
80. zk., 2026ko maiatzaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (112 KB - 4 orri.)
- EPUB (185 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
1812
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 17koa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 4ko Aginduan araututako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez deialdia egin zen ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programa aplikatzen duten zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako.
Deialdia egiten duen Aginduaren 12.7 oinarriak xedatutakoaren arabera, emandako laguntzen zerrendak publikotasuna izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Eusko Jaurlaritzako Iragarki-oholean argitaratu eta sei hilabeteko epean.
Dagozkion ebazpenak jakinarazi ondoren, eta ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programa aplikatzen duten zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, zenbatekoak adierazita. Laguntza horiek, ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programa aplikatzen duten zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 4ko Aginduaren babesean eman dira. Zerrenda hori eranskin gisa gehitu da ebazpen honetan.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 17a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS