Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1831

AGINDUA, 2026ko apirilaren 29koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea xedatzeko dena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uzte hau:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kultura eta sormen-industrietako aholkulari-kargutik kentzea (kodea: 5290; dotazioa: 1), izendapena eragin zuten arrazoiak desagertzeagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2026ko maiatzaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da langileak zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 29a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala