
82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1832
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle agregatua izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-12-02ko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Idoia Igartua Laraudogoitia anderea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***4898**, Kodea: AGC8L1 – D00160-19. Jakintza arloa: Zuzenbide Penala. Saila: Zuzenbide Publikoa. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Zigor Zuzenbidea I»; «Zigor Zuzenbidea II»; «Zigor Zuzenbidea III».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2026ko apirilaren 23a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
Efren Areskurrinaga Mirandona.
RSS