Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1833

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Construcciones Fhimasa, S.A. erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakunde gisa aitortzea lortzeko aurkeztutako eskabidea atzera egindakotzat jotzen duena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen da, emakumeen eta gizonen berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko, gizarte- eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren eta tratu-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak sustatuz.

Bigarrena.– 2025eko irailaren 24an, Construcciones Fhimasa S.A.k Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko eskaera aurkeztu zuen. Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, 2026ko martxoaren 17an, erakundeari aurkezteko eskatu zitzantzemandako zenbait gabezia zuzentzeko eta falta zen dokumentazioan, eta 10 eguneko epea eman zitzaion aurkezteko.

Hirugarrena.– Akatsak zuzentzeko emandako epea amaituta, erakundeak ez du inolako dokumentaziorik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 7. artikuluak arautzen du zein den Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena lortzeko prozedura. Zehazki, ezartzen du aurkeztutako eskabideak osorik beteta ez badaude edo eskatutako dokumentazioarekin batera aurkezten ez badira, erakunde interesdunari hamar egun balioduneko epea emango zaiola antzemandako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazten da ezen, errekerimendu hori betetzen ez bada, erakundeak eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta dagokion ebazpena emango dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Bigarrena.– 39/2015 Legearen 68. artikuluak xedatzen duenez, hasierako eskaerak legezko baldintzak betetzen ez baditu edo nahitaezko dokumentazioa eransten ez bada, organo eskudunak interesdunari errekerimendua egin beharko dio, gutxienez hamar egun balioduneko epean zuzen dezan, eta ohartaraziko dio ezen, betetzen ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako berariazko ebazpena eman ondoren.

Hirugarrena.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 17.2.f) artikuluak ezartzen duenez, zuzendaritzari dagokio Emakunderen helburuak lortzeko administrazio-ebazpenak ematea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deklaratzea Construcciones Fhimasa, S. A.k atzera egin duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko eskabidean.

Bigarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta ohartaraztea ezen, ebazpenaren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluaren 1. eta 4. apartatuetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren13a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala