Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2026ko apirilaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
1787

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 1ekoa, Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariarena, jendaurrean jartzen duena Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko martxoaren 24ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2025ean jaso dituzten pertsonen zerrenda; agindu haren bidez, errepideko garraio-zerbitzuak ematen dituzten bidaiarien garraioko enpresa pribatuak eta salgaien errepideko garraioan esku hartzen duten enpresa pribatuak modernizatzeko laguntzen deialdi publikoa arautzen da, eta horretarako oinarriak ezartzen dira, urriaren 25eko 902/2022 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan –Europar Batasunak sustatua– NextGenerationEU.

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2023ko martxoaren 24ko Aginduak 13.6 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen eta emandako diru-kopuruaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko martxoaren 24ko Aginduan araututako laguntzak jasoko dituzten pertsonen zerrenda eta emango zaizkien diru-kopuruak; agindu haren bidez, errepideko garraio-zerbitzuak ematen dituzten bidaiarien garraioko enpresa pribatuak eta salgaien errepideko garraioan esku hartzen duten enpresa pribatuak modernizatzeko laguntzen deialdi publikoa arautzen da, eta horretarako oinarriak ezartzen dira, urriaren 25eko 902/2022 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan –Europar Batasunak sustatua– Next Generation EU. Kontuan hartu dira Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenak, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.

Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendaria,

SARA BARREAL JIMENEZ.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala