Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2026ko apirilaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GETARIAKO UDALA
1797

IRAGARKIA, Getariako Malkorbe hondartzan izozki kaseta ustiatzeko baimena esleitzeko prozedurari buruzkoa.

Alkatearen B26/0128 Dekretu bidez onartu ziren Getariako Malkorbe hondartzan izozki kasetak ustiatzeko baimena emateko prozedura arautuko duten agiri administratiboak eta agiri teknikoak, eta baimen hori emateko esleipen prozedura irekitzea.

Honenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragartzen da agiri teknikoak eta administratiboak Euskadiko Kontratazio Plataforman eta Getariako Udalaren Kontratazio Profilean eskuragarri daudela, interesdunek proposamenak aurkeztu ditzaten Getariako Udalaren egoitza elektronikoan, 10 egun naturaleko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarkia publikatu eta hurrengo egunetik hasita. Proposamen horiek Agiri Administratiboaren araberakoak izan beharko dira.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdunek, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, edota egoki deritzoten beste edozein errekurtso, dagokion Administrazio Auzietarako Auzitegian, bi hilabeteko epean, azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita. Nolanahi ere, nahi izanez gero, adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Getaria, 2026ko apirilaren 20a.

Alkatea,

HARITZ ALBERDI ARRILLAGA.


Azterketa dokumentala