
79. zk., 2026ko apirilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1784
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 9koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, hauteskunde-alorrean arbitroak izendatzeko ELA, LAB, CCOO eta UGT erakunde sindikalek sinatutako Akordioa argitaratzea agintzen duena.
2026ko martxoaren 25ean, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariek akordio bat sinatu dute Bizkaiko eta Arabako Lurralde Historikoetan hauteskunde sindikaletan arbitro gisa jardungo duten pertsonak izendatzeko.
Horretarako, arau hauetan aurreikusitako prozedura jarraitu da: Langileen Estatutuaren 76.3 artikulua eta Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen ordezkaritza-organoei, lan-baldintzen zehaztapenari eta partaidetzari buruzko ekainaren 12ko 9/1987 Legearen 28.3 artikulua (indarrean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen bosgarren xedapen iragankorra aplikatuta); bai eta irailaren 9ko 1844/1994 EDk onartutako langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeen Erregelamenduaren 31. artikulua ere.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuak Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari esleitzen dizkio, lan-agintaritza gisa, Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzeko eginkizunak, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bizkaiko eta Arabako Lurralde Historikoetan hauteskunde-arloko aurkaratzeak ebazteko arbitro gisa jarduteko izendatu diren pertsonen zerrenda, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariek aho batez hartutako akordioarekin bat etorriz, ebazpen honen eranskinean adierazten den modura.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 9a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
ERANSKINA
Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan hauteskunde sindikaletarako arbitro gisa izendatutako pertsonak:
– Monserrat Pérez Riera.
– Joxean Lozano Murga.
Arabako Lurralde Historikoaren eremuan hauteskunde sindikaletarako arbitro gisa izendatutako pertsonak:
– Imanol Sáenz Mendizabal.
– José María Tejedor Aragón.
RSS