Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2026ko apirilaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1783

AGINDUA, 2026ko apirilaren 21ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten duena 2026ko ekitaldian.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio arte- eta kultura-jarduerei eta horien zabalkundeari buruzko eginkizunak. Eginkizun horiek Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagozkio, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuaren bidez.

Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak egokitzat jotzen du arte eszenikoen esparruan izaera profesionaleko prestakuntza-, sustapen- edo erakusketa-jarduerak sustatzea ahalbidetuko duen bidea ezartzea. Jarduera hori bere eskumen-eremuan sar daiteke, eta, horretarako, dirulaguntzak emango ditu arte eszenikoen sustapenean bat egiten duten prozesuetarako (antzerkia, dantza eta zirkua).

Deialdi honen bidez, kultura deskubritzea, gozatzea eta lantzea sustatu nahi da, kulturarekiko interesa sustatuz eta praktika kulturalak indartuz. Horretarako, kultura-eskaintza zabala eta askotarikoa bultzatuko da, erakunde programatzaileen bidez egituratua, euskal gizarteari zein nazioarteko publiko espezializatuei zuzendua. Era berean, profesionalak arte eszenikoetan prestatzea sustatuko da, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza erraztuz. Dantza-ikuskizunak eta kaleko arteak erakustea sustatuko da, sektorearen profesionalizazioan aurrera egiteko eta herritar guztientzako kultura-eskaintza irisgarria eta kalitatezkoa bermatzeko. 20/2023 Legearen 7.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, jarduketa-ildo horiek 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jaso dira.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Agindu honen I. eranskinean jasotako oinarri arautzaileak onartzea eta 2026an arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzetarako deialdia egitea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 21a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

I. ERANSKINA
DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUZTEN OINARRIAK
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea eta helburua.

1.– Oinarri hauen xedea da arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) sustatzeko 2026ko ekitaldian egiten diren prestakuntza-, sustapen- edo erakustaldi-programa eta -jardueretarako dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea.

2.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak deialdi honetan jasotako modalitate bakoitzari dagozkion kapituluetan zehaztutakoak izango dira.

2. artikulua.– Modalitateak eta baliabide ekonomikoak.

1.– Dirulaguntza horietarako, guztira, 850.000 euro erabiliko dira.

2.– Zenbateko oso hori honela banatuko da deialdiko lau laguntza-modalitateen artean:

a) Prestakuntzarako laguntzen modalitate bat:

– 160.000 euro arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako.

b) Sustapenerako laguntzen modalitate bat:

– 160.000 euro arte eszenikoak sustatzeko proiektuetarako.

c) Erakustaldirako laguntzen bi modalitate:

– 265.000 euro «Kale Arteak Bultzatuz» (Udalentzat kale Arte Eszenikoetako erakustaldiak sustatzeko programa).

– 265.000 euro Sareara atxikituriko Euskadiko Titulartasun publikoko espazio eszenikoek egindako Dantza Zirkuituaren garapena.

3.– Hargatik eragotzi gabe modalitate bakoitzean adierazitako zenbatekoak, eskabiderik aurkeztu ez delako, ezarritako betekizunak bete ez direlako edo aurkeztu diren eskabideen kalitatea behar bestekoa ez delako, modalitateetako batean ezarrita dagoen zenbatekoa agortzen ez bada, Balorazio Batzordeak edo, hala badagokio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak, arrazoituta, beste modalitate batean ezarritako zenbatekoa handitzea proposatuko dio Kulturako sailburuordeari, betiere modalitate hartzailea ebatzi gabe badago oraindik. Horretarako, honako irizpide hauek jarraituko dira: atal berean dagoen modalitateak izango du lehentasuna, artikulu honen 2. puntuan egindako sailkapenaren arabera. Dirua ezin bada modalitate batetik bestera eraman, lehentasuna izango du eskatutako zenbateko osoaren eta hasierako zenbatekoaren arteko desoreka handiena duen modalitateak.

3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko betekizunak.

1.– II. kapituluan (Profesionalen etengabeko prestakuntza) eta III. kapituluan (Sustapena) araututako modalitateetan eskatu ahal izango dituzte laguntzak: pertsona fisikoek, banako enpresaburuek edo autonomoek, edota egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten juridiko-pribatuek.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokion epigrafean alta emanda egon beharko dute.

