
80. zk., 2026ko maiatzaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1816
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 49/2026 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Instantziako Administrazioarekiko Auzien Auzitegiko Atalera (1. zenbakiko plazara) bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
49/2026 prozedura laburtua, zeinean pertsona batek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2025eko abenduaren 10eko Ebazpenaren aurka (2026ko urtarrilaren 7ko EHAA, 3zk.), bai eta errukurtsogileak adina dela-eta hautaketa prozesutik baztertzea ebazten duen 2026ko otsailaren 26ko Ebazpenaren aurka ere. 2025eko ebazpen horren bidez, deialdia egiten da Udaltzaingoko bitarteko agenteen kontratazio-poltsa bat sortzeko hautaketa-prozedurarako, polizia-kidego horietan aldi baterako zerbitzuak emateko.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki irizten badiote, Vitoria-Gasteizko Instantziako Administrazioarekiko Auzien Auzitegiko Atalean, 1 zenbakiko plazaren aurrean ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arkauti, 2026ko martxoaren 30a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS