
82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1839
51/2026 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, zeinaren bidez gaitzen baitira 26.289.301,00 euroko kredituak 7311 Programan (Energia eta Meatzeen Politika eta Garapena), diru-sarrerak lortu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2026ko ekitaldiko aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak).
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2023/1791 (EB) Zuzentarauak, irailaren 13koak, energia-efizientziari buruzkoak eta 2023/955 (EB) Erregelamendua aldatzekoak, Europar Batasunaren barruan energia-efizientzia bultzatzeko marko komuna sortzen du, eta ekintza zehatzak ezartzen ditu egin ez den energia-aurrezpenaren potentzial nabarmena baliatze aldera.
Hazkundea, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen 18/2014 Legean, urriaren 15ekoan, eta, ondoren, 23/2020 Errege Lege-Dekretuan, ekainaren 23koan, energiaren arloko eta beste arlo batzuetako neurriak onartu ziren ekonomia berrindartzeko.
Energiaren estatuko idazkariaren eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko (IDAE) presidentearen ebazpen bitartez, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei funtsak transferitzea erabaki zen, Energia Efizientziaren Funts Nazionaletik datozenak, «Industria-sektoreko enpresa handietan eta ETEetan energia-efizientziarako jarduerak laguntzeko programa» garatzeko. Ezarritako aurrekontu-banaketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari 26.289.301,00 euroko zenbatekoa dagokio.
Kantitate hori Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian ingresatu da, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institututik (IDAE); horrenbestez, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 26.289.301,00 euroko zenbatekoa gaitzea eskatzen du Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) gauzatu beharreko industriaren sektorea deskarbonizatzeko 2026ko laguntza-programarako.
Horregatik guztiagatik, kreditu horiek gaitu egiten dira, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoa betez.
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren 2026ko ekitaldirako aurrekontuan kreditu-gaikuntza bat onartzea, gastuen egoera-orri honetan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako honako diru-sarreren egoera-orri honetan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Funtsak industriaren sektorea deskarbonizatzeko 2026ko laguntza-programa finantzatzeko erabiliko dira.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarra hartzea.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko apirilaren 21ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS