Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2026ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1806

AGINDUA, 2026ko apirilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena. Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta oinarri espezifikoak onartzen dira.

Gobernu Kontseiluaren 2023ko abenduaren 13ko, 2024ko abenduaren 17ko eta 2025eko abenduaren 16ko erabakien bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioen 2023., 2024. eta 2025. urteetarako enplegu publikoaren eskaintzak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira, eta, 1.3 oinarrian dago xedatuta ezen hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko direla eta, halaber, zehaztuta dago zer eduki izan behar duten oinarriok, hau hain zuzen: zenbat plazatarako deialdia egingo den, nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunen, sarbide-modalitatearen eta, hala badagokio, txanden arabera, zer epetan aurkeztu ahal izango diren eskabideak, zenbatekoa izango den inskribatze-tasa langileak hautatzeko deialdietan, zer titulu beharko den sartzeko, zer merezimendu baloratuko diren eta zer baremo baliatuko den, zer betekizun espezifiko izango duten deialdiko lanpostuek, zein izango diren gai espezifikoak, eta emakumeen lehentasunaren klausula aplikatuko den ala ez.

Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta, era berean, oinarri espezifikoak onartzen dira.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen VI. tituluan ezarritakoaren arabera eta bat etorriz lege horrek 18.2.q) artikuluan emandako eskudantziekin, bai, halaber, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan ezarritakoarekin, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Deialdia egitea hautaketa-prozesuetarako, kidego eta eskala hauetan, plaza kopurua eta horietako bakoitzari dagokion eranskina adierazita.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera arautuko dira.

Bigarren artikulua.– Onartzea agindu honen I. eranskinetik X.era bitartekoetan jasotzen diren oinarri espezifikoak.

Hirugarren artikulua.– Epe hau ezartzea eskabideak aurkezteko: 2026ko maiatzaren 5etik 2026ko ekainaren 1eko 14:00etara.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 23a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

I. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOKO MEDIKUNTZAKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO

1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskalako 24 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 5.

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 19.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira: 147/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– Laneko medikuntzako espezialistaren titulua.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da dokumentu egiaztagarriaren kopia arrunta atxikita.

– Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

– Medikuntzako lanbide arautuan jarduteko gaikuntza-titulua.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

– Dagokion elkargo profesionaleko kide izatea. Lanpostuaz jabetzeko unean egiaztatu beharko da betekizun hori, 9.1 oinarri orokorrean xedatutakoaren arabera.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da-, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

4.1.– Oposizio-fasea.

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.

4.2.– Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia-administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskala duten lanpostuetan.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako lizentziaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen eranskinean ezarritakoaren arabera.

ii) Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme-alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.

Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista-tituluak lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa-prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 10,80 puntu emango dira osasun-zientzietako mediku espezialista titulu bakoitzeko (lanpostuaren betekizuna ez denean) BAME bidezko edozein espezialitatetan deialdiko lanpostuetan betekizuna diren lanpostuetan izan ezik.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diplomatura):

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Gradu-, lizentzia- edo diplomatura-tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

4.3.– Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Medikuntzako Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.

6.– Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Laneko arriskuen prebentzioaren arau-esparrua. Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuen erregelamendua. Prebentzio-zerbitzuetako oinarrizko osasun-unitateak antolatzea eta kudeatzea.

2.– Laneko arriskuen prebentzioan eskumena duten organismo eta erakunde nazionalak eta nazioartekoak. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egitura organikoa. Funtzioak eta eskumenak.

3.– Laneko medikuntzaren funtzioak eta eskumenak. Laneko historia klinikoa. Edukiak. Osasun-dokumentuen zaintza eta kontserbazioa. Baimen informatua. Gaitasun medikoaren ziurtagiria.

4.– Laneko osasun indibiduala eta kolektiboa zaintzea. Kontzeptua, helburuak eta arau-esparrua. Osasunaren zaintzaren orientaziorako oinarrizko gida eta gida orokorra.

5.– Lanposturako gaitasunaren balorazioa. Enpresan informazioa transmititzea. Alderdi etikoak. Borondatezkoa edo nahitaezkoa izatea.

6.– Bereziki kalteberak diren langileak babestea. Lanpostua egokitzea. Amatasuna babestea: laneko arriskuen prebentzioa haurdunaldian eta edoskitzaroan. Haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioa. Indarrean dagoen lege-araudia.

7.– Laneko istripua. Kontzeptua eta jakinarazpena. Ikerketa. Laneko istripuen mutuak, funtzioak. Gaixotasun profesionala. Kontzeptua eta jakinarazpena. Gaixotasun profesionalaren susmoaren komunikazioa.

8.– Laneko Arriskuen Prebentziorako Plana. Prebentzioaren integrazioa enpresan. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Organismo Autonomoen Laneko Arriskuen Prebentziorako Plana.

9.– Laneko arrisku psikosozialak: karga mentala, estresa, laneko jazarpena, sexu-jazarpena, jazarpen diskriminatzailea. Definizioa, faktore erabakigarriak eta osasunaren gaineko ondorioak. Arrisku psikosozialen ebaluazioa. Jarduketa-protokoloa.

10.– Ezintasun iragankorra. Ezintasun iraunkorra: laneko ezintasunen balorazioa. Kontzeptua, betekizunak eta prestazioak.

11.– Lantokian osasuna sustatzea. Osasunaren sustapenaren printzipioak, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Lan-ingurunean osasuna sustatzeko programen ezaugarriak: Kontzeptua, helburuak eta metodoak. Osasun-adierazleak. Lantokiko osasunerako hezkuntza-programak.

12.– Epidemiologia laneko osasunean: azterketa epidemiologiko baten faseak. Laneko gaixotasunen eta istripuen zaintza epidemiologikoa. Diseinu epidemiologiko motak.

13.– Laneko arriskuak datuak bistaratzeko pantailekiko esposizioagatik. Osasuna zaintzeko protokolo espezifikoa.

14.– Agente biologikoekiko esposizioa lanean. M. tuberculosiarekiko esposizio-arriskua prebenitzea. Haurren gaixotasun infekzioso birikoen eraginpean dauden langileak. Immunizazioa. Lege-alderdiak. Txertaketa-programak lan-ingurunean. Immunoprofilaxia.

15.– Zaratarekiko esposizioa lanean. Osasuna zaintzeko protokolo espezifikoa.

16.– Erradiazio ionizatzaileekiko esposizioa lanean. Esposiziopeko langileentzako osasun-zaintzako protokolo espezifikoa eta gaitasun-irizpide medikoak.

17.– Pestizidekiko esposizioa lanean. Osasuna zaintzeko protokolo espezifikoa.

18.– Amiantoarekiko esposizioa lanean. Osasuna zaintzeko protokolo espezifikoa.

19.– Silizearekiko esposizioa lanean. Osasuna zaintzeko protokolo espezifikoa.

20.– Kimikoekiko esposizioa lanean. Osasuna zaintzeko protokolo espezifikoa.

21.– Erradiazio ez-ionizatzaileekiko esposizio profesionala. Iturriak eta esposizio profesionala. Efektu biologikoak. Osasuna babesteko eta zaintzeko neurriak.

22.– Laneko karga fisikoa: Kontzeptua, esfortzu estatikoak eta dinamikoak, lotutako nahasmendu muskuloeskeletiko nagusiak. Osasuna zaintzeko protokolo espezifikoak.

23.– Agente kantzerigeno eta mutagenoekiko esposizioagatiko arriskuen prebentzioa: agente kausalak, prebentzioa eta osasunaren zaintza.

24.– Lehen sorospenak eta larrialdien arreta lan-esparruan. Oinarrizko bizi-euskarria. Bizi-euskarri aurreratua.

25.– Antolamendu sanitarioa: zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzko araudia.

26.– Lanbide sanitarioak: araudia.

27.– Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroa.

28.– Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen erregistro orokorra.

29.– Jarduera sanitarioen akreditazioa.

30.– Neurrira egindako produktu sanitarioen fabrikazioa baimentzea.

31.– Osasun Sistema Nazionaleko erreferentziazko zentroak, zerbitzuak eta unitateak izendatzea eta akreditatzea (CSUR).

32.– Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu eta prestazioen zorroa.

33.– Informazio sanitarioko sistemak: Historia klinikoa.

34.– Pazientearen segurtasuna: araudi autonomikoa.

35.– Bioetika-printzipioak. Baimen informatua.

36.– Publizitate sanitarioa.

37.– Hondakin sanitarioen kudeaketa EAEn.

38.– Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala.

39.– Osasun Sailaren esparru estrategikoa.

40.– Euskadiko Osasun Plana. Helburu eta lerro estrategikoak. Jarraipena eta ebaluazioa.

41.– EAEko biztanleen osasun-egoera. Osasunaren determinatzaileak.

42.– Osasun- eta zainketa-zerbitzuak.

43.– Osasun Sailaren erregistro epidemiologikoak: hilkortasunaren erregistroa, ospitaleko alten erregistroa, minbiziaren erregistroa, haurdunaldia borondatez etetearen erregistroa, toxikomanien informazio-sistema, gaixotasun arraroen erregistroa, sortzetiko anomalien erregistroa.

44.– Programa-kontratuen jarraipena eta ebaluazioa.

45.– Programa-kontratua: kontzeptua eta edukia.

46.– Programa-kontratuaren kalitatearen eranskina (II. eranskina) eta haren ebaluazioa.

47.– Osasun Sailaren eta Osakidetzaren plan eta estrategia nagusiak, programa-kontratuaren kalitate-eranskinean ebaluatzen direnak: Euskadiko Plan Onkologiko Integrala. Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia. Euskadin Iktusa duten Pazienteei Arreta emateko Plana. Euskadiko Adikzioen VIII. Plana. Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana. Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia. Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia. Osakidetzako Plan Estrategikoa. Pazientearen Segurtasunerako Estrategia.

48.– Teknologia Sanitarioen Ebaluazioa. Helburuak eta metodoak. Ebaluazio-txostenak, berrikuspen-txostenak eta praktika klinikoko gidak.

49.– Aseguramendu sanitarioa. Osasun Txartel Indibiduala. Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko sistema sanitarioan.

50.– EAEko ikuskaritza medikoak kudeatutako prestazioak eta zerbitzuak: Prestazio sanitarioak. Prestazio ortoprotesikoa. Aldi baterako ezintasuneko eta ezintasun iraunkorreko prozesuak kontrolatzea. Ikus-onespen farmazeutikoa. Aparkatzeko behin-behineko txartela. Aurretiazko borondateak. Bolanteen oniritzia, itundutako zentro eta zerbitzuak erabiltzeko.

II. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOKO FARMAZIAKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO

1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskalako 3 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 2.

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hau da Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskalan sartzeko titulua: Farmaziako lanbide arautuan jarduteko gaikuntza-titulua.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

3.2.– Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B1 mailako ingelesa.

Ondorio horietarako, honako lege-xedapen hauetan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako titulu eta ziurtagiriek balioko dute soilik: 117/2015 Dekretuaren eranskina (117/2015 Dekretua, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako tituluen eta hizkuntza-ziurtagirien baliokidetasunari buruzkoa), eta 1041/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-ikasketen eta errege-dekretu honetakoen arteko baliokidetzak oinarrizko izaeraz ezartzen dituena.

Hizkuntza-eskola ofizialek emandako titulu eta ziurtagiriak merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.

Beste erakunde batzuek emandako titulu eta ziurtagiriak. Horiek deklaratzeaz gainera, egiaztagiriaren kopia arrunta aurkeztu beharko da.

– Dagokion elkargo profesionaleko kide izatea. Lanpostuaz jabetzeko unean egiaztatu beharko da betekizun hori, 9.1 oinarri orokorrean xedatutakoaren arabera.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da-, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

4.1.– Oposizio-fasea.

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.

4.2.– Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia-administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskala duten lanpostuetan.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako lizentziaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen eranskinean ezarritakoaren arabera.

ii) Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme-alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.

Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista-tituluak lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa-prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 10,80 puntu emango dira osasun-zientzietako mediku espezialista titulu bakoitzeko, ondorengo espezialitateetan:

Ospitaleko farmazia.

Laborategi klinikoak.

Mikrobiologia eta parasitologia.

Erradiofarmazia.

Immunologia.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diplomatura):

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Gradu-, lizentzia- edo diplomatura-tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

4.3.– Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Farmaziako Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.

6.– Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Sendagaien eta Osasun-produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legea.

2.– Sendagaiak eta osasun-produktuak erregistratzeko, baimentzeko eta finantzatzeko prozedurak.

3.– Fitxa teknikoa, etiketak eta erabilera-orria.

4.– Sendagai generikoak baimentzea.

5.– Sendagai hemoderibatuak.

6.– Sendagai immunologikoak.

7.– Erradiofarmaziako sendagaiak.

8.– Sendagai zurtzak. Araudia eta alderdi bereizgarriak.

9.– Medikamentuen eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia: antolaketa eta eginkizunak.

10.– Farmazia-antolamendua, farmazia-bulegoen bidez: farmazia-eskualdeak. Sorrera, lekualdaketa, itxiera, funtzionamendua, transmisioa.

11.– Distantziak eta neurtzeko prozedurak. Obrak. Betekizun teknikoak eta materialak. Azaleraren banaketa.

12.– Giza baliabideak. Jendaurreko ordutegiak.

13.– Gutxieneko izakinak. Botika-kutxak eta atalak.

14.– Farmazia-zerbitzuak osasun-establezimenduetan. Ospitaleko farmazia-zerbitzua. Ospitaleko sendagai biltegiak (OSB).

15.– Establezimendu soziosanitarioak. Sendagai-biltegiak. FARMABIDE.

16.– Banaketa farmazeutikoa. Hornidura, kontserbazioa eta banaketa. Banaketarako baimenak eta jardunbide egokiak.

17.– Sendagaiak eta substantzia estupefazienteak. Farmazia-establezimenduetako kontrola.

18.– Albaitaritzako sendagaiak. Banaketa- eta emate-establezimenduak. Albaitariaren errezeta. Salbuespenezko emateak. Albaitaritzako sendagaien online salmenta. Albaitaritzako botika-kutxaren erantzukizunpeko adierazpena. Albaitaritzako sendagaien salmentari buruzko komunikazioa.

19.– Kosmetikoak; biozidak eta norberaren zainketarako produktuak. Produktu kosmetikoen erregulazioa Europar Batasunean eta Espainian. Produktu kosmetikoei buruzko Europar Batasuneko Erregelamendua. Espainiako araudian jasotako alderdi gehigarriak. Administrazio publikoen eskumenak. Norberaren zainketarako produktuen Espainiako araudia.

20.– Formulazio magistrala. Forma farmazeutiko topikoak, likidoak eta solidoak. Formula esterilak. Formula magistralak eta prestakin ofizinalak behar bezala egiteko eta haien kalitatea kontrolatzeko araudia. Formulario Nazionala. Espainiako Errege Farmakopea.

21.– Ikuskapena: Kalitatea kudeatzeko sistemak. Kontzeptu orokorrak: Lan-prozedura normalizatuak (LPN), jarraibideak, erregistroak. Arriskuen ebaluazioa. Kualifikazioak/balidazioak. Trazabilitatea.

22.– Laborategiko jardunbide egokiak. Kalitate-bermea, ikuskapena eta egiaztapena, txostenak, egiaztagiriak.

23.– Zuzenki fabrikatzeko arauak. Sendagaiak zuzenki fabrikatzeko gidak.

24.– Espainiako farmakozaintzako sistema. Arriskuen identifikazioa, ezaugarriak, kuantifikazioa, ebaluazio eta komunikazioa. AEMPSen 6 segurtasun-oharrak. FEDRA datu-basea.

25.– Euskadiko farmakozaintza-sistema. Eginkizunak, egitura, antolaketa eta funtzionamendua.

26.– Sendagaiak eta osasun-produktuak preskribatu eta ematea. Medikuaren errezeta eta errezeta elektronikoa esparru nazionalean eta autonomikoan.

27.– Preskripzio edo emate murritzeko baldintzei lotutako sendagaiak kudeatzea.

28.– Sendagaien kudeaketa egoera berezietan.

29.– Farmazia-prestazioa. Zerbitzuen zerrenda.

30.– Farmazia-prestazioa. Farmazia-prestazioaren ituna. Farmazia-prestazioari buruzko araudia (pazientearen ekarpena, deskontuak, erreferentziazko prezioak...).

31.– Farmazia-faktura. Zirkuitua. Eranskinak. Fakturaren adierazleak. Informazio-sistemak. Izendegia. Farmazia-prestazioa eremu soziosanitarioan.

32.– Osasuna sustatzeko programak eta hitzarmenak. Sendagaiaren kontziliazioa, atxikidura, jarraipen farmakoterapeutikoa, berrikuspena. Farmazia-bulegoen bitartez asmarako edo BGPKrako inhalagailuekiko atxikidura hobetzeko eta horien erabilera egokia sustatzeko izenpetutako hitzarmena.

33.– Sendagaien erabilera zentzuzkoa. Kontzeptua. Oinarrizko printzipioak.

34.– Sendagaiak hautatzeko irizpideak. Sendagai berrien ebaluazioa.

35.– Posizionamendu terapeutikoak. Esparru autonomikoan sendagaiak hobeto erabiltzeko komiteak eta batzordeak. Sendagaien erabilera zentzuzkorako oharrak.

36.– Salgaien informazio-iturriak.

37.– Sendagai generikoak eta biosimilarrak.

38.– Terapia aurreratuak: Terapia aurreratuen motak.

39.– Farmakoepidemiologia: saiakuntza klinikoak eta behaketa bidezko azterlanak.

40.– Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa.

41.– Zaharren farmakoterapia eta sendagaien hautaketa.

42.– Diabetesa tratatzeko farmakoterapia eta sendagaien hautaketa.

43.– Hipertentsioa tratatzeko farmakoterapia eta sendagaien hautaketa.

44.– Hiperlipemiak tratatzeko farmakoterapia eta sendagaien hautaketa.

45.– Kardiopatia iskemikoa eta bihotz-gutxiegitasuna tratatzeko farmakoterapia eta sendagaien hautaketa.

46.– Haustura osteoporotikoak eta patologia osteoartikularrak prebenitu eta tratatzeko farmakoterapia eta sendagaien hautaketa.

47.– Arnasketako patologiak (asma eta BGBK) tratatzeko farmakoterapia eta sendagaien hautaketa.

48.– Paziente kronikoaren medikazioari heltzea: tratamendua egokitzea, pazientea informatzea, kontziliatzea, berrikustea, preskribatzea eta atxikitzea.

49.– Haurdunaldian eta edoskitzaroan sendagaiak erabiltzea.

50.– Sendagaien eta osasun-produktuen prezioen ministerioarteko batzordea. Definizioa, funtzioak. Erregelamendua. Osaera, finantzaketa-erabakiari buruzko txosten publikoak.

III. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOKO LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO

1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan Arriskuen Prebentzioko Eskalako 18 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 10.

4. hizkuntza-eskakizunarekin: 2.

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 6.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu guztietako gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- eta arkitektura-tituluak.

2.4.– Oinarri orokorretako 3.3.i) apartatuari dagokionez, parte hartzeko ondorengo betekizun hau ezartzen da:

600 orduko prestakuntza izatea lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako eginkizunak betetzeko, edo lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari jarduteko gaikuntza-titulua edo prestakuntza-ziurtagiria, hiru espezialitateetan. Parte hartzeko eskaeraren egiaztagiriaren kopia arrunta aurkeztuta alegatu beharko da.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. eta 4. Hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

3.2.– Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– Zigor-aurrekaririk ez izatea, Espetxeen Berregituraketari buruzko abenduaren 22ko 39/1970 Legearen 9. artikuluaren arabera.

Merezimenduak alegatzeko izapidean erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da.

– B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da-, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

4.1.– Oposizio-fasea.

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.

4.2.– Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia-administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala edo Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala duten lanpostuetan.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalako izendapenarekin, Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

ii) Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme-alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.

Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

4.2 2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista-tituluak lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa-prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diplomatura, arkitektura teknikoa eta ingeniaritza teknikoa):

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Gradu-, lizentzia-, arkitektura-, ingeniaritza-, arkitektura teknikoko, ingeniaritza teknikoko eta diplomatura-tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

4.3.– Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.

6.– Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia. Esparru-zuzentaraua. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. Politika. Eskubideak eta betebeharrak. Figura, funtzio eta erantzukizun nagusiak. EAEko erregulazioa. Aldi baterako laneko enpresak. Lan-enklabeak. Lantokiak.

2.– Laneko arriskuen prebentzioa enpresetan eta enpresa txiki eta ertainetan txertatzea. Prebentzio-plana. Lan arriskuen ebaluazioa. Prebentzio-jardueraren plangintza. Prebentzioa antolatzeko modalitateak. Entitate espezializatuak. Auditoretzak.

3.– Enpresaburu-jardueren koordinazioa. Langileen konkurrentzia. Figura nagusiak. Eskubideak eta betebeharrak. Koordinazio-bitartekoak.

4.– Langileen osasunerako kalteak. Lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak. Kontzeptua. Tipologia. Jakinarazpena. Enpresaburuen betebeharrak eta antolamendu prebentiboa. Gertakarien ikerketa.

5.– Laneko arriskuen kudeaketa: Prebentzio-ekintzaren printzipioak. Arriskua, arrisku-faktorea eta laneko arriskua: kontzeptuak. Arrisku motak. Arriskuaren ebaluazioa eta kontrola. Arriskuak ebaluatzeko metodoak.

6.– LAPn genero-ikuspegia txertatzea. Laneko segurtasun eta osasunean eragina duten genero-faktoreak. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak laneko osasun eta segurtasunaren arloan. Haurdunaldia eta edoskitzaroa.

7.– Segurtasuna eta osasuna lantokietan. Kontuan hartu beharreko alderdiak. Baldintza eraikitzaileak. Ordena eta garbitasuna. Seinalizazioa. Zerbitzu eta babeseko instalazioak. Ingurumen-baldintzak. Argiztapena. Higiene-zerbitzuak eta atsedenerako lekuak. Lehen laguntzak. Industria-instalazioak.

8.– Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko seinalizazioa. Seinaleen tipologia. Irizpideak. Betebeharrak.

9.– Laneko ekipamenduak erabiltzea. Betebehar orokorrak. Laneko ekipamenduek bete behar dituzten eskakizunak. Laneko ekipamenduak erabiltzeko baldintzak. Laneko ekipamendu mugikorrak, automotorrak izan zein ez. Zamak jasotzeko ekipamenduak. Pertsonen jasogailuak.

10.– Makinak merkaturatzea eta zerbitzuan jartzea. Aplikatzekoa den araudia. Definizioak eta irismena. Kategoriak. Agenteen betebeharrak. Adostasunaren ebaluazioa. Makinen edo haiekin lotutako produktuen diseinuari eta fabrikazioari buruzko segurtasun- eta osasun- baldintza nagusiak. Dokumentazio teknikoa.

11.– Segurtasuna eta osasuna arrisku elektrikoaren aurrean. Definizioak. Betebeharrak. Instalazio motak eta eskakizun orokorrak. Tentsiorik gabeko lanak. Tentsioko lanak. Hurbileko lanak. Maniobrak, neurketak, saiakuntzak eta egiaztapenak. Sute- edo eztanda-arriskua.

12.– Segurtasuna atmosfera leherkorrek eragindako arriskuen aurrean. Definizioa. Betebehar orokorrak eta espezifikoak. Atmosfera leherkorrak sortzeko arriskua duten eremuak. Babes-xedapenak. Babes-aparatuak eta -sistema aukeratzea.

13.– Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea. NBEren definizioa. Betebeharrak. Erabiltzeko eta hautatzeko irizpideak. Norbera babesteko ekipamendu motak.

14.– Segurtasuna gune konfinatuetako lanetan. Gune konfinatuaren kontzeptua. Arrisku nagusiak. Prebentzio-neurriak. Lan-prozedurak. Kontrol-neurriak. Erreskatea eta lehen sorospenak.

15.– Larrialdi-neurriak. Betebeharrak. Suteen kontrako segurtasuna. Lehen laguntzak. Larrialdi-planen motak.

16.– Laneko bide-segurtasuna. Betebeharrak. Arrisku-faktoreak. Prebentzio-neurriak.

17.– Agente biologikoen eraginpean egoteagatiko arriskuak. Definizioak. Agente biologikoen sailkapena. Betebeharrak. Arriskuen identifikazioa eta ebaluazioa. Prebentzio- eta babes-neurriak. Arrisku-jarduerak. Euste-neurriak eta euste-mailak. Neurri bereziak dituzten zentroak eta prozesuak.

18.– Agente kantzerigeno, mutageno eta erreprotoxikoen eraginpean egoteagatiko arriskuak. Definizioak. Betebeharrak. Arriskuen identifikazioa eta ebaluazioa. Neurri prebentiboak eta haiek lehenestea. Kontrol-neurriak. Dokumentazioa.

19.– Amiantoarekiko esposizioagatiko arriskua. Arriskuko eragiketak eta jarduerak. Betebeharrak. Laneko giroaren ebaluazioa eta kontrola. Prebentzio-neurriak. Lan-planak. Amiantoa erabiltzen duten enpresen erregistroa. Datuak eta dokumentazioa. Laginak hartzea eta analisiak egitea.

20.– Agente kimikoen eraginpean egoteagatiko arriskuak. Definizioak. Betebeharrak. Arriskuen ebaluazioa. Ingurumen eta biologiako muga-balioak. Prebentzio-, babes- ta kontrol-neurriak. Istripu, gertakari eta larrialdiei aurre egiteko neurriak.

21.– Bibrazio mekanikoekiko esposizioagatiko arriskuak. Definizioak. Esposizioaren muga-balioak eta ekintza bat eragiten duten esposizio-balioak. Arriskuen ebaluazioa. Prebentzio- eta babes-neurriak. Esku-beso sistemara transmititutako bibrazioaren ebaluazioa. Gorputz osora transmititutako bibrazioaren ebaluazioa.

22.– Zaratarekiko esposizioagatiko arriskuak. Arriskua ebaluatu eta neurtzeko erabilitako parametro fisikoak. Esposizioaren muga-balioak eta ekintza bat eragiten duten esposizio-balioak. Arriskuen ebaluazioa. Esposizioa saihesteko edo murrizteko neurriak. Kontrol-neurriak.

23.– Erradiazio ionizatzaileekiko esposizioagatiko arriskuak. Egoera motak. Definizioak. Esposizioaren prebentzioa. Eremuen ebaluazioa eta sailkapena. Langileen sailkapena. Prebentzio-, babes- eta kontrol-neurriak. Instalazioaren edo jardueraren titularraren betebeharrak. Radonarekiko esposizioa.

24.– Erradiazio optiko artifizialekiko esposizioaren arriskuak. Definizioak. Muga-balioak. Arriskuen ebaluazioa. Esposizioa saihesteko edo murrizteko neurriak. Kontrol-neurriak.

25.– Eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren arriskuak. Definizioak. Muga-balioak. Arriskuen ebaluazioa. Esposizioa saihesteko edo murrizteko neurriak. Kontrol-neurriak.

26.– Baldintza termohigrometrikoekiko esposizioaren arriskuak. Lantokietako ingurune-baldintzak Aire abaleko laneko ingurune-baldintzak. Hotzak eragindako estresa. Beroak eragindako estresa.

27.– Segurtasuna eta osasuna zamen eskuzko manipulazioan. Betebeharrak. Arrisku-faktoreak. Zamen eskuzko manipulazioaren ondorio diren arriskuen kudeaketa. Zamen eskuzko manipulazioaren ondorio diren arriskuak ebaluatzeko metodoak. Pertsonak mobilizatzea. Prebentzio-neurriak.

28.– Postura behartuetan egoteagatiko arriskuak. Arrisku-faktoreak. Arriskuaren ebaluazioa. Prebentzio- eta babes-neurriak.

29.– Mugimendu errepikakorrekiko esposizioaren arriskuak. Arrisku-faktoreak. Arriskuaren ebaluazioa. Prebentzio- eta babes-neurriak.

30.– Buruko nekearen ondorio diren arriskuak. Arrisku-faktoreak. Arriskuaren ebaluazioa. Prebentzio- eta babes-neurriak.

31.– Bistaratze-pantailak erabiltzeagatiko arriskuak. Definizioak. Betebeharrak. Ekipamenduek bete behar dituzten xedapenak. Arriskuak, prebentzio neurriak eta kontrol-neurriak.

32.– Zahartzea eta lana. Printzipio ergonomikoak eta adina kudeatzeko tresnak. Arriskuen ebaluazioa. Lanpostuak egokitzea.

33.– Arrisku psikosozialen kudeaketa. Osasunaren gaineko ondorioak. Estresa. Neke profesionalaren sindromea (burnout). Estrategiak eta esku hartzeko programak. Genero-ikuspegiaren integrazioa. Gertakari eta istripu psikosozialak ikertzea.

34.– Arrisku psikosozialeko faktoreak. Faktore moderatzaileak. Arrisku psikosozialen ebaluazioa. Metodologia kuantitatiboak eta kualitatiboak.

35.– Antolamendu arloko arrisku-faktoreak. Lan-edukia. Lan-zama eta -erritmoa. Lanaldia. Parte-hartzea eta kontrola. Antolaketa-kultura. Harreman pertsonalak. Rola: rol-anbiguotasuna edo gatazka. Garapen pertsonala: Etxearen eta lanaren arteko interakzioa. Prebentzio-neurriak.

36.– Laneko indarkeria. Indarkeria mota. Arrisku-faktoreak. Indarkeria fisikoa. Mobbing-a edo laneko jazarpena. Jazarpen psikologikoa. Ziberjazarpena. Arriskuaren ebaluazioa. Prebentzio-neurriak.

37.– Sexu-indarkeria. Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena. Definizioak. Betebeharrak. Arriskuaren ebaluazioa. Prebentzio-neurriak. Protokoloak.

38.– Zahartzea eta lana. Adinarekin lotutako arrisku psikosozialen kudeaketa.

39.– Langileen osasunaren zaintza. Definizioak. Betebeharrak. Irizpideak eta printzipio orokorrak. Osasun indibidualaren zaintza. Zaintza kolektiboa. Lana utzi osteko zaintza.

40.– Laneko segurtasuna eta osasuna arrantza jardueran. Arrisku nagusiak eta arrisku-faktoreak. Agente biologikoen, fisikoen eta arrisku ergonomikoko faktoreekiko esposizioa. Laneko ekipamenduak. Norbera babesteko ekipamenduak. Prebentzio-neurriak.

41.– Gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak arrantza-ontzietako lanetan. Salbamendu- eta biziraupen-bitartekoak. Mantentze-lanak eta konponketak.

42.– Laneko segurtasuna eta osasuna nekazaritza-jardueran. Arrisku nagusiak eta arrisku-faktoreak. Agente biologikoen, fisikoen eta arrisku ergonomikoko faktoreekiko esposizioa. Traktoreak. Prebentzio-neurriak.

43.– Produktu fitosanitarioak erabiltzea. Definizioak. Eskatutako prestakuntza. Salmenta. Aplikazioa. Manipulatzea eta biltegiratzea. Arriskuak. Osasunean dituen ondorioak. Prebentzio-neurriak.

44.– Eraikuntza-obren kudeaketa prebentiboa. Definizioak. Eskubideak eta betebeharrak. Figura nagusiak. Funtzioak eta erantzukizunak. Segurtasun- eta osasun-plana. Proiekturik gabeko obretako kudeaketa prebentiboa. Koordinazioa. Prestakuntza.

45.– Gutxieneko segurtasun- eta osasun-neurriak eraikuntza-lanetan. Baldintza orokorrak. Aldamioak. Altuerako aldi baterako lanak egiteko babes kolektiboak, eskala finkoak edo zerbitzukoak, esku-eskailerak eta bestelako ekipamenduak. Lur-mugimendu, indusketa, putzu, lurpeko lan eta tuneletako lanak. Lan espezifikoak. Estalkiaren gaineko lanak. Lan-ekipamenduak eta obra-makinak. Energia hornitu eta banatzeko instalazioak.

46.– Azpikontratazioa eraikuntzaren sektorean. Kontratistei eta azpikontratistei eskatu beharreko betekizunak. Azpikontratazioaren araubidea. Zaintzeko beharra.

47.– Laneko arriskuen prebentzioaren arloko gutxieneko arauak metalaren sektorean. Laneko arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza eta babesa. Osasunaren zaintza. Enpresaburu-jardueren koordinazioa. Arrisku-egoera bereziak. Zamak eskuz manipulatzea dakarten eragiketak. Bereziki sentikorrak diren langileak. Eskubideak. Baliabide prebentiboa. Laneko jantziak eta norbera babesteko ekipamenduak. Muga-balioak. Kontratak eta azpikontratak. Prestakuntza.

48.– Laneko arriskuen prebentzioa jarduera soziosanitarioan. Arrisku ergonomikoak eta psikosozialak. Prebentzio-neurriak.

49.– Laneko arriskuen prebentzioa plataforma digitaletako lanean. Arrisku-faktoreak. Prebentzio-neurriak.

50.– Laneko arriskuen prebentzioa ostalaritza-jardueran. Arrisku nagusiak. Prebentzio-neurriak.

51.– Laneko arriskuen prebentzioa txikizkako merkataritzaren jardueran. Arrisku nagusiak. Prebentzio-neurriak.

52.– Laneko arriskuen prebentzioa errepideko garraioaren jardueran. Arrisku nagusiak. Prebentzio-neurriak.

53.– Laneko arriskuen prebentzio etxeko lanean. Eskubideak eta betebeharrak. Arriskuen ebaluazioa. Arrisku nagusiak. Prebentzio-neurriak.

54.– Meatzaritzako jardueretan langileen segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko xedapenak. Enpresaburuaren betebeharrak. Aire zabaleko edo lurpeko erauzketa-industriei eta lurrazaleko lokalei aplikatu beharreko gutxieneko xedapen komunak. Aire zabaleko erauzketa-industriei aplikatu beharreko gutxieneko xedapen bereziak. Lurpeko erauzketa-industriei aplikatu beharreko gutxieneko xedapen bereziak.

55.– Kristal-silize arnasgarriaren hautsarekiko esposizioaren arriskuak. Arriskuen ebaluazioa. Prebentzioa eta esposizioa murriztea. Babes-neurriak. Ustekabeko esposizioak. Kontrol-neurriak. Informazioa eta prestakuntza. Dokumentazioa.

IV. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOKO OSASUN PUBLIKOKO ETA EPIDEMIOLOGIAKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO

1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalako 33 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

2. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 26.

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 6.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira: 147/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. eta 3. Hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

3.2.– Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da-, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

4.1.– Oposizio-fasea.

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.

4.2.– Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia-administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala duten lanpostuetan.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko edo Epidemiologiako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen eranskinean ezarritakoaren arabera.

ii) Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko edo Epidemiologiako Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme-alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.

Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista-tituluak lortzeko behar diren tituluak

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa-prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 10,80 puntu emango dira osasun-zientzietako mediku espezialista titulu bakoitzeko, ondorengo espezialitateetan:

Prebentzio-medikuntza eta osasun publikoa.

Familia- eta komunitate-medikuntza.

Familia eta komunitate-erizaintza.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia eta diplomatura):

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Gradu-, lizentzia- edo diplomatura-tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

4.3.– Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.

6.– Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Osasuna eta osasunaren determinatzaile sozialak. Esparru kontzeptualak. Osasunaren determinatzaileen gainean jardutea.

2.– Desberdintasunak osasunean. Osasun-arloko desberdintasun sozialak. Ekitatea. Euskadiko egoera.

3.– Osasun publikoa: funtzioak, eskubideak, erantzukizunak eta printzipio orokorrak.

4.– Sistema sanitarioaren antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoan. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren funtzioak. Osasun Sailaren egitura orokorra. Organo periferikoak.

5.– Euskadiko Osasun Publikoaren lege-oinarriak. Euskadiko osasun publikoaren sistema. Euskadiko osasun publikoaren sistema antolatzea eta koordinatzea.

6.– Plangintza. Euskadiko Osasun Plana: abiapuntua eta helburu orokorrak.

7.– Estatistika deskribatzailea, probabilitatea eta inferentzia estatistikoa: gako-puntuak. Kausa-efektu erlazioa. Kausalitate-irizpideak.

8.– Epidemiologia: definizioa eta kontzeptua. Epidemiologiaren erabilerak.

9.– Maiztasun- eta efektu-neurriak.

10.– Azterketa epidemiologikoak: diseinua eta motak.

11.– Alborapenak eta nahaste-faktoreak.

12.– Datu epidemiologikoen analisia.

13.– Proba diagnostikoen ebaluazioa.

14.– Inferentzia kausala epidemiologian.

15.– Landa-epidemiologia eta agerraldien ikerketa. Adimen epidemiologikoa. Zaintza sindromikoa.

16.– Zaintza epidemiologikoa. Legezko oinarriak. Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sisteman erabiltzen diren informazio-sistemen oinarrizko ezaugarriak.

17.– Gaixotasun transmitigarrien zaintza: nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak, EAEko informazio mikrobiologikoko sistema.

18.– Euskadiko Mediku Jagoleen Sarea. Arnas infekzio akutuaren zaintza Euskadin.

19.– Gaixotasun arraroen erregistroa. Argitaratutako azken txostena: erregistratutako kasuak sexuaren eta adin-taldearen arabera, patologia-taldeen araberako banaketa, heriotzak, atzerapen diagnostikoa.

20.– Haurdunaldiaren borondatezko etenduren erregistroa.

21.– Minbiziaren erregistroa.

22.– Ospitaleko alten erregistroa.

23.– Hilkortasunaren erregistroa. Hilkortasunari buruz argitaratutako azken txostena: hilkortasunaren kausa nagusiak guztira, sexuaren eta adin-taldearen arabera, hilkortasun goiztiarra, haurren hilkortasuna, bizi-itxaropena.

24.– EAEko osasun-inkesta (EAEOI). Azken osasun-inkestako datu garrantzitsuak.

25.– Gaixotasun transmitigarrien epidemiologia orokorra.

26.– Gaixotasun transmitigarriak prebenitzeko eta kontrolatzeko oinarri orokorrak: terminologia.

27.– Elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasunak. Zaintza-protokoloak: Botulismoa. Sukar tifoidea eta paratifoidea. Listeriosia. Shigellosia.

28.– Gaixotasun immunoprebenigarriak. Zaintza-protokoloak: Difteria. Gaixotasun meningokoziko inbaditzailea. Haemophilus influenzae-k eragindako gaixotasun inbaditzailea. RENAVE. Gaixotasun pneumokoziko inbaditzailea. RENAVE. Parotiditisa. Poliomielitisa. Elgorria. Tetanosa eta jaioberrien tetanosa. Kukutxeztula. A hepatitisa. B hepatitisa. RENAVE.

29.– Arnas transmisioko gaixotasunak. Zaintza-protokoloak: Legionellosia. Tuberkulosi-programa.

30.– Bektoreen bidez transmititutako gaixotasunak: Dengea. Akain-entzefalitisa. Sukar horia. Mendebaldeko Niloko sukarra. Paludismoa. Chikungunya birusa. Zika birusak eragindako gaixotasuna. Sortzetiko Zika. RENAVE.

31.– Zoonosia: Bruzelosia. Q sukarra. Hegazti-gripea. Leptospirosia. Leishmaniasia. Amorrua. Tularemia.

32.– Beste gaixotasun transmitigarri batzuk: A taldeko estreptokokoak eragindako gaixotasun inbaditzailea. Giza entzefalopatia espongiformeak. Eskabiosia. Sukar hemorragiko birikoak. Monkeypoxa.

33.– Txertoak: printzipio orokorrak. Haurren eta heldu osasuntsuen txertaketa-egutegia. Txertoak. Immunizazio pasiboa. Txertaketa arrisku-taldeetan: haurdunak, haurrak, helduak, bidaiariak. Txertorik hartu ez duten pertsonen edo txertaketa osatu gabe duten pertsonen txertaketa-egutegia egokitzea. Txerto-segurtasuna eta txertoek eragin ditzaketen ondorio kaltegarrien zaintza.

34.– Gaixotasun ez-transmitigarrien epidemiologia. Minbizia: minbiziaren egungo egoera Euskadin. Minbizia prebenitzeko estrategiak: lehen mailako prebentzioa eta bigarren mailako prebentzioa.

35.– Ikerketa-proiektuak. EPIC: EPIC-Spain eta EPIC-Gipuzkoa. MCC-Spain. Cordelia.

36.– Elikagaien eta uraren segurtasunaren oinarriak. Printzipioak eta oinarrizko kontzeptuak. Uretan eta elikagaietan dauden jatorri biotiko eta abiotikoko kutsatzaile nagusiak. Kontsumoko ura tratatzeko metodoak. Etapa guztietan, baserritik mahaira, elikagaien kaltegabetasunean eragina duten faktore kritikoak eta baldintzak.

37.– Elikagaien segurtasunaren legegintza-esparrua Europar Batasunean. Elikadura-legeen printzipio eta betekizun orokorrak. Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza. Elikagaien higieneari buruzko araudia. Kontrolei eta beste jarduera ofizial batzuei buruzko araudia.

38.– Elikakatearen kontrol ofizialerako plana. Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala (PNCOCA); Helburu estrategikoak. Kontrol Ofizialerako Plana Euskadin. Ikuskapenak eta auditoretzak. AKKPA/HACCP estandarra eta sektoreko plan generikoak. Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa eta kimikoa kontrolatzea.

39.– Elikagai-establezimenduen errolda eta erregistroa. Erregistro autonomikoak eta orokorrak. Elikagaien industrien, establezimendu ez-industrialen, jantoki kolektiboen eta plater prestatu ez-industrialen establezimenduen errolda eta erregistroa; motak eta jarduerak. Elikagai Enpresen eta Elikagaien Erregistro Sanitario Orokorra (RGSEAA) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagai Establezimenduen Erregistroa (REACAV).

40.– Nutrizioa. Elikadura-ohiturak hobetzeko printzipio orokorrak eta estrategiak. Elikadura osasungarria. Erreferentziako araudia. Elikadura osasungarria eskola-adinean. Eskola-jantoki osasungarriak Euskadin.

41.– Gizakien kontsumorako urak. Aplikatzekoa den araudia. Kontsumoko uraren hornidura Euskadin. Kontsumoko uraren hornidura eta kalitatea kontrolatzeko irizpide teknikoak eta sanitarioak. Uraren plan sanitarioa.

42.– Legionellosiaren prebentzioa eta kontrola. Aplikatzekoa den araudia. Instalazioen eta uraren kalitatearen betekizunak. Legionellaren aurkako kontrol-planak.

43.– Igerilekuen eta bainu-guneen zaintza sanitarioa eta kontrola. Aplikatzekoa den araudia.

44.– Segurtasun kimikoa. Produktu kimikoen merkaturatzea eta erabilera kontrolatzea. Biozidak. Establezimendu eta zerbitzu bioziden erregistro ofiziala (ROESB). Substantzia kimikoak segurtasunez kudeatzeko Europako araudirako sarrera: REACH eta CLP erregelamenduak.

45.– Alertak eta agerraldiak kudeatzea osasunaren babesaren arloan. Informazioa trukatzeko eta alertak jakinarazteko sare sektorialak; elikadura, kontsumoko urak eta produktu kimikoak. Elikadura- eta ingurumen-jatorriko agerraldiak ikertzea eta kontrolatzea: funtsezko kontzeptuak eta etapak.

46.– Egungo eta etorkizuneko erronkak, «osasun bakarraren» zeharkako ikuspegitik. Gaixotasunak transmititzen dituzten bektoreen ingurumen-kontrola eta -zaintza. Klima-aldaketa; zoonosia eta erresistentzia antimikrobianoak; ingurune eta komunitate osasungarriak, jasangarriak eta erresilienteak.

47.– Osasun-arriskuaren eta osasun-eraginaren ebaluazioa. Osasun-arriskuaren ebaluazioa. Metodologia eta printzipio orokorrak. Osasun-eraginaren ebaluazioa. Metodologia eta printzipio orokorrak.

48.– Osasunaren babesari buruzko informazioa eskuratzea eta gardentasuna. Arau-esparrua eta Administrazioaren betebeharrak kontsumitzailearentzako informazioaren eta gardentasunaren arloan osasunaren babesari dagokionez. Ingurumen-zaintza: Herritarrentzako informazioaren sistemak. Kontsumitzaileari emandako elikadura-informazioa.

49.– Osasunaren sustapena eta aplikazio praktikoa. Oinarrizko kontzeptuak, estrategiak eta jarduketa-arloak.

50.– Politika publiko osasungarriak. Osasuna politika guztietan. Osasuna Euskadiko Administrazioen agendan sartzea.

51.– Osasuna sustatzen duten inguruneak. Inguruneen eragina pertsonen jokabideetan.

52.– Ekintza komunitarioa.

53.– Osasunerako trebetasun pertsonalak. Osasunerako hezkuntza. Osasunerako hezkuntza lantzea: esku-hartze arloak eta esku-hartze motak.

54.– Euskadiko Osasun Ikerketarako Estrategia.

55.– Ikerketa biomedikoa. Legegintza-esparrua.

56.– Osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak.

V. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESPETXE ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOKO ESKALA JURIDIKOKO HAUTAKETA-PROZESURAKO

1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko eta haren administrazio instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoko 15 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

3. hizkuntza-eskakizunarekin 2027an: 13.

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira: 147/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.

2.4.– Oinarri orokorretako 3.3.i) apartatuari dagokionez, parte hartzeko ondorengo betekizun hau ezartzen da:

Dolozko delituagatik askatasunaz gabetzeko hiru urtetik gorako zigorrik jaso ez izana, zigor-aurrekariak baliogabetzea edo errehabilitazioa lortu ez bada salbu. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. Hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

3.2.– Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da-, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

4.1.– Oposizio-fasea.

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.

4.2.– Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia-administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa duten lanpostuetan.

Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoko izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

ii) Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme-alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.

Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista-tituluak lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa-prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia eta diplomatura):

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Gradu-, lizentzia- edo diplomatura-tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

4.3.– Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoan, eta ez zaie lehentasunik emango.

6.– Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Zigor-zuzenbidearen kontzeptua. Zigor-eskola klasikoak eta modernoak. Zigor-zuzenbidearen sistema. Espainiako zigor-zuzenbidearen bilakaera. Kodetzea XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran.

2.– 1995eko Zigor Kodea eta duela gutxiko erreformak: 2003ko, 2010eko eta 2015eko erreformak. Aldaketa nagusiak. Irismena praktika juridikoan.

3.– Zigor-zuzenbidearen oinarrizko printzipioak; legezkotasun-printzipioak, gutxieneko esku-hartzea eta non bis in idem. Zigor-legea denboran eta espazioan. Zigor-arauen interpretazioa.

4.– Delituaren teoria juridikoa: sistema kausalista eta finalista. Delituaren kontzeptu juridikoa Espainiako zigor-zuzenbidean. Delitu motak. Delituaren subjektuak. Ekintza, kasualitatea eta egozpena.

5.– Antijuridikotasuna, tipikotasuna eta erruduntasuna. Tipoen egitura, motak eta formulazioa. Tipikotasuna baztertzea. Justifikatzeko arrazoiak. Erruduntasunaren oinarriak. Doloa eta elementu subjektiboak.

6.– Zigorgarritasuna eta inguruabar aldarazleak. Zigorgarritasuna baztertzen duten arrazoiak. Erantzukizun kriminala aldatzen duten inguruabarrak.

7.– Zuhurtziagabekeriazko eta ez-egitezko delituak. Zuhurtziagabekeria delitua. Ez-egitearen delitua. Betearazteko moduak. Egiletza eta parte-hartze kriminala. Legeen eta delituen pilaketa.

8.– Segurtasun-neurriak eta zigorrak: kontzeptua, motak eta helburuak. Askatasunaz gabetzeko zigorra eta eskubideez gabetzeko zigorra. Aplikazio-arau orokorrak eta bereziak.

9.– Etetea eta baldintzapeko askatasuna. Zigorraren betearazpena etetea. Baldintzapeko askatasuna. Baldintzak, jarraipena eta kontrola.

10.– Delituetatik eratorritako erantzukizun zibila. Erantzukizun kriminalaren ondorioak. Delituaren ondorio erantsiak. Biktimei egindako kaltearen erreparazioa.

11.– Bizitzaren eta osotasun fisikoaren aurkako delituak. Giza hilketa eta haren motak. Lesioak: kontzeptua eta motak. Etxeko indarkeria eta familia barruko indarkeria.

12.– Askatasunaren eta osotasun moralaren aurkako delituak: legez kontrako atxiloketak eta bahiketak; mehatxuak eta derrigortzeak. Torturak.

13.– Sexu-askatasunaren aurkako delituak. Sexu-erasoak. Sexu-esplotazioa. Adingabeak galbidean jartzea. Jazarpena eta exhibizionismoa.

14.– Bizitza pribatuaren, ohorearen eta familiaren aurkako delituak: sorospen-eginbeharra ez betetzea. Irainak eta kalumniak. Familia-harremanen aurkako delituak. Bizilekua bortxatzea eta sekretuak agerraraztea.

15.– Ondarearen eta gizarte- eta ekonomia-ordenaren aurkako delituak (I). Ebasketak, lapurretak eta estortsioa. Usurpazioa eta ibilgailuen gaineko delituak.

16.– Ondarearen eta gizarte- eta ekonomia-ordenaren aurkako delituak (II). Iruzurrak, maulak eta kalteak. Lurralde-antolamenduari eta historia-ondarearen eta ingurumenaren babesari buruzko delituak eta errezibitzea.

17.– Ogasun publikoaren eta gizarte-segurantzaren aurkako delituak. Delitu fiskalak, langileen eskubideen aurkako delituak eta atzerritarren aurkako delituak.

18.– Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak. Hondamen-arriskuko delituak. Kalte handiak. Suteak. Faltsutzeak. Osasun publikoaren aurkako delituak. Bide-segurtasunaren aurkako delituak.

19.– Administrazio publikoaren aurkako delituak: Prebarikazioa. Destinoa bertan behera uztea eta eginbeharrak ez betetzea. Eroskeria. Influentzia-trafikoa. Bidegabeko eralgitzea eta eginkizunak abusuz betetzea.

20.– Justizia Administrazioaren aurkako delituak. Estaltzea. Salaketa faltsuak. Lekukotza faltsua. Justiziari oztopo egitea. Kondena urratzea.

21.– Konstituzioaren eta Estatuaren aurkako delituak. Koroaren aurkako delituak, Estatuaren erakundeen aurkako delituak eta oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak egikaritzeari buruzko delituak. Diskriminazioa. Bilera eta manifestazio ez-zilegiak. Konstituzioaren bermeak.

22.– Ordena publikoaren aurkako delituak eta terrorismoa. Atentatuak, erresistentzia eta desobedientzia. Armak, munizioak edo lehergailuak edukitzea, horiekin trafikatzea edo gordailuan jartzea. Terrorismo delituak.

23.– Jurisdikzioa eta eskumen penala. Jurisdikzio penaleko organoak. Prozesu motak. Alderdiak eta eginkizunak.

24.– Zigor-arloko prozesuaren egintzak. Nozio orokorrak. Hasteko egintzak: salaketa eta kereila. Ikerketa eta bitarteko teknologikoak. Kautelazko neurriak. Atxiloketa, behin-behineko espetxeratzea eta behin-behineko askatasuna.

25.– Froga zigor-arloko prozesuan. Frogabideak, froga-prozedura, frogaren balorazioa. Ebazpen judizialak. Probidentziak, autoak, epaiak eta betearazpen-aginduak.

26.– Zigor-arloko errekurtsoak. Erreforma- eta erregu-errekurtsoak, apelazioa eta kexa, deuseztapena eta kasazioa. Doktrina berrikustea eta bateratzea espetxe-eremuan.

27.– Prozedura arrunta eta laburtua. Sumarioaren printzipioak eta ahozko epaiketa. Zigor-arloko prozedura laburtua eta monitorioa. Prozedura azkarrak eta errekurtso aplikagarriak.

28.– Zinpekoen Epaimahaiko epaiketa. Epaimahaiaren eskumena, osaera eta eraketa. Prozedura, berediktua eta epaia.

29.– Prozedura bereziak. Habeas corpus prozedura. Adingabeen epaitegiak. Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.

30.– Babes-errekurtsoa eta nazioarteko lankidetza. Konstituzioaren babesa. Giza Eskubideen Europako Auzitegia. Estradizioa eta nazioarteko tratatuak (Schengen).

31.– Kondenak metatzea eta espetxe-ondorioak. Kondenen lotura. Arazoak eta errekurtsoak. Kondena urratzea eta lege-ondorioak.

32.– Kriminologia: oinarriak. Kontzeptua, xedea eta beste diziplinekiko harremanak. Ikerketa kriminologikoaren eginkizunak eta metodoak.

33.– Kriminologiaren historia eta ereduak. Garapen historikoa. Teoria klasikoak, modernoak eta integratzaileak. Delituaren eta kriminalitatearen azalpenak.

34.– Delitugilea, biktima eta biktimologia. Delitugilea: ezaugarriak eta profilak. Biktima eta biktimologia. Gizarte-kontrola eta prebentzioa.

35.– Gazteen delinkuentzia. Hedapena eta bilakaera. Gazte-bandak. Adina eta kriminalitatea. Prebentzio-estrategiak.

36.– Delinkuentzia antolatua eta ekonomikoa. Erakunde kriminalak. Krimen ekonomikoa eta lepo zurikoa. Prebentzio- eta kontrol-neurriak.

37.– Indarkeriazko kriminalitatea eta kriminalitate terrorista. Pertsonen eta ondarearen aurkako erasoak. Delitugile biolentoaren ezaugarriak. Delinkuentzia terrorista: arrazoiak eta prebentzioa.

38.– Sexu-kriminalitatea eta genero-indarkeria. Sexu-delituak. Esplotazioa, erasoa eta abusua. Genero-indarkeria eta etxeko tratu txarrak.

39.– Delitua Espainian eta EAEn. Estatistika ofizialak. Biktimizazioari buruzko galde-sortak. Delinkuentziaren bilakaera. Erreakzio publikoa eta arreta berezia Euskal Autonomia Erkidegoari.

40.– Delituaren prebentzioa eta justizia errestauratiboa. Prebentzio-eredu teorikoak. Programen ebaluazioa. Bitartekaritza eta justizia errestauratiboa. Esku-hartze integralerako estrategiak.

VI. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESPETXE ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOKO PSIKOLOGIAKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO

1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko eta haren administrazio instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Psikologiako Eskalako 12 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

3. hizkuntza-eskakizunarekin 2027an: 9.

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Psikologiako Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira: 147/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.

2.4.– Oinarri orokorretako 3.3.i) apartatuari dagokionez, parte hartzeko ondorengo betekizun hau ezartzen da:

Dolozko delituagatik askatasunaz gabetzeko hiru urtetik gorako zigorrik jaso ez izana, zigor-aurrekariak baliogabetzea edo errehabilitazioa lortu ez bada salbu. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. Hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

3.2.– Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da-, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

4.1.– Oposizio-fasea.

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.

4.2.– Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia-administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Psikologiako Eskala duten lanpostuetan.

Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Psikologiako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

ii) Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Psikologiako Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme-alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.

Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista-tituluak lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa-prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 10,80 puntu emango dira Psikologia Klinikoko espezialista (BAPE) titulu bakoitzeko.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia eta diplomatura):

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Gradu-, lizentzia- edo diplomatura-tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

4.3.– Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Psikologiako Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.

6.– Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Ebaluazio psikologikoa espetxe-testuinguruetan. Ebaluazio psikologikoaren helburuak. Askatasun-gabetzearen testuinguruaren berezitasunak. Ebaluatu behar diren portaera-arloak. Ebaluazio-prozesuaren mugak eta bermeak.

2.– Elkarrizketa psikologikoa espetxe-ingurunean. Elkarrizketaren ezaugarriak. Elkarrizketa motak. Hasierako elkarrizketa eta jarraipen-elkarrizketak. Abantailak eta mugak testuinguru instituzionaletan.

3.– Teknika proiektiboak ebaluazio psikologikoan. Kontzeptua eta oinarriak. Teknika proiektibo nagusiak. Abantailak eta eragozpenak. Espetxeratuei aplikatzea.

4.– Teknika psikometrikoak ebaluazio psikologikoan. Adimenaren ebaluazioa. Nortasunaren ebaluazioa. Jarrerak, motibazioa eta autokontrola ebaluatzea. Erabilera- eta interpretazio-irizpideak.

5.– Ebaluazio kognitiboa egiteko eskalak eta neurriak. Kognizioen eta sinesteen ebaluazioa. Jarreren eskalak. Distortsio kognitiboen neurriak. Aplikazio praktikoa.

6.– Espetxeko giroa ebaluatzea. Giro sozialaren kontzeptua. Ondoez- eta gatazka-egoeren adierazleak. Taldekako ebaluazioa. Esku-hartzeko erabilgarritasuna.

7.– Indarkeriaren eta agresibitatearen ebaluazio psikologikoa. Nortasun biolentoak. Ebaluazio-tresnak. Erasotzaileen tipologiak. Berrerortzeko arriskuaren balorazioa.

8.– Psikopatologia: kontzeptu orokorrak. Normaltasuna eta anormaltasuna. Nahasmendu mentalaren kontzeptua. Azalpen-ereduak. Sailkatzeko eta diagnostikatzeko sistemak.

9.– Antsietate-nahasmenduak. Antsietate normala eta patologikoa. Antsietate-nahasmenduen sailkapena. Azalpen-ereduak. Espetxean agertzea.

10.– Gogo-aldartearen nahasmenduak eta nahasmendu psikotikoak. Depresioa eta nahasmendu bipolarrak. Nahasmendu psikotikoak. Ezaugarri klinikoak. Esku-hartzeko ondorioak.

11.– Adikzioak eta jokabide adiktiboak. Substantzia eta jokabide adiktiboak. Mendekotasun-prozesuak. Azalpen-ereduak. Ondorio terapeutikoak.

12.– Nortasunaren nahasmenduak. Kontzeptua eta sailkapena. Nahasmendu nagusiak. Nahasmendu antisoziala eta psikopatia. Ondorio klinikoak eta sozialak.

13.– Ikaskuntza eta baldintzapen klasikoa. Baldintzapen klasikoaren printzipioak. Jokabideak bereganatzea eta bazter uztea. Jokabide problematikoetarako aplikazioak.

14.– Ikaskuntza eta baldintzapen eragilea. Indartzea eta zigortzea. Moldekatzea eta kateatzea. Jokabidearen kontrola. Espetxeko esku-hartzeetan aplikatzea.

15.– Jokabide kriminalaren eredu biologikoak. Teoria biologikoak eta genetikoak. Soziobiologiaren eta etologiaren ekarpenak. Ereduen mugak.

16.– Jokabide kriminalaren eredu psikodinamikoak, humanistak eta sistemikoak. Oinarri teorikoak. Portaera kriminalaren azalpena. Ekarpenak eta kritikak.

17.– Jokabide kriminalaren eredu soziologikoak eta psikosozialak. Asoziazio diferentziala. Azpikultura eta etiketatze soziala. Gizarte-kontrola eta garapen soziala.

18.– Adimena eta jokabide kriminala. Adimenaren kontzeptua. Ebaluazioa eta garapena. Adimenaren, delituaren eta esku-hartzearen arteko harremana.

19.– Desberdintasun psikologikoak sexuaren eta generoaren arabera. Genero-rolak. Desberdintasun psikologikoak. Genero-indarkeria. Esku-hartzeko ondorioak.

20.– Desberdintasun psikologikoak adinaren arabera. Gazteen delinkuentzia. Karrera kriminala. Aldaketa ebolutiboak. Ondorio prebentiboak eta terapeutikoak.

21.– Aldagai sozial eta kulturalen eragina delinkuentzian. Gizarte-klasea. Delinkuentzia ekonomikoa. Azpikultura kriminalak. Egungo joerak.

22.– Boterea eta eragina espetxe-testuinguruetan. Botere motak. Eragina araudietan eta informazioan. Gizarte-kontroleko prozesuak.

23.– Egozpen eta kognizio sozialeko prozesuak. Egozpenaren teoriak. Egozpen-alborapenak. Espetxeko elkarbizitzaren garrantzia.

24.– Lidergoa eta talde-dinamikak espetxean. Lidergoaren kontzeptua. Lider motak. Lidergoaren eginkizunak talde itxietan.

25.– Taldeen arteko gatazka testuinguru instituzionaletan. Azalpen-teoriak. Taldeen arteko gatazkak. Gatazkak prebenitzeko eta ebazteko estrategiak.

26.– Jarduera, motibazioa eta errendimendua espetxean. Jarduera motak. Banakako eta taldekako motibazioa. Gizarteratzearekin duen harremana.

27.– Espetxearen gizarte-antolaketa informala. Arau informalak. Espetxeetako azpikulturak. Hizkera eta barne-kodeak. Jokabide-inpaktua.

28.– Estresa eta egokitzapen-prozesuak. Estres-ereduak. Estres-eragile instituzionalak. Aurre ematea eta laguntza soziala. Zaurgarritasun psikologikoa.

29.– Profesionalen arteko eta erakundeen arteko koordinazioa. Sareko lana. Kasuak deribatzea. Koordinazioa kanpoko sistemekin. Asistentzia-jarraitutasuna.

30.– Txosten psikologikoak lantzea. Txosten motak. Balorazio-arloak. Irizpide teknikoak eta etikoak. Erabilgarritasun profesionala.

31.– Azterlan psikologikoa espetxe-eremuan. Auzitegiko ebaluazioa. Simulazioa eta engainua. Erantzukizun penala. Peritu-txostena.

32.– Esku-hartze psikologikoa espetxe-ingurunean. Esku-hartzearen ezaugarriak. Jarduketa-mailak. Printzipio etikoak. Helburu terapeutikoak.

33.– Tratamendu psikologikoaren ereduak. Eredu terapeutiko nagusiak. Efikazia konparatua. Banakako eta taldekako aplikazioa.

34.– Esku-hartzearen jokabide-teknikak eta teknika kognitiboak. Baldintzapen eragilea. Teknika kognitiboak. Hirugarren belaunaldiko esku-hartzeak.

35.– Arreta psikologikoko prozedurak espetxean. Arreta espetxean sartzean. Arreta eskatu ahala. Programatutako esku-hartzea. Jarraipen terapeutikoa.

36.– Antsietate-nahasmenduen tratamendu psikologikoa. Helburu terapeutikoak. Esku-hartzeko teknikak. Emaitzen ebaluazioa.

37.– Gogo-aldartearen nahasmenduen tratamendu psikologikoa. Depresioan eta bipolaritatean esku hartzea. Berriz ez erortzeko prebentzioa. Jarraipen klinikoa.

38.– Esku-hartze psikologikoa nahasmendu psikotikoetan eta adikzioetan. Tratamendu psikologikoa. Koordinazio soziosanitarioa. Laguntza psikosoziala.

