Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2026ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1823

IRAGARKIA, 2026ko apirilaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ordaintzeko errekerimenduak jakinarazten baitira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak dagozkion dekretu judizialen arabera tasatutako kostuak ordaintzeko eskatu zien interesdunei.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek epe hauek izango dituzte zorra ordaintzeko:

Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean jasoz gero, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean jasoz gero, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilabete osoa eta hurrengoaren 5era arte, eta, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu-bidea erabiliko dela, indarrean diren lege-xedapenetan ezartzen denaren arabera.

Interesdunek eskuragarri izango dute errekerimenduaren testu osoa Lanbideren Zerbitzu Nagusietan, Zerbitzu Juridikoan, hain zuzen (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala