
80. zk., 2026ko maiatzaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
1821
IRAGARKIA, 2026ko apirilaren 9koa, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, 2025-2026 ikasturtean ikastetxeetan ikasleak onartzea eskatzeko prozedura arruntean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen gaineko ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hala, interesdunei jakinarazten zaie 2025-2026 ikasturtean ikastetxeetan ikasleak onartzea eskatzeko prozedura arruntean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen gaineko ebazpenen testu osoa eskuragarri dutela. Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan eskuratu dezakete: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz (Tel. 945 01 82 84).
Ebazpen horiek administrazio-bidea amaitzen dute, eta berorien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 9a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.
RSS