
80. zk., 2026ko maiatzaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
AUKERAK, GIZARTERATZEAREN EUSKAL AGENTZIA
1802
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 20koa, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez izendapen askeko langile bat izendatzen baita Produkzio eta Prestakuntzako zuzendariordearen lanpostua betetzeko.
Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dituen urtarrilaren 11ko 5/2022 Dekretuaren 19. artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.b) artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako araudian emandako eginkizunei jarraituz, eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak egindako txostenarekin bat etorriz, eta aurrekontu-kreditua badagoenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Larraitz Kortabarria Goñi andrea Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako Produkzio eta Prestakuntzako zuzendariorde izendatzea (lanpostuaren kodea: 512516; dotazioa: 1).
Bigarrena.– Interesdunak espetxeetan eta gizarteratze-zentroetan dauden pertsonen lan produktiboa, lanbide-heziketa eta enplegurako orientazioa koordinatu, gainbegiratu eta kudeatuko ditu, aipatutako entearen jardun-eremuan.
Hirugarrena.– Interesdunak ez ditu betetzen Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenak aplikatzeko legez eskatzen diren baldintzak.
Laugarrena.– Izendapen honek 2026ko maiatzaren 5etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke organo honi berari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 20a.
Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendaria,
SOFÍA ARCHELI MESONERO.
RSS