39.– Askatasun-gabetzearen ondorio psikologikoak. Espetxekotzea. Ondorio emozionalak eta sozialak. Egokitzeko estrategiak.

40.– Programa psikologikoen diseinua, ebaluazioa eta kudeaketa. Ikerketaren diseinuak. Programen ebaluazioa. Esku-hartze psikologikoaren hobekuntza.

VII. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESPETXE ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOKO ADMINISTRAZIO BEREZIKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO

1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko eta haren administrazio instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Administrazio Bereziko Eskalako 8 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean eta hizkuntza eskakizunik gabe.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Administrazio Bereziko Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu guztietako gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- eta arkitektura-tituluak:

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira: 147/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. Hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da-, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

4.1.– Oposizio-fasea.

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.

4.2.– Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia-administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Administrazio Bereziko Eskala duten lanpostuetan.

Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Administrazio Bereziko Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

ii) Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Administrazio Bereziko Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme-alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.

Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista-tituluak lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa-prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diplomatura eta ingeniaritza teknikoa):

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Gradu-, lizentzia-, ingeniaritza-, ingeniaritza teknikoko edo diplomatura-tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

4.3.– Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Administrazio Bereziko Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.

6.– Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Aukerak-Gizarteratzearen Euskal Agentzia. Izaera. Xedea. Eginkizunak. Jarduketa-printzipio orokorrak.

2.– Aukerak-Gizarteratzearen Euskal Agentziaren antolamendua eta funtzionamendua. Egitura. Antolamendua. Langileen araubidea. Lanpostuen zerrenda.

3.– EAEko espetxeetan jarduera osagarriak egitea: garbiketa, ikuzketa, hondakinen kudeaketa, lorezaintza, janari-anoen banaketa (jantokia), jarduera soziosanitarioa, ile-apainketa, kultura- eta aisia-jarduera, kirol-jarduera, biltegiratze eta logistika, mendeko jarduera.

4.– EAEko espetxeetan sukaldaritza-elikadura zerbitzua ematea. Preskripzio teknikoen agiriak. Elikagaien segurtasuna eta kalitatea: AAKPK estandarra (arriskuen analisia eta kontrol-puntu kritikoak).

5.– EAEko espetxeetan ekonomatua kudeatzeko zerbitzua ematea. Baldintza-agiriak eta araudi sanitarioa. Biltegi-kudeaketa.

6.– EAEko espetxeetan oinarrizko mantentze-zerbitzua ematea.

7.– EAEko espetxeetako barneratuentzako ogia labean egiteko zerbitzua ematea.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio-araubidea.

9.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidea.

10.– Administrazio publikoen kontratuak, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen arabera.

11.– Espetxeetako lan-harreman berezia.

12.– Prozedura Zibilaren Legearen IV. tituluaren (diruzko betearazpena) III. kapitulua (ondasunen enbargoa).

13.– Lan-jarduna duten zigortuen erantzukizun zibilaren ordainketa. Betebeharrak.

14.– Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Arriskuen ebaluazioa. Enpresa-jardueren koordinazioa. Istripuen mutuen lankidetza.

15.– Espetxeko lan produktiboa: Aukerak agentziaren tailerretarako enkarguak eta lanak.

16.– Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala.

17.– Jasotako enkarguei eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko berariazko prestakuntza: elikagaien manipulazioa, laneko arriskuen prebentzioa, berariazko prestakuntza eskatzen duten makinen erabilera.

18.– Araudia. Prestakuntza-ekintzen egiaztapena.

19.– Aukerabide: esku-hartze eredu bat. Espetxeetan orientazio profesional espezializatua emateko zerbitzua.

20.– La Caixa eta Aukerak agentziaren arteko «Reincorpora» hitzarmena. Askatasunaz gabetutako pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko programa.

21.– Lanbide. Gizarteratze- eta laneratze-programa espezifikoak: Emaukera Araba. Empleando Nos. Elkar Hobetzen. Erregularizazio-prozesuetan dauden immigratzaile gazteak. Gizakia.

22.– Gizarteratzeko berariazko programak: buruko osasuna, emakumea, kultura-aniztasuna, identitatea, atzerritartasuna...

23.– Gizarte-entitateak, akordioak eta lankidetzak.

24.– Giza lantaldeak kudeatzea.

25.– Lan-arloko gizarte-trebetasunak. Motibazioa, helburuen ezarpena eta ebaluazioa. Orientazioa.

VIII. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ORGANISMO AUTONOMOETAKO KIDEGO TEKNIKOKO ERIZAINTZAKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO

1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako 34 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorraren modalitatean, honela banatuta:

2. hizkuntza-eskakizunarekin: 30.

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Kidego Teknikorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia- edo diplomatura-tituluak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira: 147/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. eta 3. Hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

3.2.– Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

Merezimenduak alegatzeko izapidean erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da.

– Erizaintzako lanbide arautuan jarduteko gaikuntza-titulua.

Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez eta egiaztagiriaren kopia arruntaren bidez alegatu beharko da merezimenduen balorazio txandan.

– Laneko erizaintzako espezialistaren titulua.

Merezimenduak alegatzeko izapidean erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da-, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

4.1.– Oposizio-fasea.

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.

4.2.– Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia-administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskala duten lanpostuetan.

Kidego Teknikoko Erizaintza Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

Erdi-mailako Kidego Teknikoko Erizaintzako aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen eranskinean ezarritakoaren arabera.

ii) Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Erdi-mailako Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme-alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.

Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista-tituluak lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa-prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 10,80 puntu emango dira osasun-zientzietako erizain espezialistaren tituluak (lanpostuaren betekizuna ez denean) espezialitate hauetan:

Erizaintza obstetriko-ginekologikoa.

Osasun mentaleko erizaintza.

Geriatriako erizaintza.

Familia eta komunitate-erizaintza.

Erizaintza pediatrikoa.

Erizaintza mediko-kirurgikoa.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diplomatura eta ingeniaritza teknikoa):

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Gradu-, lizentzia-, ingeniaritza-, ingeniaritza teknikoko edo diplomatura-tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

4.3.– Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.

6.– Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Euskadiko osasun publikoaren arloko arau-esparrua. Osasun publikoaren printzipio orokorrak. Osasun publikoaren arloko jarduketak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala.

2.– Politika publiko osasungarriak. Osasuna politika guztietan. Osasuna Politika Guztietan: kontzeptuak eta printzipioak. Estrategiak eta jardunbide egokiak.

3.– Adikzioak prebenitzea eta gai horren gaineko arreta ematea Euskadin.

4.– Osasunaren sustapena. Definizioa, kontzeptuak, estrategiak eta jardun-arloak.

5.– Osasun-hezkuntza. Osasunerako trebetasun pertsonalak. Esku-hartze arloak (osasun-arazoak, bizitza-estiloak, bizi-trantsizioak) eta esku-hartze motak (aholkua, heziketa indibiduala eta taldeko heziketa).

6.– Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra.

– Kontzeptuak: lan-istripua, gaixotasun profesionala, lanekoa ez den istripua eta gaixotasun arrunta.

– Aldi baterako ezintasuna. Kontzeptua. Aldi baterako ezintasuneko prozesuen gaineko eskumenak. Prestazio ekonomikoa. Onuradunak. Subsidiorako eskubidearen sorrera eta iraupena. Subsidiorako eskubidea azkentzea. Subsidiorako eskubidea galtzea edo etetea. Behaketa-aldiak eta betebehar bereziak gaixotasun profesionalaren kasuan.

– Haurdunaldiko arriskua. Babestutako egoera. Prestazio ekonomikoa.

– Edoskialdi naturaleko arriskua. Babestutako egoera. Prestazio ekonomikoa.

– Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzea. Babestutako egoera. Onuradunak. Prestazio ekonomikoa. Kalifikazioa eta berrikuspena.

– Ezintasun iraunkorraren graduak. Onuradunak. Prestazio ekonomikoak. Kalifikazioa eta berrikuspena.

– Baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak. Baremoaren araberako kalte-ordainak. Onuradunak. Ezintasun iraunkorragatiko prestazioekin bateraezin direnak.

7.– Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak. Enpresaburuen eta langileen eskubideak eta betebeharrak. Prebentzio-ekintzaren printzipioak. Lan ekipamenduak eta babes tresnak. Langileen informazioa, kontsulta eta partaidetza. Langileen prestakuntza. Osasunaren zaintza. Bereziki kalteberak diren langileak babestea. Amatasuna babestea. Adingabeak babestea. Aldi baterako lanak eta aldi baterako laneko enpresak. Prebentzio Zerbitzuak. Prebentzio-ordezkariak: eskumenak eta ahalmenak, enpresa bakoitzeko ordezkari-kopurua; segurtasun eta osasun batzordeak. Erantzukizunak eta zehapenak.

8.– Prebentzio Zerbitzuak eta haien antolaketa: Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua. Modalitateak. Prebentzio jardueraren integrazioa. Prebentzio-plana. Arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-plangintza: Prebentzio-baliabideak. Eginkizunak eta kualifikazio-mailak.

9.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Sortzeko legea eta aldaketak: helburua eta eginkizunak; antolaketa eta araubide juridikoa; Osalanen plan estrategikoa eta kudeaketa-planak. Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Katedra EHU-Osalan María Isabel Bilbao Bengoechea: xedea, helburuak, jarduerak.

10.– Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan organismo nazionalek eta nazioartekoek dituzten misioa eta balioak: Lanaren Nazioarteko Erakundea, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionala, Osalan.

11.– Datuak babesteari buruzko legea. Osasunari buruzko datuak babestea. Konfidentzialtasuna. Historia Klinikoa. Definizioa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoari buruzko eskubideak eta betebeharrak: pazienteen eskubideak. Baimen informatua. Aurretiazko borondateen agiria. Pazienteen betebeharrak. Profesional sanitarioen eskubideak eta betebeharrak. Erakunde sanitarioen eskubideak eta betebeharrak.

12.– Lan-istripua: definizioa, jakinarazpena, epeak, erregistroa, delta sistema, ikerketa. Enpresaburuaren eta prebentzio-zerbitzuen betebeharrak.

13.– Gaixotasun profesionalak. Gaixotasun profesionalen koadroa. Gaixotasun profesionalaren susmoaren komunikazioa. GDM gutxieneko datu-multzoa.

14.– Prebentzio-zerbitzuen jarduketa sanitarioak EAEn. Xedapen orokorrak. Osasun arloko koordinazioa, lankidetza eta informazioa. Prebentzio-zerbitzuetako jarduerak, langileak eta osasun-zentroak. Unitate mugikorrak. Prebentzio-zerbitzuko osasun-zentroetako oinarrizko osasun-ekipamendua eta giza baliabideak.

15.– Osasuna zaintzea, laneko arriskuak prebenitzeko. Osasun-zaintzaren definizioak, irizpideak eta printzipio orokorrak. Osasun indibidualaren zaintza. Langilearentzako informazioa. Dokumentazioa. Gaitasunaren balorazioa. Osasun kolektiboaren zaintza. Prebentzio-zerbitzuek egin beharreko jarduerak.

16.– Zaintza epidemiologikoa lanean. Zaintza epidemiologikoa: sarrera, kontzeptua, helburuak, motak eta ezaugarriak. Laneko segurtasun eta osasunaren arloan planak eta programak kudeatu eta ebaluatzea.

17.– Laneko erizaintzako teknikak eta prozedurak, osasun indibiduala zaintzean. Otoskopia, Rinne, Weber. Audiometria aire bidez eta hezur bidez. Espirometria behartua. Elektrokardiograma. Ikusmenaren kontrola. Ikusmen-zolitasuna. Ikusmen kromatikoa. Tonometria. Laginak hartzea. Tentsio arteriala neurtzea.

18.– Immunizazioa lan-ingurunean. Enpresako txertaketarako oinarriak. Txerto-segurtasuna eta txertoek eragin ditzaketen ondorio kaltegarrien zaintza. Zaurien tetanosaren aurkako profilaxia. Nola jokatu anafilaxia baten aurrean, txerto edo produktu immunizatzaile bat eman ondoren.

19.– Biziraupen-katea. Helduentzako bizi-euskarri oinarrizkoa eta aurreratua. Kanpoko desfibriladore automatizatua erabiltzea. Lehen laguntzak.

20.– Laneko erizaintzako ikerketa, ikerketa kuantitatiboa eta kualitatiboa. Ikerketa-proiektua.

21.– Agente fisikoekiko esposizio profesionalaren ondoriozko arriskuaren prebentzioa: zarata, bibrazioak, erradiazioak eta giro termikoa. Ondorioak eta osasunaren zaintza.

22.– Nahasmendu muskuloeskeletikoak. Kontzeptua. Nahasmendu ohikoenak. Arrisku-faktore nagusiak. Osasunaren zaintza. Mugimendu errepikakorrak, jarrera behartuak eta kargak eskuz manipulatzea.

23.– Datuak bistaratzeko pantailak erabiltzea. Kontzeptua, definizioak. Enpresaburuaren betebehar orokorrak. Osasunerako ondorioak: ikusmen-nekea, nahasmendu muskuloeskeletikoak eta karga mentala. Prebentzio-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak. Osasunaren zaintza. Protokolo espezifikoa.

24.– Transmisio hematikoko agente biologikoekiko esposizioaren ondoriozko lan-istripuetan jarduteko protokoloa. Objektu ebakitzaile eta zorrotzek eragindako lesioak prebenitzea. Laneko erizainaren zereginetan agente infekziosoen transmisioa prebenitzeko arreta-neurri estandarrak.

25.– Ahotsaren esfortzu iraunkorrak: ahots-kordetako noduluak eta disfonia. Etiologia, zeinu klinikoak. Prebentzio-neurriak eta osasunaren zaintza.

26.– Arrisku psikosozialaren faktoreak: Arrisku psikosozialen kontzeptua eta osasunerako ondorioak. Laneko erizainaren zeregina arrisku psikosozialen kudeaketan. Laneko estresa. Laneko jazarpena. Neke profesionalaren sindromea (burnout). Txandakako lana eta gaueko lana.

27.– Lanean osasuna sustatzea. Osasuna sustatzeko programak diseinatzea. Lanean osasuna sustatzeko programak. Prebentzio-ekintzak. Biztanleria langilearen zahartzea. Bizimodu eta bizi-ohitura osasungarriak. Arrisku kardiobaskularreko faktore nagusiak. Enpresa Osasungarrien Espainiako Sarea (REES).

28.– Adikzioen prebentzioa enpresan: Oinarrizko kontzeptuak. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan adikzioak prebenitzeko plana.

29.– Genero-ikuspegia lan-ingurunean. Morbilitate diferentziala.

30.– Lanean amatasuna babestea. Haurdunaldian eta edoskitzaroan osasuna zaintzea. Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arrisku-egoerak. Prebentzio-neurriak: lanpostua egokitzea eta aldatzea. Kontratua etetea haurdunaldiko arriskuagatik. Haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioaren kudeaketa.

31.– Arrisku emergenteak: Digitalizazioa eta teknologiak. Biztanleriaren zahartzea.

32.– Desparekotasun sozialak osasunean eta ekitatean. Osasun-arloko desparekotasunen kontzeptua, jatorriak eta kausak. Osasunaren determinatzaile komertzialak. Osasun-politiketan, -programetan eta -jardueretan ekitate-ikuspegia txertatzeko estrategiak.

33.– Osasuna sustatzen duten inguruneak. Kontzeptua. Inguruneen eragina pertsonen jokabideetan. Osasuna sustatzen duten eskolak.

34.– Parte-hartze komunitarioa eta osasuna. Osasun komunitarioaren kontzeptuak eta oinarriak. Prozesu komunitario baten etapak. Osasunerako aktiboak eta Euskadi Aktiboa.

35.– Tokiko ekintza komunitarioa. Tokiko partaidetza-proiektu komunitarioak. Eskola-bideak, eskola-patioen eraldaketa eta ibiltarientzako ibilbideak sortzea.

36.– Jokabide osasungarriak sustatzea. Osasun Sailaren atalak: Bizimodu Osasuntsua eta Osasun Eskola. Jarduera fisikoa eta sedentarismoa. Gomendioak eta estrategiak. Elikadura osasungarria. Elikadura osasungarriari eta osasunerako elikadura-ohitura egokiei buruzko informazioa eta prestakuntza; Jarduera fisikoa eta sedentarismoa. Gomendioak eta estrategiak; Osasun sexuala.

37.– Adikzioei buruz Osasun Sailak eginiko sentsibilizazio-kanpainak.

38.– Estrategia: Euskadi Libre de Humo / Kerik Gabeko Euskadi. Kerik Gabeko Guneak eta Kerik Gabeko Gazteak ekimenak, informazio-materiala eta Erretzeari uzten lagunduko dizugu atala, Osasun Eskolarena.

39.– Informazio eta zaintza epidemiologikoko sistemak EAEn. Zaintza epidemiologikoaren oinarriak. EAEko araudia. Zaintza epidemiologikoko sistemak EAEn: EDO eta SIMCAPV. Jagoletza Sarea. AIAren zaintza (arnas infekzio akutuak), mikrobiologia eta zentinela-medikuak. Populazio-erregistroak eta informazio-sistemak: Minbiziaren Erregistroa, Hilkortasuna eta Datuen Gutxieneko Oinarrizko Multzoa. EAEOI: EAEko Osasun Inkesta. Txertoen Informazio Sistema.

40.– Epidemiologia: definizioa eta kontzeptua. Epidemiologiaren erabilerak. Neurketa epidemiologikoa: maiztasun- eta efektu-neurriak. Azterketa epidemiologikoak: diseinua eta motak. Alborapenak eta nahaste-faktoreak. Datu epidemiologikoen analisia.

41.– Epidemiologia klinikoa: Epidemiologia klinikoaren kontzeptua eta aplikazioak. Proba diagnostikoen ebaluazioa. Sentsibilitatea eta espezifikotasuna. Balio prediktiboak. ROC kurbak eta kurbaren azpiko eremuak. Erabaki klinikoen analisia.

42.– Gaixotasun transmitigarrien epidemiologia orokorra. Kate epidemiologikoa: agentea, erreserborioa, ostalaria, giroa. Transmisio-moduak: zuzena, zeharkakoa, airekoa, bektoriala, bertikala. Arrisku-faktoreak eta talde kalteberak. Prebentzio- eta kontrol-printzipioak.

43.– Agerraldiak zaintzea eta ikertzea. Agerraldiak definitzea eta konfirmatzea. Pertsona, leku eta denboraren araberako deskribapena. Hipotesiak formulatzea eta egiaztatzea. Kontrol- eta jarraipen-neurriak. Zaintza sindromikoa eta adimen epidemiologikoa. Epidemia-agerraldiak: detekzioa, kontrola eta koordinazioa.

44.– Elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasunen epidemiologia. Etiologia eta arrisku-faktoreak. Zaintza-protokoloak: botulismoa, sukar tifoidea eta paratifoidea, listeriosia, shigellosia, E. coli-a. Prebentzio-neurriak eta agerraldien kontrola.

45.– Gaixotasun immunoprebenigarriak eta zaintza. Difteria, kukutxeztula, poliomielitisa, tetanosa eta jaioberrien tetanosa. Gaixotasun inbaditzaileak: meningokokoa, pneumokokoa, H. influenzae. Parotiditisa, errubeola, elgorria, A eta B hepatitisa. Zaintza-protokoloak, nahitaezko jakinarazpena eta kontrol-neurriak.

46.– Arnas transmisioko gaixotasunak. Legionellosia: zaintza eta kontrola. Tuberkulosia: EAEko programa, diagnostikoa eta jarraipena.

47.– Beste gaixotasun batzuk. A taldeko estreptokokoak eragindako gaixotasun inbaditzailea. Giza entzefalopatia espongiformeak. Sukar hemorragiko birikoak eta Monkeypoxa. Zaintza, kontrola eta jakinarazpena.

48.– Txertologia eta osasun-programak. Txertologiaren oinarriak. Immunitate pasiboa. Efikazia, efektibitatea eta immunogenizitatea. Printzipio orokorrak. Txertoen sailkapena. Immunizazioko erizaintza-prozedurak, administrazio-teknikak eta hotz-katea. Txertoak eta beste produktu immunizatzaile batzuk. EAEko txertaketa-egutegiak, arrisku-taldeak eta txertaketa-egokitzapena: haurren eta heldu osasuntsuen txertaketa-egutegia (indarreko urtea), haurdunen txertaketa, arrisku-taldearen txertaketa haurtzaroan, arrisku-taldearen txertaketa helduetan, txertaketa-egokitzapena haurretan eta helduetan. Egoera berezietako txertaketa. Bidaiarien txertaketa. Atzemateko eta jarraipena egiteko estrategiak.

49.– Bektoreen bidez transmititutako gaixotasunak. Dengea, chikungunya, Zika (sortzetiko Zika barne). Sukar horia, kaparrek transmititutako entzefalitisa, Mediterraneoko sukar exantematikoa, kaparrek transmititutako sukar itzulkorra. Paludismoa eta Mendebaldeko Niloko birusa. Zaintza, kontrol bektoriala eta jakinarazpena.

50.– Zoonosia. Bruzelosia, Q sukarra, leptospirosia. Hegazti-gripea, amorrua, tularemia. Leishmaniasia: epidemiologia eta kontrola. Jakinarazpena eta prebentzio-neurriak.

51.– Sexu-transmisiozko gaixotasunak. Sexu-transmisiozko infekzio ohikoenen oinarrizko epidemiologia. Zaintza- eta jakinarazpen-protokoloak. Prebentzioa eta kontrola biztanleria orokorrean eta arrisku-taldeetan.

52.– Inferentzia kausala epidemiologian. Kausalitate-irizpide klasikoak eta modernoak (Bradford Hill). Ikuspegi kontrafaktuala. Aplikazioak ikerketan eta osasun-politiketan.

53.– Gaixotasun ez-transmitigarrien epidemiologia. Minbizia: Minbizia EAEn txostena. Intzidentzia, Hilkortasuna. Minbizia prebenitzeko estrategiak: lehen mailako prebentzioa eta bigarren mailako prebentzioa. Euskadiko minbizi-baheketako programak. Gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK). Arrisku-faktore aldagarriak eta aldaezinak.

IX. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESPETXE ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO KIDEGO TEKNIKOKO GIZARTE-LANEKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO

1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko eta haren administrazio instituzionaleko Kidego Teknikoko Gizarte-laneko Eskalako 12 plaza eskaintzen dira, honela banatuta:

a) Txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean:

2. hizkuntza-eskakizunarekin 2027an: 1.

3. hizkuntza-eskakizunarekin 2027an: 10.

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1.

b) Hortaz gain, barne-sustapen gurutzatu txandarako hautagaiak gaur egun titular diren plazak esleituko zaizkie haien artean hautaketa-prozesua gainditzen dutenei.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Barne-sustapen gurutzatu txandatik parte hartzen duten hautagaiek, gainera, 3.4.2. oinarri orokorrean adierazitakoaren bete beharko dute.

2.3.– Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.

2.4.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Gizarte-laneko Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia- edo diplomatura-tituluak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira: 147/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.

2.5.– Oinarri orokorretako 3.3.i) apartatuari dagokionez, parte hartzeko ondorengo betekizun hau ezartzen da:

Dolozko delituagatik askatasunaz gabetzeko hiru urtetik gorako zigorrik jaso ez izana, zigor-aurrekariak baliogabetzea edo errehabilitazioa lortu ez bada salbu.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. eta 3. Hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

3.2.– Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da-, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

4.1.– Oposizio-fasea.

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.

4.2.– Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia-administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Gizarte-laneko Eskala duten lanpostuetan.

Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Gizarte-laneko Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

ii) Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Gizarte-laneko Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme-alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.

Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista-tituluak lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa-prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia eta diplomatura):

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Gradu-, lizentzia- edo diplomatura-tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

4.3.– Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Gizarte-laneko Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.

6.– Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Gizarte-zerbitzuen sistema publikoa gizarte-ongizateko politika baten esparruan. Gizarte-zerbitzuen definizioa eta helburuak. Pertsona ardatz duen arretaren printzipioak. Gizarte-langilearen eginkizunak barneratuei arreta ematean. Koordinazioa komunitatearen baliabideekin eta gizarteratzeko programak.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparru juridikoa gizarte-zerbitzuen arloan. Gizarte Zerbitzuei buruzko EAEko Legea eta araudi osagarria. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren xedapen orokorrak. Prestazioak, antolaketa funtzionala eta lurraldekoa. Funtzioen eta lurraldearen antolamendua. Gizarte-arloko esku-hartzearen plangintza eta koordinazioa.

3.– Zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak eskuratzeko betekizunak eta irizpideak. Hautagarritasun-irizpideak eta dokumentu-betekizunak. Eskaera eta gizarte-ebaluazioa egiteko prozedurak. Koordinazioa espetxe- eta udaletako gizarte-zerbitzuekin.

4.– Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak. Informazioa jasotzeko, parte hartzeko eta laguntzeko eskubideak. Laguntzeko eta arauak betetzeko betebeharrak. Erreklamazioak eta kexak egiteko prozedurak.

5.– Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema. Diru-sarrerak bermatzeko errenta. Gizarte-larrialdietarako laguntzak. Koordinazioa aske utzitakoak gizarteratzeko programekin.

6.– Mendekotasuna: arau- eta zuzenbide-esparrua. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta. Laguntza eta zerbitzu motak. Balorazioa, etxeko programak eta mendekotasunaren eta espetxe-sarearen arteko koordinazioa.

7.– Gizarte Segurantzaren egungo prestazioak. Aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra: mailak, betekizunak eta zenbatekoa. Kotizazio gabeko erretiro- eta ezintasun-pentsioak. Langabezia-prestazioak eta gizarte-laguntza osagarria.

8.– Etika profesionala, konfidentzialtasuna eta datuen babesa. Gizarte-laneko kode deontologikoa. Informazioaren kudeaketako jardunbide egokiak. Datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna espetxean.

9.– Gizarte-lanean esku-hartzeko ereduak. Pertsona ardatz duen arreta integralaren eredua. Banakako ikuspegia eta familiako ikuspegia. Koordinazioa beste profesional batzuekin eta komunitatearen baliabideekin.

10.– Gizarte-lana banakako eta familiako arretan. Gizarte-arloko esku-hartzea egiteko metodologia, banakako esku-hartze planak, helburuen jarraipena, ebaluazioa eta laguntza.

11.– Gizarte-arloko esku-hartzea egiteko funtsezko teknikak. Gizarte-arloko elkarrizketa, behatzea, etxez etxeko bisitak, informazio bilketa eta balorazio-tresnen erabilera.

12.– Gizarte-lana talde-eremuan. Taldeen metodoa, dinamika, antolaketa eta barneratu-taldeen koordinazioa espetxeetan. Taldekako emaitzen ebaluazioa.

13.– Gizarte-lana eremu komunitarioan eta sarean. Gizarte-arloaren diagnostiko komunitarioa, sarean esku-hartzeko programen plangintza, koordinazioa udaletako gizarte-zerbitzuekin, GPEekin eta hirugarren sektorearekin.

14.– Espetxeko gizarte-langilearen eginkizunak eta rola. Lanpostuaren definizioa, eskumenak eta bilakaera historikoa. Gizarte Laneko Prozeduraren Eskuliburua.

15.– Barneratuentzako eta aske utzitakoentzako asistentzia-laguntzak. Prestazio ekonomikoak eta asistentzialak. Familiaren arreta. Koordinazioa kanpoko baliabideekin.

16.– Hirugarren sektoreko erakundeak eta boluntarioak espetxe-testuinguruan. Boluntarioen eginkizunak. Gizarte-laguntzako programak. Koordinazioa gizarte-zerbitzuekin.

17.– Etxerik gabeko pertsonekin esku-hartzea. Ezaugarri psikosozialak. Ostatu baliabideak. Gizarte-langilearen esku-hartzeko estrategiak.

18.– Zailtasun-egoeran dauden emakumeekiko esku-hartzea. Faktore espezifikoak. Esku-hartzeko eta laguntza integrala emateko programak.

19.– Adinekoen arreta espetxeen testuinguruan. Zahartzaroa eta premia espezifikoak Arreta programak.

20.– Droga-mendekotasunak: esku-hartzea eta espetxeetako programak. Alderdi bio psikosozialak. Mendekotasuna gainditzeko programak. Esku-hartzea.

21.– Desgaitasuna: motak eta laguntzak. Desgaitasun fisikoak, psikikoak eta sentsorialak. Irisgarritasuna eta laguntza-baliabideak.

22.– Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-neurriak eta gaitasun juridikoa. Kuradoretza, defendatzaile judiziala eta izatezko zaintza. Eskubideen babesa.

23.– Gaixo mentalen arreta espetxean. Beharrizanak identifikatzea. Laguntza-programak. Koordinazioa sanitarioa eta soziala.

24.– Barneko etorkinekin esku hartzea. Egoera administratiboa, lan-baimenak eta egoitza. Laguntza soziala.

25.– Informazioaren teknologia berriak gizarte-lanari aplikatuta. IKTen erabilera. Dokumentuen kudeaketa. Koordinazioa eta jarraipena.

26.– Barneratuen profila eta espetxeetako tipologiak. Sailkapena, profil soziodemografikoak, gizarte-zaurgarritasunaren faktoreak.

27.– Barneratuaren gizarte-arloko ebaluazioa eta txostenak. Elkarrizketak, tresnak, txostenak lantzea.

28.– Barne-gatazken kudeaketa, bitartekaritza eta indarkeriaren prebentzioa. Bitartekaritza, ebazpen baketsua eta prebentzioa.

29.– Jokabide autolesiboen eta suizidioaren prebentzioa. Alerta-faktoreak, prebentzio-protokoloak.

30.– Askatasunerako prestatzea eta gizarteratzearen ebaluazioa. Aske geratzeko unea planifikatzea. Gizarte-babesa eta jarraipena.

X. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESPETXE ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO KIDEGO TEKNIKOKO GIZARTE-HEZKUNTZAKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO

1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko eta haren administrazio instituzionaleko Kidego Teknikoko Gizarte-hezkuntzako Eskalako 17 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

3. hizkuntza-eskakizunarekin 2027an: 12.

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 5.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Gizarte-hezkuntzako Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia- edo diplomatura-tituluak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira: 147/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.

2.4.– Oinarri orokorretako 3.3.i) apartatuari dagokionez, parte hartzeko ondorengo betekizun hau ezartzen da:

Dolozko delituagatik askatasunaz gabetzeko hiru urtetik gorako zigorrik jaso ez izana, zigor-aurrekariak baliogabetzea edo errehabilitazioa lortu ez bada salbu. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. Hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

4.1.– Oposizio-fasea.

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.

4.2.– Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia-administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Gizarte-hezkuntzako Eskala duten lanpostuetan.

Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Gizarte-hezkuntzako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

ii) Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Gizarte-hezkuntzako Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme-alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.

Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista-tituluak lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa-prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diplomatura eta ingeniaritza teknikoa):

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Gradu-, lizentzia- edo diplomatura-tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

4.3.– Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Gizarte-hezkuntzako Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.

6.– Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Gizarte-hezkuntzaren kontzeptua eta bilakaera historikoa. Diziplinaren jatorriak eta garapena. Gizarte-hezkuntzaren esku-hartzeko eremuak. Diziplinarteko harremana gizarte-lanarekin eta pedagogiarekin.

2.– Printzipio etikoak eta deontologikoak gizarte-hezkuntzan. Balio eta printzipio profesionalak. Kode deontologikoa. Testuinguru instituzionalei eta espetxe-testuinguruei aplikatutako etika.

3.– Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearen eredu teorikoak. Gabezian oinarritutako ereduak. Gaitasunetan oinarritutako ikuspegiak. Esku-hartzeko modelo komunitarioak.

4.– Espetxeko gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearen egungo erronkak. Gizarte-aldaketak. Beharrizan berriak. Jardunbideak berritzea eta hobetzea. Gizarte- eta hezkuntza-arloko berrikuntza espetxe-testuinguruan. Jardunbide egokiak. Baliabide emergenteak. Etorkizuneko joerak.

5.– Erakundeen arteko koordinazioa eta sareko lana. Erakundeen arteko koordinazioaren kontzeptua eta oinarriak. Sareko lan-ereduak gizarte-zerbitzuetan eta espetxe-zerbitzuetan. Deribazio-, jarraipen- eta ebaluazio-protokoloak.

6.– Parte-hartze komunitarioa eta gizarte-eragileak. Komunitatearen zeregina. Partaidetzako proiektuak. Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze komunitarioa. Hirugarren sektore soziala eta boluntariotza espetxe-eremuan. Hirugarren sektoreko entitateen tipologia eta eginkizunak. Espetxeetako boluntariotza: arau-esparrua eta jarduketa-eremuak. Lankidetza- eta osagarritasun-programak erakunde publikoekin.

7.– Genero-ikuspegia, kulturartekotasuna eta giza eskubideak. Berdintasuna eta diskriminaziorik eza. Giza eskubideak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearen oinarri gisa. Kulturartekotasuna itxialdi-testuinguruetan.

8.– Ebaluazioa, diagnostikoa eta jarraipena. Gizarte- eta hezkuntza-arloko ebaluazioa eta gizarte-arloaren diagnostikoa. Hasierako ebaluazioa. Arrisku- eta babes-faktoreak. Diagnostikoaren funtzioak.

9.– Gizarte- eta hezkuntza-arloko banakako esku-hartzearen teknikak. Gizarte- eta hezkuntza-arloko elkarrizketa. Laguntza-harremana eta hezkuntza-aliantza.

10.– Gizarte- eta hezkuntza-arloko banakako esku-hartze plana. Helburuen definizioa. Hezkuntza-programazioa. Berrikuspena eta jarraipena.

11.– Espetxea gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearen testuinguru gisa. Espetxe-ingurunearen ezaugarriak. Espetxeratzearen inpaktu psikosoziala. Baldintzatzaile instituzionalak.

12.– Gizarte- eta hezkuntza-arloko banakako esku-hartzea espetxean. Hezkuntza-arloan hurbiletik laguntzea. Aldatzeko motibatzea. Konpetentziak indartzea.

13.– Taldekako lana espetxe-testuinguruan. Gizarte- eta hezkuntza-arloko taldekako esku-hartzearen eta esku-hartze komunitarioaren teknikak. Taldekako lanaren helburuak. Partaidetzako hezkuntza-dinamikak.

14.– Esku-hartze komunitarioa eta sare sozialak. Ebaluazioa.

15.– Bitartekaritza, gatazken kudeaketa eta trebetasun sozialak. Espetxeko gatazken tipologia. Gatazken prebentzioa. Hezkuntza-bitartekaritzaren prozedurak. Trebetasun sozialak garatzea. Testuinguru itxietako elkarbizitzarako hezkuntza. Elkarbizitza eta arauak. Esku-hartzeko estrategiak.

16.– Adimen emozionala gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzean. Adimen emozionalaren oinarrizko kontzeptuak. Askatasunaz gabetutako pertsonen emozioen kudeaketa. Aintzatespen-hizkera eta haren aplikazioa hezkuntzan. Hezkuntza emozionala eta autorregulazioa. Emozioen identifikazioa. Emozioen kudeaketa. Jokabide disruptiboen prebentzioa.

17.– Espetxe-tratamendua. Kontzeptua eta helburuak. Esku-hartzeko ibilbideak. Inplikatutako eragileak. Espetxeko tratamendu-programak. Banakako tratamendu-programaren diseinua eta ebaluazioa. Egiturazko programak. Gizartearentzat lan egitea espetxe-ingurunean. Betearazteko planak.

18.– Espetxeetako gizarte-hezitzailea. Lanbide-profila. Eginkizunak eta eskumenak. Diziplinarteko lana. Gizarte-hezitzailearen eginkizuna egiturazko programetan.

19.– Gizarte- eta hezkuntza-arloko txostenak lantzea. Txosten motak. Egitura. Kalitate-irizpideak.

20.– Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea jokabide problematikoetan. Jokabideen azterketa. Azalpen-faktoreak. Hezkuntza-estrategiak.

21.– Hezkuntza- eta prestakuntza-programak espetxean. Oinarrizko hezkuntza. Lanbide-heziketa eta lanerako prestakuntza. Prestakuntza jasotzen hasteko programak.

22.– Osasuneko eta droga-mendekotasuneko programak. Prebentzioa. Kalteak murriztea. Esku-hartze terapeutikoa eta hezkuntza-arloko esku-hartzea.

23.– Kulturako, kiroleko eta hezkuntza-aisialdiko jarduerak. Funtzio sozializatzailea. Partaidetzako jarduerak. Garapen pertsonala.

24.– Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea espetxean dauden emakumeekin. Beharrizan espezifikoak. Genero-ikuspegia. Amatasuna eta familia-loturak.

25.– Familia, haurrak eta espetxea. Espetxeratzeak familian duen inpaktua. Esku-hartzeko baliabideak eta programak. Loturei eustea.

26.– Kultura-aniztasuna eta kolektibo zaurgarriak. Atzerritarrak. Sexu- eta genero-aniztasuna. Desgaitasuna eta mendekotasuna.

27.– Gizarteratzea eta laneratzea. Gizarteratzeko ibilbideak. Komunitatearen baliabideak. Enplegua eta laneratze-enpresak.

28.– Askatasunerako eta ingurune irekirako prestatzea. Irteerarako planak. Erregimen irekia. Hurbiletik laguntzea eta jarraipena egitea. Koordinazioa komunitatearen baliabideekin. Sareko lana. Deribazioa. Hezkuntza-jarraitutasuna.

29.– Autonomia pertsonalerako hezkuntza. Eguneroko bizitzarako trebetasunak. Erabakiak hartzea. Erantzukizun pertsonala.

30.– Erantzukizunerako eta gizarte-konpromisorako hezkuntza. Gizarte-balioak. Elkarbizitza demokratikoa. Konpromiso komunitarioa.


Azterketa dokumentala