
79. zk., 2026ko apirilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BASAURIKO UDALA
1796
IRAGARKIA, Basauriko Kalero eta Basozelai auzoen arteko irisgarritasuna –Bidasoa Ibaia eta Karmelo Torre 12-20 arteko irisgarritasuna– hobetzeko obra osagarrien proiektuaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrendan antzemandako akats materiala zuzentzeari buruzkoa. Udalaren 2026ko martxoaren 26ko Osoko Bilkurak hartu zuen zuzenketa hori egiteko erabakia.
Basauriko Udalak, 2026.ko martxoaren 26an egindako Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
Lehenengoa.– «Basauriko El Kalero eta Basozelai auzoen arteko irisgarritasuna hobetzeko obra osagarrien proiektua – Bidasoa Ibaia eta Karmelo Torre 12-20 arteko irisgarritasuna hobetzea» desjabetze-espedientearen eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendan antzemandako akats materiala zuzentzea, 2. finkaren titular jakin batzuei dagozkien azalerak egozteari dagokionez (618,00 m2). Akats hori honako hau da:
• Basauriko Udalaren Osoko Bilkurak 2025eko ekainaren 26an hartutako erabakiaren bigarren puntuan, zeinaren bidez ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrenda egin baitzen.
• Osoko Bilkuraren 2025eko urriaren 30eko Erabakiaren lehenengo puntuan, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartzen duenean.
Zuzenketak Karmelo Torre 19., 21. eta 23. zenbakiko (23 bis barne) jabekideen erkidegoei dagozkien azaleren egozpenari baino ez dio eragiten, 2. finkan dituzten partaidetza-ehunekoei buruz modu trukatuan adierazi baita.
Hau da, ez du 2. finkaren azalera osoa aldatzen, ezta eragindako titularren zerrenda ere, eta azalerak behar bezala egoztera mugatzen da, bakoitzari dagozkion partaidetza-ehunekoen arabera.
Ondorioz, honela geratzen da idatzita ondasun eta eskubideen zerrenda:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
2025eko ekainaren 26ko eta 2025eko urriaren 30eko osoko bilkuren erabakietan jasotako gainerako zehaztapenak aldatu gabe daude.
Bigarrena.– Erabaki hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea eta BAOn eta EHAAn argitaratzea.
Horren berri ematen dizut, jakinaren gainean egon zaitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan. Halaber, jakinarazten dizut administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen horren aurka (apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 52.2 artikulua) administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakezula Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluak).
Hala ere, nahi izanez gero, eta aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, jakinarazten zaizun ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango duzu ebazpena eman zuen organo berean, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik kontatzen hasita (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. eta 117. artikuluak).
Basauri, 2026ko apirilaren 13a.
Alkatea,
ASIER IRAGORRI BASAGUREN.
RSS