Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1841

AGINDUA, 2026ko apirilaren 21ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko kidea izendatzeko dena.

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren bidez Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzen da. Kontsulta-organoa izango da, eta Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea izango du misio, bai eta zeregin horretan Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku ematea ere.

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuak onartzen dituen urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez, organo horren estatutuak onartu ziren. Dekretu horren 7.e) artikuluan ezartzen denez, Zuzenbide Zibilaren arloko eskumena duen saileko titularra izango da Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko lehendakaria, eta, beraz, batzordeko kideak izendatzea dagokio.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.k) artikuluaren arabera, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziarekin lotutako egitekoak eta jardun-arloak.

Halaber, aipatutako estatutuen 8. artikuluak Osoko Bilkuraren osaera xedatzen du:

«1.– Batzordearen osoko bilkuran, Batzordeko lehendakariaz eta idazkaritza nagusiko eginkizunen ardura duten karguez gain, honako erakunde edo organoek kasuan-kasuan bokal izateko izendatzen dituztenak ere egongo dira:

a) Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren saileko hiru goren-kargu edo goi-kargudun.

b) Eusko Legebiltzarrak izendatutako ospe handiko hiru legelari.

c) Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiek izendatutako ospe handiko legelari bana; hiru, guztira.

d) Emakunde ordezkatzeko bat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Europako gaien gainean, ekonomia sozialaren gainean eta familia-politikaren gainean eskumena duten organoek izendatutako bana; lau, guztira.

e) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko abokatuen elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.

f) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko prokuradoreen elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.

g) Euskal Herriko Notarioen Elkargoak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.

h) Erregistratzaileen Elkargoaren Euskal Autonomia Erkidegorako organizazioak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.

i) Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak izendatutako bana; hiru, guztira.

j) Zuzenbidearen Euskal Akademiak izendatutako bat.

2.– Era berean, osoko bilkurako kide izan ahalko dira:

a) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako magistratu bat, Botere Judizialaren gobernu-organoak izendapen hori egitea eta eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu betiere.

b) Estatuko Fiskal Orokorrak, Kontseilu Fiskalaren txostena ikusita eta Euskadiko Fiskal Nagusia entzunda, Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako Ministaritza Fiskaleko kide bat izendapen hori egitea eta, Fiskal Orokorrak, aipatu izapidetzeak tarteko, eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu betiere.»

Era berean, Batzordearen Estatutuen 8. artikuluaren 3. apartatuak honako hau dio:

«3.– Karguagatik izendatu direnek kargua uztean utziko diote kide izateari.»

Hori horrela denez, eta zuzenbide zibilaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak izendatutako batzordekideetako batek erretiroa hartu eta kargua utzi duenez, sail horretako titularrak ordezko bat izendatzeari ekin dio, eta izendapen hori formalizatu egin behar da orain Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko kide izendatuta, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren eta Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko lehendakariaren agindu honen bidez, nahitaezko prozedurari eta izapideei jarraituz.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.k) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.7 artikuluan eta urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen Estatutuetako manuetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Pertsona hau Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko kide izendatzea:

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailetik, zuzenbide zibilaren arloko eskumena duen saila denez, eta sail horretako goi-kargudun gisa:

– Kepa Bilbao Gaubeka, Sabino Torre Díezen ordez.

2. artikulua.– Agindu hau interesdunei bidaltzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

3. artikulua.– Kargua dela-eta izendatutako pertsonak kargua uzten duenean utziko dio kargurako izendatuta egoteari.

4. artikulua.– Batzordekideak berak joan daitezke Osoko Bilkurara edo haiek eskuordetutako pertsona bat, bestela, ordezko gisa, baina kasu horietan, ezingo da azpiordeztu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 21a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala