
80. zk., 2026ko maiatzaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 7 orri.)
- EPUB (126 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1800
60/2026 DEKRETUA, apirilaren 29koa, zeinaren bidez formalizatzen baita Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak aldatzen dituena.
Estatuaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko arauak onartu zituen irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bigarren artikuluan ezarritakoa betez, eta bertan ezartzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera, dekretu honen xedea da, alde batetik, formalizatzea Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak 2026ko apirilaren 15ean egin zuen osoko bilkuran hartutako erabakia –erabaki horren bidez, aldatu egiten dira espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak–, eta, bestetik, dagokion sailari atxikitzea ondare-baliabide horiek.
Horren ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 29an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Formalizatzea Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak 2026ko apirilaren 15eko osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez aldatu egiten baitira espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak, apirilaren 29ko 365/2026 Errege Dekretuan ezarritako baldintzetan. Halaber, agintzea errege-dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dadila, dekretu honen eranskin gisa.
2. artikulua.– Eskualdatutako ondare-baliabideak Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailari atxikita egongo dira aurrerantzean.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko apirilaren 29an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
ERANSKINA, APIRILAREN 29KO 60/2026 DEKRETUARENA
365/2026 ERREGE DEKRETUA, APIRILAREN 29KOA, ESPETXE-ARLOKO ESTATU-LEGEAK BETEARAZTEKO ESPARRUAN EKAINAREN 29KO 474/2021 ERREGE DEKRETUAREN BITARTEZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI ESKUALDATU ZITZAIZKION ESTATUKO ADMINISTRAZIOAREN EGINKIZUN ETA ZERBITZUEI ATXIKITAKO ONDARE-BALIABIDEAK ALDATZEKOA
Konstituzioaren 149.1.6 artikuluak eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari espetxe-legeriaren arloan.
Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak –abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua– 10.14 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio eskumen esklusiboa espetxe-erakunde eta -establezimenduen antolaketa, araubide eta jardueraren arloan, espetxe-arloko legeria orokorrarekin bat. Halaber, 12. artikuluak dio Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiola espetxe-arloko estatu-legeak betearaztea.
Espetxeei buruzko irailaren 26ko 1/1979 Lege Organiko Orokorraren 79. artikuluak xedatzen duenez, autonomia-erkidegoei dagokie espetxe-legerian arautzen diren espetxe-erakundeak zuzendu, antolatu eta ikuskatzea, baldin eta estatutuen bidez beren gain hartu badute espetxe-legeria betearaztea eta, ondorioz, espetxe-jarduera kudeatzea.
Ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez, onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan Estatuko Administrazioak zituen eginkizun eta zerbitzuak.
Gipuzkoako espetxea (Donostia) eraikitzen amaitu eta prest dagoela espetxe-zerbitzuari lotuta jardunean hasteko, erabaki bat hartu behar da espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak aldatzeko.
Erabaki honetan, ondoriorik gabe utziko da Donostiako espetxea dagoen ondasun higiezinaren eskualdatzea (Martutene kalea 1, Donostia), eta, jarraian, eskualdatu egingo da Gipuzkoako espetxea (Donostia) dagoen ondasun higiezina.
Eta, azkenik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute zer eratan eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazioaren zerbitzuak.
Arau horiek oinarritzat harturik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Batzorde Mistoak, 2026ko apirilaren 15eko bileran, erabaki zuen aldatu egingo direla espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak. Erabaki hori Espainiako Gobernuari bidali zaio, errege-dekretu bidez onartzeko.
Ondorioz, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean xedatzen dena betez, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak proposatuta eta Ministro Kontseiluaren 2026ko apirilaren 28ko bileran aztertuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Batzorde Mistoaren erabakia onartzea.
Onartu egiten da Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Batzorde Mistoak hartutako erabakia, zeinaren bidez aldatu egiten baitira espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak. Erabaki hori batzorde horrek hartu zuen 2026ko apirilaren 15eko osoko bilkuran, eta errege-dekretu honen eranskin gisa transkribatu da.
Bigarrena.– Atxikitako ondare-baliabideak aldatzea.
Horrenbestez, aldatu egin dira espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak, Batzorde Mistoak hartu duen erabakian ezarri bezala eta erabakian bertan zehaztutako moduan eta baldintzetan.
Hirugarrena.– Baliabideak aldatzearen eraginkortasun-data.
Batzorde Mistoaren erabakian agertzen den egunetik aurrera izango du eragina baliabideak aldatzeak.
Laugarrena.– Argitalpena eta ondorioak.
Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
ERANSKINA, APIRILAREN 29KO 365/2026 ERREGE DEKRETUARENA
Jorge García Carreño jaunak eta Begoña Pérez de Eulate González andreak, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Batzorde Mistoko idazkariak direnez, hau
ZIURTATZEN DUTE:
Transferentzien Batzorde Mistoak, 2026ko apirilaren 15ean egindako osoko bilkuran, erabakia hartu zuela espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak aldatzeko, hemen adierazten den moduan:
A) Baliabideak aldatzea babesten duten konstituzio-, estatutu- eta lege-arauen erreferentziak
Konstituzioaren 149.1.6 artikuluak eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari espetxe-legeriaren arloan.
Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak –abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua– 10.14 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio eskumen esklusiboa espetxe-erakunde eta -establezimenduen antolaketa, araubide eta jardueraren arloan, espetxe-arloko legeria orokorrarekin bat. Halaber, 12. artikuluak dio Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiola espetxe-arloko estatu-legeak betearaztea.
Espetxeei buruzko irailaren 26ko 1/1979 Lege Organiko Orokorraren 79. artikuluak xedatzen duenez, autonomia-erkidegoei dagokie espetxe-legerian arautzen diren espetxe-erakundeak zuzendu, antolatu eta ikuskatzea, baldin eta estatutuen bidez beren gain hartu badute espetxe-legeria betearaztea eta, ondorioz, espetxe-jarduera kudeatzea.
Ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez, onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan Estatuko Administrazioak zituen eginkizun eta zerbitzuak.
Gipuzkoako espetxea (Donostia) eraikitzen amaitu eta prest dagoela espetxe-zerbitzuari lotuta jardunean hasteko, erabaki bat hartu behar da espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak aldatzeko.
Erabaki honetan, ondoriorik gabe utziko da Donostiako espetxea dagoen ondasun higiezinaren eskualdatzea (Martutene kalea 1, Donostia), eta, jarraian, eskualdatu egingo da Gipuzkoako espetxea (Donostia) dagoen ondasun higiezina.
Eta, azkenik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute zer eratan eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazioaren zerbitzuak.
Arau horietan oinarrituta formalizatuko da espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak aldatzeko erabakia.
B) Aldatzen diren ondasun, eskubide eta betebeharrak
1.– Gehitu egiten dira espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak, 1. zerrendan zehazten den ondasun higiezina eskualdatuta, bertan jasotako baldintzetan.
2.– Ondoriorik gabe geratzen da ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bidez onartu zen eskualdatzea, hau da, Donostiako espetxea (Donostia, Gipuzkoa) dagoen higiezina Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko erabakia.
3.– Entrega- eta harrera-aktak hiru hilabeteko epean sinatuko dira, erabaki honen D) apartatuan ezarritako eraginkortasun-datatik aurrera.
4.– Zerrenda horretan zuzenketa edo aldaketarik egin beharko balitz, administrazio biek aurretiaz egiaztatuta egingo dira. Horretarako, Transferentzien Batzorde Mistoko Idazkaritzak ziurtagiri bat egingo du.
C) Dokumentazioa eta espedienteak entregatzea
Aldatu diren ondare-baliabide atxikien dokumentazioa eta espedienteak hilabeteko epean entregatu behar dira, erabaki hau onartzeko errege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
D) Baliabideak aldatzearen eraginkortasun-data
2026ko maiatzaren 4an eskualdatuko da Gipuzkoako espetxea (Donostia) dagoen ondasun higiezina –1. zerrendan dago zehaztuta–.
Bestalde, ekainaren 24an ondoriorik gabe geratuko da ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bidez onartu zen eskualdatzea, hau da, Donostiako espetxea (Donostia, Gipuzkoa) dagoen higiezina Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko erabakia.
Eta hala jasota gera dadin, ziurtagiri hau egiten da, Madrilen eta Vitoria-Gasteizen, 2026ko apirilaren 15ean. Batzorde Mistoko idazkariak, Jorge García Carreño jauna eta Begoña Pérez de Eulate González andrea.
RSS