
79. zk., 2026ko apirilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1792
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita instruktorearen erabakia, zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena formulatzen duena Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea hausteagatik.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea aztertzeko, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren egoitzan (Lakua eraikina, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), egoki iritzitako alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 15a.
Instruktorea,
Elisabet Altube Bengoa.
RSS