Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2026ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1814

EBAZPENA, 2026ko apiliraren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Industriaren eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2023ko apirilaren 5eko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda.

AURREKARIAK

2023ko apirilaren 24ko datarekin, EHAAn, 77 zenbakian, EEEko zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 5eko Ebazpena argitaratu zen, Industriaren eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, dirulaguntzak emateko ebazpenak, bai eta haien aldaketak ere, EHAAn argitaratuko dira, baldin eta dagozkion laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzei lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez,

EBAZTEN DUT:

Industriaren eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programaren kontura emandako dirulaguntzen zerrenda publikatzea.

Bilbao, 2026ko apiliraren 13a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala