
82. zk., 2026ko maiatzaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1830
69/2026 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Euskara Sustatzeko zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6. eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2026ko apirilaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskara Sustatzeko zuzendari izendatzea Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek 2026ko maiatzaren 6tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko apirilaren 29an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS