hori egin ahal izateko, ingurumen-baimen bateratua lortu behar du.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoa aplikatuz, Bidasoa Metal 78, SL enpresak Zumarragan (Gipuzkoa) katalizatzaile automotriz higatuetatik eta hauts zeramiko birrinduetatik abiatuta platinoaren multzoko (PGM) metalak berreskuratzeko eta arazteko proiektua Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I. eranskineko 4.a taldean eta II.D eranskineko 4.a taldean jasota dago, eta, beraz, ingurumen-ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 11. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua da lege hau aplikatu behar duten instalazioei lege honen xedea betearazteko beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, baimena ematerakoan esku hartu behar duten administrazio publiko guztien koordinazioa bermatzen duen prozedura baten bitartez, izapideak bizkortzeko eta partikularren zama administratiboak arintzeko, eta administrazioaren esku-hartze bakar batean batzea indarrean dagoen legerian jasotako ingurumen-baimen guztiak.

Bidasoa Metal 78, SLren kasuan, baimen horiek, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak ekoizteari eta kudeatzeari, kolektorera isurtzeari eta atmosferara isurtzeari buruzkoak dira. Gainera, egiaztatu da espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela, aginduzko txostenak igorriz.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatuaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak lehentasuna izango du administrazio eskudunek jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egiten dituzten herritarren jardueran esku hartzeko ezar dezaketen beste edozein bideren gainetik. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua toki-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada, edota zuzenketa-neurriak ezartzeko, baita 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 37. artikuluak ezartzen du ingurumen-baimen bateratuaren prozedurak, izapide guztietan, jarduera sailkatuaren lizentziaren prozedura ordeztuko duela.

EAEko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearen 31. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, baimen hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu baino lehen eskuratu beharko da, eta instalazioetan egingo diren aldaketetara egokituko da.

Halaber, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 11.4 artikuluan eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 14. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, autonomia-erkidegoek behar diren neurriak hartuko dituzte jarduketa hauek ingurumen-baimen bateratua emateko eta aldatzeko prozeduran sartzeko: ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduketak, edo ingurumen-ebaluazioko beste figura batzuk, autonomia-erkidegoko araudian aurreikusiak, halakorik eska daitekeenean eta horretarako eskumena autonomia-erkidegoarena denean.

Era berean, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 43. artikuluko 4. apartatuaren arabera, ingurumen-baimen bateratuaren mendeko jarduera ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren mende badago, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren berezko alderdiak jasoko ditu. Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 78. artikuluan adierazten denez, ingurumen-inpaktuaren adierazpenak prozeduraren mugarri nagusien laburpena jasoko du, eta zehaztuko du, ingurumen-efektuei begira, proiektua egitea bidezkoa den ala ez, eta, hala badagokio, zer baldintzatan gara daitekeen. Besteak beste, hartu beharreko babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak eta jarraipena egiteko neurriak jasoko ditu.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 76.1 artikuluan xedatutakoa betez, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egingo zaie metal ez-ferrosoak gordinean ekoizteko instalazioei, mineraletatik, kontzentratuetatik edo bigarren mailako lehengaietatik abiatuta, prozedura metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez (II.D eranskina, 4.a taldea).

Era berean, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23.a artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean, eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren erregimenaren eraginpean dagoenean, ingurumen-baimen bateratuaren prozedura eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bateratu egingo dira. Gainera, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edukia ingurumen-baimen bateratuaren parte izango da, eta egintza administratibo berean egingo dira bi adierazpen horiek.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginean adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen integratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipatutako prozedura horren izapideetan, proiektuak ingurumenean izan ditzakeen eragin guztiak batera bildurik hartu dira kontuan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginean jasotako ingurumen-preskripzioen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna zenbaterainokoa den. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Ebazpen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo atalean, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion zuzenketa-neurriekin.

Azkenik, instalazioan jatorria izan lezaketen substantzia kutsagarrien emisioen eta isurien muga-balioak zehazteko, bai eta instalazioaren beste ustiapen-baldintza batzuk ere, betiere ingurumena bere osotasunean ahalik eta gehien babesteko, ebazpen hau egitean kontuan izan dira metal ez-ferrosoen industrietarako teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak.

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, eta espedienteko informazioa aztertu ondoren, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Bidasoa Metal 78, SL enpresak katalizatzaile automotriz higatuetatik eta hauts zeramiko birrinduetatik abiatuta platinoaren multzoko (PGM) metalak berreskuratzeko eta arazteko proiektuan aplikatzekoak ziren baldintzak.

Aipatu dugunaren arabera, goian adierazitako izapideak amaitu dira eta entzunaldi-izapidea bete da, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearen 40. artikuluan jasotzen denari jarraikiz.

Ingurumen Sailburuordetzak ebazpen hau emateko eskumena du, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Honako hauek ikusi dira: Ebazpena, 2026ko urtarrilaren 27koa, Sailburuordetza honena; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzekoa; 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzea Bidasoa Metal 78, SL enpresak katalizatzaile automotriz higatuetatik eta hauts zeramiko birrinduetatik abiatuta platinoaren multzoko (PGM) metalak berreskuratzeko eta arazteko Zumarragako udal-mugarteko (Gipuzkoa) Artiz auzoko 20. zenbakian egin nahi duen ekoizpen-zentroko proiektuarentzat, Ebazpen honetako eranskinetan finkatutako baldintzekin.

Bigarrena.– Bidasoa Metal 78, SLri (egoitza soziala: Irun udal-mugarteko Poxpologile kalea 01 eta IFKa: B-75157677) aldeko ingurumen-baimen integratua ematea, katalizatzaile automotriz higatuetatik eta hauts zeramiko birrinduetatik abiatuta platinoaren multzoko (PGM) metalak berreskuratzeko eta arazteko Zumarragako udal-mugarteko (Gipuzkoa) Artiz auzoko 20. zenbakian egin nahi duen ekoizpen-zentroko proiektuarentzat, Ebazpen honetako eranskinetan finkatutako baldintzekin.

Hirugarrena.– Proiektua gauzatzeko obrak hasteko, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriez gain, aurretiaz eduki beharko da lurzoru-kalitatearen adierazpena, kokagunea aurreikusitako erabilerarako egokia dela zehazten duena.

Laugarrena.– Ebazpen honen eranskinetan zehazten diren baldintzak eta betekizunak ezartzea Bidasoa Metal 78, SL enpresari katalizatzaile automotriz higatuetatik eta hauts zeramiko birrinduetatik abiatuta platinoaren multzoko (PGM) metalak berreskuratzeko eta arazteko Zumarragako udal-mugartean (Gipuzkoa) sustatzen duen instalazioa egokitzeko obretarako, ustiapenerako eta jarduera eteteko.

Bosgarrena.– AAI00486 erregistro-kodea eta 2000980068 IIZ esleitzea Bidasoa Metal 78, SLk Zumarragako (Gipuzkoa) Artiz auzoko 20. zenbakian ustiatutako instalazioari. Instalazio horren kokapena hau da: UTM (ETRS89) 30N, X: 555352 Y: 4770549.

Seigarrena.– Ingurumen-baimen bateratu honi lotutako baimen- eta inskripzio-kodeak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako aplikazio informatikoan agertzen direnak izango dira. Besteak beste, Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroko baimen- eta inskripzio-kodeak erabili beharko dira hondakinak lekualdatzeko dokumentuak betetzeko.

Zazpigarrena.– Baimen honen indarraldia zehazteko eta baimendutako hondakin-kudeaketa hasteko, beharrezkoa izango da aurretiaz egiaztatzea, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek egingo duten bisitan, ezen, instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan xedatutakoaren arabera eta 7/2022 Legearen 33.7 artikuluan xedatutakoari jarraikiz eraiki eta hornitu direla (7/2022 Legea, apirilaren 8koa, hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzekoa).

Instalazioa ezingo da abiarazi ingurumen-baimen bateratuaren onespena izan arte. Hala ere, probaldian abiarazteko aldi bat baimenduko da, gehienez ere bost hilabetekoa. Probaldi horretan, besteak beste, zuzenketa-neurrien eraginkortasuna egiaztatuko da. Epe horretan, baimen honetako baldintza partikularren atalean ezarritako neurketak egingo dira, eta horien emaitzak organo honi igorriko zaizkio, lehen aipatutako ikuskatze-bisita horren aurretik.

Zortzigarrena.– Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak indarraldia galduko du eta berezkoak dituen efektuak izateari utziko dio argitaratu ondoren ez bada proiektua gauzatzen hasi lau urteko epean. Ingurumen-organoak ez du berariazko ebazpenik eman beharko ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldia galdu dela adierazteko.

Bederatzigarrena.– Ingurumen-baimen bateratua jaso duen jarduera hasteko epea bost urtekoa da.

Hamargarrena.– Instalazioaren titularrak jarduera gauzatu ahal izango du, legez eska daitezkeen gainerako baimenak lortzea edo legez eska daitezkeen erantzukizunpeko adierazpenak edo jakinarazpen sektorialak bidaltzea ezertan eragotzi gabe.

Hamaikagarrena.– Bidasoa Metal 78, SLri eskatzea honako alderdi hauei erantzun diezaiela, jarraian zehaztutako epeetan:

1.– Instalazioaren eraikuntza amaituta, instalazioak martxan jartzeko gaituta daudenean, lizentziak, baimenak, jakinarazpenak edo inskripzioak dagozkion erregistro sektorialetan eginda dituela, hala badagokio, eta jarduera hasi aurretik.

a) Organo honi eta Udalari teknikari eskudun batek sinatutako ziurtagiria aurkeztea, baimenaren helburu den jarduketa motaren arabera, egiaztatuko duena instalazioak onartutako proiektura egokitzen direla eta bete direla ingurumen-baimen bateratuan ezarritako baldintzak. Dokumentu tipoko 007 kodearekin aurkeztea AAI00486_SOL_2025_001 espedientean.

b) «As built» proiektua; emisio atmosferikoen fokuen datuak (altuera, diametroa eta koordenatuak) eta uretara isurtzeko puntuen koordenatuak sartu beharko dira. Dokumentu tipoko 006 kodearekin aurkeztea AAI00486_SOL_2025_001 espedientean.

c) Espero diren immisioen modelizazioa (indize akustiko hauen ebaluazioa: Lk,d, Lk,e eta Lk,n), zarata-fokuen emisio-datu errealetatik abiatuta, eta fabrikaren ebaluazio akustikoaren txostena, ezarritako gehieneko emisioen muga-balioak betetzen direla egiaztatzen duena. Dokumentu tipoko 117 kodearekin aurkeztea AAI_PVA espedientean.

d) Erantzukizun zibileko asegurua eta fidantza, hondakinen kudeatzailearen eta erantzukizun zibileko baldintza orokor eta partikularretan finkatutakoaren arabera. Dokumentu tipoko 036 (asegurua) eta 037 (fidantza) kodeekin aurkeztea AAI00486_SOL_2025_001 espedientean.

e) Ingurumen-arriskuen analisia (IAA) eta, hala badagokio, ingurumen-erantzukizunari buruzko araudiko finantza-bermea eratu izanaren egiaztagiria. Dokumentazioa espediente berri batean aurkeztu beharko da «Ingurumen-erantzukizunari aurre egiteko finantza-bermearen jakinarazpena – MARMA» bidez.

f) Lurzoruen txosten bakarra, hauekin:

i) Lurzoruaren egoerari buruzko txostena, «as built» proiektuan oinarrituta.

ii) Oinarrizko txostena.

iii) Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola eta jarraipena.

Eta hori guztia honako honetan finkatutakoaren arabera: Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari buruz xedatutakoa interpretatu eta aplikatzeari buruzko Instrukzio Teknikoan –Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduaren bidez onartua–.

AAI00486_SOL_2025_001 espedientean aurkeztea, dokumentu tipokoa «Lurzoruen dokumentazio sektoriala – IPPC instalazioetarako lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren arloko arauzko eskakizunen agiri bategina».

2.– Jarduera hasi aurretik:

a) Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina. AAI00486_SOL_2025_001 espedientean aurkeztea, dokumentu tipokoa «Segurtasunean, pertsonen osasunean edo ingurumenean eragina duten jardueren kontrola – Ingurumena zaintzeko programaren (IZP) agiri bategina».

b) 2. guneari lotutako galdarak Errekuntza-instalazio Ertainen Erregistroan alta emanda egon beharko du, 1042/2017 Errege Dekretuaren arabera (1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Errekuntza-instalazio ertainetatik datozen zenbait agente kutsatzaileren emisio atmosferikoak mugatzen dituena eta Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena). AAI_MNS funtsezkoa ez den aldaketaren espediente berri bat hasi behar da, eskatzeko.

c) Aplikatzekoa izatekotan 277/2010 Dekretuaren 2. artikuluan xedatuaren arabera (277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes betebeharrak arautzen dituena) 4. artikuluan finkatutako betebeharrak bete beharko ditu sustatzaileak. Artikulu hori otsailaren 12ko 21/2019 Dekretu bidez aldatu zen azkenezko, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituen Dekretua.

3.– Jarduera hasi eta 6 hilabeteko epean:

a) Sortutako hondakin ez arriskutsuen eta arriskutsuen kudeatzaile baimendu batek egindako tratamendu-kontratuak hondakinaren azken destinoarekin, dela balioztatze-lanean (R) dela deuseztatzekoetan (D). Dokumentu tipoko 186 (hondakin ez arriskutsuak) eta 185 (hondakin arriskutsuak) kodeekin aurkeztea AAI_PVA espedientean.

b) Hondakin hauek kasu honetan baino ezin izango dira ezabatu: haiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada.

• 06 05 02*: Efluenteak tratatzearen ondoriozko lohiak.

• 15 02 02*: Xurgatzailea, trapu zikinak, gai arriskutsuekin kutsatutako paperak.

• 15 01 10*: Ontzi kutsatuak.

• 20 03 01: Hiri-hondakinak edo hiri-hondakinen antzekoak.

Justifikazioak aurkeztu beharko dira. Dokumentu tipoko 024 kodearekin aurkeztea AAI00486_SOL_2025_001 espedientean.

c) Ingurumen-lankidetzako erakundeak (ILE) emisio atmosferikoen fokuen emisioei buruz egindako txostena. Dokumentu tipoko 104 eta 173 kodeekin aurkeztea AAI_PVA espedientean.

d) Lambda zunda hondakinaren arriskugarritasunaren karakterizazioa. Jakinarazteko, espediente berri bat hasi, «Dokumentazioa aurkeztea», «Hondakinen sailkapena» azpimotakoa.

4.– Eranskinaren TEO-BP ataleko taulan finkatutako epean:

a) Teknika erabilgarri onenak (TEO) betetzen direla ziurtatzea, eranskinaren TEO-BP atalean bakoitzerako dauden jarraibideen arabera.

Jakinarazpenak jasotako edo harekin batera aurkeztutako datuak, adierazpenak edo dokumentuak zehatzak ez badira, faltsututa badaude edo funtsezko zerbait agertzen ez bada, edo horrelakorik aurkezten ez bada, ezin izango da jarduera egiten jarraitu gertakari horien berri izaten den unetik, kasu horretan egon litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik egin gabe.

Hamabigarrena.– Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan adierazi bezala beteko dira babes- eta zuzenketa-neurriak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta jarraian jasotako eranskinetan ezarritakoari jarraituz. Gainera, babes- eta zuzenketa-neurri horiek eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai eta neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroek bete beharreko mugak ere, hala komeni bada araudi berria indarrean jarri delako edo inplikatutako sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitu beharra dagoelako. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

Hamahirugarrena.– Instalazioetan edozer aldaketa egiteko, eskaera egin beharko da, edo horren berri eman beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-informazioko sisteman, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 30. eta 45. artikuluen ondoreetarako, artikulu horietan kasuan-kasuan eskatzen den informazioa adierazita.

Sustatzaileak aldaketa bat funtsezkoa ez dela justifikatzeko dokumentazioaren kasuan, ingurumen-organoak aztertu eta kalifikatu egingo du eskatutako aldaketa, eta funtsezkoa den edo ez ebatziko du.

Egin beharreko aldaketen eskaerarekin edo jakinarazpenarekin batera, kasu bakoitzerako eskatutako informazioarekin batera, webgunean eskuragarri dagoen formulario hau sartu behar da:

https://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_20194158899329/procedures/proc_20194158899905/es_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.docx

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru gehigarria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, okupatu nahi den lurzoru-kalitatearen adierazpena eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Hamalaugarrena.– Bidasoa Metal 78, SLk Administrazioarekiko harremanen goi-mailako tituludun arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio ingurumen-organo honi.

Hamabosgarrena.– Ingurumen-baimen bateratuaren indarraldia mugagabea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldian-aldian berrikusiko du, ingurumen-baimenen aurrerapen-klausulari jarraikiz.

Ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak eragindako kutsaduraren ondorioz ezarritako isurpenen edo emisioen mugako balioak berrikustea edo berriak hartzea komeni denean.

b) Isurtzeak nabarmen murriztu daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Arroko organismoak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen bateratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko aldaketa-prozesua.

d) Prozesuaren edo jarduketaren funtzionamenduaren segurtasunagatik beste teknika batzuk erabili behar direnean.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, beharrezkoa bada ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea.

f) Teknika erabilgarri onenak erabiliz lor litezkeenak baino baldintza osagarri zorrotzagoak aplikatzea beharrezkoa denean, ingurumen-kalitateko arauak beteko badira.

g) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

h) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

i) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak aski ez direla egiaztatzen bada.

j) Aldaketa beharrezkoa denean, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 44. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz egindako azterketaren arabera.

Ingurumen-baimen bateratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik ekarriko, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 44.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hamaseigarrena.– Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 28.1 artikuluaren arabera, Bidasoa Metal 78, SLk titulartasunaren eskualdatze oro jakinarazi beharko du.

Hamazazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honelakoren bat gertatuz gero:

– Epean ez bada egiaztatzen ebazpen honen hamargarren apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatu gabe.

– Bost urteko epean ez bada abiarazten ebazpen honen zortzigarren apartatuan baimentzen den jarduera, non eta interesdunak ez duen eskatzen epea luzatzeko, behar bezala justifikatuz.

– Bidasoa Metal 78, SL enpresaren nortasun juridikoa iraungitzen bada, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

Hemezortzigarrena.– Ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste oso astun, astun edo arin gisa tipifikatuta dago, ingurumenean edo herritarren osasunean duten eraginaren arabera, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 106. artikuluari jarraituz, eta lege horren 108. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hemeretzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Bidasoa Metal 78, SLri, Zumarragako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hogeigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea.

Errekurtsoak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSU BILBAO BEGOŃA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala