Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2026ko apirilaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ERMUKO UDALA
1798

IRAGARKIA, Ermuko udalerriko zarata-maparen eguneraketaren hasierako onespenari eta jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Ingurumeneko zinegotzi ordezkariaren 2026ko martxoaren 30eko 2026-1039 Dekretuaren bidez, zeina Alkatetzak eskuordetuta eman baitzen, 2024-3295 zenbakiko Dekretuarekin bat etorriz, erabaki da hasiera batean onartzea Ermuko udalerriko zarata-mapa eguneratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan oinarrituta, AAC Centro de Acústica Aplicada, S.L. enpresak egindako dokumentazioarekin bat etorriz.

Halaber, erabaki da espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edozein pertsona fisikok edo juridikok dokumentazioa aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.

Horretarako, dokumentazioa Hirigintza eta Jasangarritasun Arloko udal-bulegoetan aztertu ahal izango da, 08:00etatik 14:00etara, baita udalaren webgunean ere, eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Alegazioak honela aurkeztu ahal izango dira:

– Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

– Udaleko Erregistro Orokorrean.

– Administrazio-prozedura erkidearen araudian aurreikusitako edozein bide erabiliz.

Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.

Ermua, 2026ko martxoaren 30a.

Ingurumeneko zinegotzi ordezkaria,

MIKEL CANTERO VIDAL.


Azterketa dokumentala