Prestakuntza-modalitatea: alta 933.9 edo 965 epigrafeetan eta, autonomoen kasuan, alta jarduera artistikoen 3. apartatuan, 5. dibisioan izan ezik, edo irakaskuntzako profesionalen 2.82 apartatuan.

Sustapen-modalitatea: alta 965 epigrafean eta, autonomoen kasuan, jarduera artistikoen 3. apartatuan.

Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza emateko unean eta ordainketak egiteko unean.

2.– IV. kapituluan («Kale Arteak Bultzatuz») eta V. kapituluan (Sareako Dantza zirkuitua) araututako modalitateetako laguntzak eskatu ahal izango dituzte udalek eta tokiko erakunde autonomoek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek ere, baldin eta haien kapital soziala udal-titulartasun publikokoa bada eta Sareari atxikitako espazio publikoen titularrak badira.

3.– Artikulu honetan ezarritako betekizunak betetzeaz gain, hurrengo kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzerako zehazten direnak ere bete beharko dituzte.

4.– Agindu honen bidez ematen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dira, eta itzultzeagatiko obligazioak ordaintzerakoan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Aginduan eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 2.,3. eta 4. artikuluek ezarritakoak bete beharko dira.

Dirulaguntzen eskatzaileen Gizarte Segurantzarekiko betebeharren egiaztapena automatikoki egingo du deialdi honen organo kudeatzaileak, haien baimenik gabe. Hala ere, eskatzaileak egiaztapen hori egitearen aurka ager daiteke; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du. Zerga-betebeharren egiaztapena egiteko, berriz, eskatzaileen baimena beharko da. Era berean, eskatzailea egiaztapen horren aurka ager daiteke; halakorik eginez gero, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

5.– Ezin izango dira onuradun izan, oinarri hauen arabera, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoerak betetzen ez dituzten edo egoera horietan dauden eskatzaileak, ez eta honako hauetako bat betetzen ez duten guztiak ere:

a) Pertsona edo erakunde eskatzailea, laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik jaso duena, edo horretarako legezko debekurik duena, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zehapenak ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dituzte laguntzak edo dirulaguntzak eskuratu berdintasun-plan bat izan behar duten baina Estatuko araudiaren arabera indarrean dagoen berdintasun-planik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeriak ezarritakoaren arabera.

b) Kapital sozialean, fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena edozein administrazio publikori edo instituzionali, sektore publikoko, finantzako edo kredituko erakunderi dagokion erakundeak. Artikulu honetako lehenengo puntuan, udalei buruzkoan, agindu honen IV. eta V. kapituluetan jasotako modalitatetarako jasotakoa izan ezik.

c) Titulartasun publikoko gune kultural baten gainean zerbitzu-kontratu baten edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratu baten esleipendun gisa eskaera egiten duten pertsonak.

d) Berreskuratzeko agindu baten mende dauden pertsonak, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.

e) Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko jarraibideen definizioaren arabera (AO, C249, 2014-07-31). Termino hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. paragrafoan dago definituta.

f) Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua betetzen ez duten eskatzaileak.

4. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez soilik aurkeztu beharko dira, ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 15. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, artikulu honen hurrengo puntuan adierazitako helbide elektronikoetan sartuta.

3.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak elektronikoki nola izapidetu jakiteko argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren esteka honetan daude eskuragarri:

– Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033327

– Arte eszenikoak sustatzeko proiektuak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033328

– «Kale Arteak Bultzatuz» (Udalentzat Kale Arte Eszenikoetako erakustaldiak sustatzeko programa): https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033329

– Sareara atxikitako espazio eszeniko publikoek egindako Dantza Zirkuituaren garapena: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033330

Eskabidearen ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

5.– Izapidetze elektronikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistroan aldez aurretik inskribatutako ordezkariaren bidez egin ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

6.– Pertsona edo erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako egiaztagiriekin batera. Era berean, eskabidetik eratorritako jarduketetan, eta prozedura guztian zehar, pertsona edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoa betez.

7.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.

8.– Eskabidearekin batera, hurrengo kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzerako zehazten diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

9.– Pertsona edo erakunde eskatzaileek aukera dute proiektu bat baino gehiago aurkezteko laguntza-modalitate bakoitzean, baina proiektu bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza eskatzaile eta laguntza-modalitate bakoitzeko Horrelakoetan, balorazio onena lortzen duenari emango zaio, eta ezetsi egingo dira eskatzaile horrek egin dituen gainerako eskabideak.

5. artikulua.– Betekizunak egiaztatzea.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, hasieran erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da honako baldintza hauek betetzen direla:

– Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu eta, hala badagokio, jaso direla jakinaraztea, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere. Era berean, gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa adierazi beharko du.

– Erakundeak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, eta ez duela horretarako legezko inolako debekurik, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 23.2 artikuluaren arabera.

– Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat izatera behartuta dauden enpresek plan hori indarrean izatea. 50 langiletik gorako enpresek sexu-jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako prebentzio- eta borroka-neurriak ezarri izana.

– Onuradunak konpromisoa hartzen du enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Onuradun izateko proposatzen direnek dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik egiaztatu beharko dute erantzukizunpeko adierazpenean jasotako alderdiak egiazkoak direla.

– Era berean, eskatzaileak adierazi beharko du egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan jasotako datuak, eta betetzen dituela laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak, bereziki Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 1., 3., 4. eta 5. paragrafoetan ezarritakoak.

6. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatzea eta emateko prozedura.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan jasotako dirulaguntzak kudeatzea.

Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko dira, eta ezarritako hautaketa- eta balorazio-irizpideen arabera puntuazio berdina edo handiagoa lortzen duten eta modalitate bakoitzean ezarritako gehieneko mugak errespetatzen dituzten eskabideak baino ezingo dira diruz lagundu.

7. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

1.– Eskabidea izapidetzeko onartzeko eskatzen diren dokumentuak falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari hutsegitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.

8. artikulua.– Balorazio-batzordea.

1.– Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde bana eratuko da modalitate bakoitzeko, erakustaldietarako laguntza-modalitateetan izan ezik. Honako kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria, eta, hura falta denean, batzordekide adinekoenak ordezkatuko du.

b) Batzordekideak: Arte eszenikoekin lotutako profesionalen eta agindu honen xede den arloan aditu diren pertsonen artean aukeratutako 2 edo 3 kide, Kulturako sailburuordeak izendatuak.

c) Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikari bat izango da balorazio-batzordeko idazkaria, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendariak izendatuta. Hitza izango du, baina botorik ez.

Era berean, balorazio-batzordearen bileretara joan ahal izango dira, gai espezifikoak aztertzeko, eta hizpidearekin baina botorik gabe parte hartu ahal izango dute aztertu beharreko gaietan ezagutza espezifikoa duten pertsona guztiek, bertaratutako pertsona gehienek onartzen badituzte.

2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.5 artikuluan xedatutakoa betez, dirulaguntzen prozeduretan beharrezko neurriak hartuko dira eskabideak baloratzean edo prozedura horiek ebaztean esku hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak saihesteko. Era berean, balorazio-batzordeko kideek adierazpen bat aurkeztu beharko dute, non, besteak beste, zin egiten duten ez daudela sartuta 40/2015 Legean aurreikusitako abstentzio-kausetan.

3.– Balorazio-batzordeak eratzen direnean, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 3.10 artikuluan ezarritakoa beteko da.

4.– Balorazio-batzorde bakoitzaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, batzordea eratu aurretik, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, interesdunek errekusaziorako eskubidea baliatu ahal izan dezaten, legez ezarritako kasu eta baldintzetan.

5.– Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari egokituko zaio aurkezten diren eskabideak ezarritako baldintzak betetzen dituztela baieztatzea; modalitate bakoitzarentzat ezarritako mugak aintzat hartuz aurrekontua aztertzea eta hala badagokio guztizko aurrekontu onartua zehaztea.

6.– Batzordeak balorazio-irizpideetan oinarrituta eskaerak ebaluatu ondoren txostena egingo du eta bertan azalduko ditu egindako ebaluazioaren emaitzak, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluak ezarri bezala.

7.– Balorazio-batzordeak behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkie eskatzaileei, eskabideak egokiro ebaluatzeko beharrezkoa ikusten duenean.

8.– Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendariak, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena aztertu ondoren, ebazpen-proposamen bat egingo dio Kulturako sailburuordeari, eta bertan jasoko ditu eman nahi diren dirulaguntzak, onuradun gisa proposatutako pertsonen edo erakundeen nortasuna, balorazio-fasean lortutako puntuazioa, dirulaguntza ematea proposatzen den jarduketa eta emandako zenbatekoa, bai eta ukatzea proposatzen direnak ere, ukatzeko arrazoiak adierazita.

9. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena Kulturako sailburuordeak emango du, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendariaren proposamena ikusita; betiere, ebazpen hori deialdiaren oinarrien gutxieneko edukiaren barruan baditu, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 9.4.g) artikuluak hala eskatzen baitu.

2.– Ebazpen hori sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei, gehienez, agindu hau indarrean sartzen den egunetik aurrera. Ebazpen jakinarazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» bidez egingo da https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Horretaz gain, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. 39/2015 Legearen 41.7 artikuluan ezarritakoaren arabera emandako laguntzen publizitatearen ondorioetarako. Interesdunari hainbat bidetik jakinarazten zaionean, lehenengo egin den jakinarazpen-data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

3.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Administrazioak esanbidez ebazteko duen betebeharrari kalterik egin gabe.

4.– Ematen den ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, horrela dago-eta xedatuta Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

10. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin; nolanahi ere, gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa hartzen da. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion mugaraino murriztuko da.

2.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektu eta helburu berberarentzat edo proiektu edo helburu horren zati batentzat emandako edozein dirulaguntzarekin.

11. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Oinarri hauetan onartutako dirulaguntzen onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan xedatutakoa bete beharko dute, eta, gainera, betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean, laguntza onartutzat emango da.

b) Dirulaguntza eman zaion xede horretarako erabiltzea.

c) Diruz lagundutako proiektua eskabidean aurkeztutako baldintzetan garatzea.

d) Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

e) Dirulaguntza ematen duen organoari jakinaraztea Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen diren. Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, aldez aurretik edo jasotako funtsei emandako erabilera justifikatzen den unean.

f) Onuradunak ezingo du enpresa-deslokalizaziorik egin Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat.

g) Onuradunek konpromisoa hartzen dute informazio, publizitate eta sustapen guztietan eta gauzatzen den edozein hedapen motatan jasota uzteko diruz lagundutako proiektuak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren lankidetzarekin egin direla.

h) Onuradunak Estatuko zein Europako kontrol-organoen egiaztapen- eta kontrol-jarduerak bete beharko ditu.

12. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea eta justifikatzea.

1.– Dirulaguntza hauen onuradun diren pertsona edo erakundeek 2027ko martxoaren 31 baino lehen modalitate bakoitzari dagozkion agiriak aurkeztu beharko dituzte.

2.– Dirulaguntzaren justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, helbide honetan: «Nire karpeta», EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan helbidean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Halaber, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuen ekarpenen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du. Pertsona edo erakunde onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaz bestelako dirulaguntzarik jaso ez badu, erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko du 4.3 artikuluan zehaztutako helbide elektronikoetan eskuragarri dauden ereduak erabiliaz.

4.– Honela ordainduko dira emandako dirulaguntzak:

a) Dirulaguntzaren % 75 esleipen-ebazpena jakinarazi eta hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, baldin eta berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako % 25a, betiere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren diruz lagundutako jarduera osoa, modalitate bakoitzari dagokion artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.

5.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuz legozkiokeenak.

6.– Pertsona edo erakundea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistro Telematikoan alta emanda egon beharko da. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetuko da egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

13. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, betiere helburua betetzat jotzen bada, eta benetako kostuak aurrekontuan jasotakoa baino txikiagoak badira edo beste erakunde publiko edo pribatu batek beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera konkurrente bat eman badio ezarritako mugak gaindituz, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gutxienez % 20ko autofinantzaketa maila aurreikusi beharko du aurrekontuak, halakotzat harturik iturri publikoetatik ez datozen diru-sarrerak: laguntza pribatuak, mezenasgoa, jarduerak berak eragindako diru-sarrerak eta eskatzaileak finantzatutako zatia, alegia.

14. artikulua.– Ez-betetze eta itzultzeko arrazoiei buruzko araubidea.

1.– Honako hauek izango dira dirua itzultzeko arrazoiak:

a) Jasotako dirulaguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko egintzan ezarritakoak ez betetzea.

c) Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazten den zenbatekoa, hala badagokio, ez itzultzea horretarako ezarritako epean.

d) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritako gainerako itzulketa-arrazoietako edozein.

2.– Aipatutako kasu horietakoren bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dagozkien berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 39. eta 40. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera eta bertan aurreikusitakoa bete ondoren.

II. KAPITULUA
ARTE ESZENIKOETAKO PROFESIONALEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA

15. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako 2026ko ekitaldian egiten diren jarduerak laguntzeko dira.

2.– Hauek dira modalitate honetan jasotzen diren jarduera zehatzak:

a) Etengabeko prestakuntzako ikastaro edo tailerrak.

b) Berariazko prestakuntzako ikastaro edo tailerrak.

c) Profesionalen ikerketara eta etengabeko prestakuntzara bideratutako laborategiak eta antzeko espazioak.

3.– Berariaz kanpoan geratzen dira honako jarduera hauek:

– Praktika edo prestakuntza eszenikoa aisialdiko jarduera gisa.

– Berariazko lanbide-aurreko ikastaroak, arautuak izan zein ez.

– Arte eszenikoen sektoreko profesionalentzat zabalik ez dauden ikastaro edo tailerrak.

16. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Pertsona edo erakunde eskatzaileari buruzko agiriak.

Pertsona juridikoen kasuan: administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeek eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, baina ez da beharrezkoa izango inskripzioa egiaztatzen duen agiria aurkeztea.

Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak egiaztatu beharko dute beren nortasun juridikoari dagokion legezko eraketa, ordezkaria den pertsonaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmena, honako dokumentazio honen bitartez:

– Sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

2.– Proiektuari buruzko agiriak.

a) Aurkeztutako proiektuaren eta eskatzaile eta irakasle-taldearen ibilbidearen memoria zehatza https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033327 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

b) Aurrekontua, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033327 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

17. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

1.– Balorazio-batzordeak txostena egiteko, irizpide hauek aplikatuko ditu dokumentazioa aztertzerakoan:

a) Baloratu beharreko programaren interesa, batez ere programa EAEko arte eszenikoetako profesionalen beharretara egokitzen den kontuan hartuta (guztizko puntuazioaren 25 puntu).

b) Helburuak, metodologia eta antolaketa-alderdiak (20 puntu).

b.1.– Prestakuntzaren helburuak eta sorkuntza-premiei emandako erantzunak, beste inongo gunetan kontuan hartu ez direnak (0-7 puntu).

b.2.– Erabilitako metodologia (0-5 puntu).

b.3.– Azpiegiturak eta baliabide teknikoak, giza baliabideak, baliabide materialak eta eskainitako zerbitzuak (0-8 puntu).

c) Irakasle-taldearen ibilbide profesionala (15 puntu).

d) Eskatzaileak prestakuntza-programak egiten duen esperientzia (15 puntu).

e) Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu).

e.1.– Finantzaketa publikoa (FP), deialdian eskatutakoa barne (0-5 puntu). Formula honen bidez kalkulatuko da:

Puntuazioa = 12,5* (% FP) – 5

Non % FP-a proiektua garatzeko finantzaketa publikoaren ehunekoaren berdina den.

e.2.– Jarduera- eta sustapen-gastuak (0-5 puntu). Formula honen bidez kalkulatuko dira:

% 45 baino gutxiago: 0 puntu

% 75 baino gehiago: 5 puntu

% 45 eta % 75 artean: Puntuazioa = [40* (% JSG) - 15]/3

Non % JSG-a jarduera- eta sustapen-gastuen ehunekoaren berdina den.

f) Euskararen erabilera ikastaroetan eta komunikazioan eta hedapenean (10 puntu).

f.1.– Euskararen erabilera eskainitako ikastaroetan (0-6 puntu). Euskaraz egindako ikastaroen ehunekoa ikastaro guztiekiko. Baremo hau aplikatuko da:

Eskainitako ikastaroak <% 50:1 puntu, >=% 50<% 80:4 puntu eta >=% 80: 6 puntu.

f.2.– Euskararen erabilera komunikazioan eta hedapenean (0-4 puntu).

<% 50: 0 puntu, >=% 50<% 80: 2 puntu eta >=% 80: 4 puntu.

g) Genero-parekotasuna erantzukizuneko lanpostuetan (irakasleak, kudeaketako eta administrazioko langileak) (5 puntu).

– 5 puntu emango zaizkie parte-hartzaile emakumeek, oro har, 0,4 edo gehiagoko sex ratioa aurkezten duten proiektuei.

– 0 puntu emango zaizkie parte-hartzaile emakumeek, oro har, 0,4ko sex ratio baino gutxiago duten sorkuntza-proiektuei.

2.– Balorazio-baremoan 65 puntu lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira eta ez dira hautaketan sartuko.

3.– Proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, proiektu bakoitzak balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera banatuko da zenbateko ekonomiko osoa, ezarritako irizpideen arabera, betiere jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren % 70 gainditzen badu banaketa proportzional horren arabera.

18. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Agindu honi dagokionez, diruz lagundutako jarduera motari erantzuten dioten gastuak izango dira lagungarriak, baldin eta ezinbestekoak badira eta deialdi honetan, laguntzak emateko ebazpenean eta haren aldaketetan ezarritako epean gauzatzen badira. Diruz lagundu daitezkeen gastuen kostua ez da izango, sekula ere, merkatu-balioa baino handiagoa. Diruz lagundu daitezkeen gastuek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluak xedatutakoa bete beharko dute.

2.– Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan egotzi ahal izango den gastu kopurua, justifikazio-agirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

3.– Beste Gastu batzuk, guztira, ezin izango dira aurrekontuaren % 5 baino gehiago izan.

4.– Proiektuari egotzitako pertsona edo erakunde onuradunaren langile-kostuen guztizkoak ezin izango du kostu osoaren % 70 gainditu.

5.– Pertsona edo erakunde onuradunak hirugarrenekin hitzartu ahal izango du diruz lagundutako jarduera gauzatzea, gehienez ere diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50eraino, kontratu guztien prezioak batuz.

6.– Ezin izango dira azpikontratatu diruz lagundutako proiektua bere kabuz gauzatzeko sustatzaileak izan behar dituen bestelako gastuak.

7.– Nolanahi ere, agindu honen esparruan diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 31. artikuluarekin bat datozenak.

19. artikulua.– Justifikazioa: aurkeztu behar diren agiriak.

Dirulaguntzen onuradun diren pertsona edo erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 12. artikuluan ezarritako epean:

a) Diruz lagundutako jardueraren gauzatzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzko memoria zehatza https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033327 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

b) Gauzatutako aurrekontua, eredu deskargagarriaren arabera: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033327

c) Beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuen ekarpenen erantzukizunpeko adierazpena. Pertsona edo erakunde onuradunak ez badu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaz bestelako dirulaguntzarik jaso, horretarako egindako erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko da, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033327 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

d) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeko egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiri guztien zerrenda, helbide honetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033327

e) Egindako gastuen egiaztagiriak eta fakturak, proiektua gauzatzeko aldi osoari dagokion onartutako aurrekontu osoari dagozkionak, eta kasu bakoitzean hirugarren interesdunaren aldeko ordainketa egin dela egiaztatzen duten agiriak. Ez da onartuko tiket bidezko justifikaziorik.

Gastua egiaztatzeko dokumentazio onargarriak (frogagiriak eta fakturak) jatorrizkoa izan behar du, edo kopia autentikoak, jatorrizkoak ikusita, eta erakunde interesdunari itzuliak (fakturetan eta jatorrizko dokumentuetan jaso ahal izatea, zigilatuz eta funtsak aplikatuz, iruzurra edo gainfinantzaketa saihesteko), 39/2015 Legean jasotako baldintzetan.

f) Katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko edo soinudunen hizkuntza-bertsio desberdinetako aleak, berariaz adierazten dutela Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dutela.

20. artikulua.– Laguntzen mugak.

Pertsona edo erakunde onuradunari gehienez emango zaion dirulaguntza 20.000 euro izango da, edo aurrekontuaren % 70.

III. KAPITULUA
ARTE ESZENIKOAK SUSTATZEKO PROIEKTUAK

21. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak arte eszenikoak sustatzeko programak garatzeko dira, arte eszenikoen konpainien eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal-titulartasun publikoko espazio eszenikoen arteko lankidetzarekin 2026ko ekitaldian.

2.– Hauek egon daitezke lankidetza-programa horien artean:

a) Sentsibilizazio-jarduerak.

b) Publikoekiko bitartekaritza-jarduerak.

c) Prestakuntza-jarduerak (kanpoan geratzen dira profesionalei zuzendutako prestakuntza-jarduerak).

d) Arte eszenikoak sustatzeko programak, konpainia egoiliar batek garatuta.

22. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko betekizunak.

Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte, 3. artikuluko betekizunak betetzeaz gain, honako betekizun hauek ere betetzen dituztenek eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen:

– Produkzio eszenikoan lan egitea eta azken 5 urteetan gutxienez 2 ikuskizun estreinatuta izatea.

– Prestakuntza-jarduera nagusi den arte eszenikoak sustatzeko proiektuetan, pertsona edo erakunde eskatzaileek ez dute aurreko baldintza bete behar izango baldin eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hezkuntzarekin lotutako epigrafe batean alta emanda badaude.

23. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Pertsona edo erakunde eskatzaileari buruzko agiriak.

a) Pertsona juridikoen kasuan: administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeek eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, baina ez da beharrezkoa izango inskripzioa egiaztatzen duen agiria aurkeztea.

Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak egiaztatu beharko dute beren nortasun juridikoari dagokion legezko eraketa, ordezkaria den pertsonaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmena, honako dokumentazio honen bitartez:

– Sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

b) Pertsona fisikoen zein juridikoen kasuan:

– Azken 5 urteetan 2 ikuskizun estreinatu izanaren egiaztagiria.

2.– Proiektuari buruzko agiriak.

a) Aurkeztutako proiektuaren eta eskatzailearen ibilbidearen memoria zehatza https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033328 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

b) Aurrekontua, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033328 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

24. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

1.– Balorazio-batzordeak txostena egiteko, irizpide hauek aplikatuko ditu:

a) Aurkeztutako proiektuaren garrantzia eta interesa. Horretarako, proiektua bere osotasunean hartuko da kontuan, inplikatutako baliabideak, proposatutako jarduerak edo horien hartzaileak kontuan hartuta (guztizko puntuazioaren 40 puntu).

a.1.– Proposatutako jarduera (0-20 puntu). Ildo horretan, espazio artistikoa dagoen komunitatea indartzen laguntzen duten jarduerak baloratuko dira, bai publikoen ikuspegitik, bai praktika aktibo kulturalaren ikuspegitik.

a.2.– Xede-publikoa (0-15 puntu). 35 urtetik beherakoekin, familiekin edo talde behartsuekin egindako lanak izango du lehentasuna.

a.3.– Proiektuaren interesa (0-5 puntu). Proposamen kontzeptuala eta aurreko edizioetan lortutako emaitzak baloratuko dira.

b) Programaren zehaztasun-maila: helburuak, metodologia eta antolaketa (15 puntu).

b.1.– Helburuak, antolaketa eta egutegia (0-8 puntu).

b.2.– Erabilitako metodologia (0-7 puntu).

c) Pertsona edo erakunde eskatzailearen antzeko programak egiten duen esperientzia eta proiektuari atxikitako baliabideak (20 puntu).

c.1.– Baliabide teknikoak, giza baliabideak, materialak eta proposatutako jarduerak (0-10 puntu).

c.2.– Pertsona edo erakunde eskatzaileak antzeko programak egiten duen esperientzia (0-10 puntu).

d) Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu).

d.1.– Finantzaketa publikoa (FP), deialdian eskatutakoa barne (0-5 puntu). Formula honen bidez kalkulatuko da:

Puntuazioa = 12,5* (% FP) – 5

Non % FP-a proiektua garatzeko finantzaketa publikoaren ehunekoaren berdina den.

d.2.– Gastuak (0-5 puntu). Formula honen bidez kalkulatuko dira:

<% 55: 0 puntu

>=% 85: 5 puntu

>=% 55 eta <% 85: Puntuazioa = [40* (% JSG) - 19]/3

Non JSG%-A jarduera- eta sustapen-gastuen ehunekoaren berdina den.

e) Euskararen erabilera proiektuan eta komunikazioan eta hedapenean (10 puntu).

e.1 – Euskararen erabilera proiektuan (0-4 puntu). Baremo hau erabiliko da:

<% 50: 0 puntu >=% 50<% 80: 2 puntu eta >=% 80: 4 puntu.

e.2.– Euskararen erabilera komunikazioan eta hedapenean (0-6 puntu).

<% 50: 0 puntu >=% 50<% 80: 3 puntu eta >=% 80: 6 puntu.

f) Genero-parekotasuna erantzukizuneko lanpostuetan (kudeaketako eta administrazioko langileak barne) (5 puntu).

– 5 puntu emango zaizkie parte-hartzaile emakumeek oro har 0,4 edo gehiagoko sex ratioa duten proiektuei.

– 0 puntu emango zaizkie parte-hartzaile emakumeek, oro har, 0,4ko sex ratio baino gutxiago duten proiektuei.

2.– Gutxienez 65 puntu lortzen ez dituzten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira hautaketan sartu.

3.– Proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, ezarritako irizpideen arabera balorazio-fasean proiektu bakoitzak lortu duen puntuazioaren arabera banatuko da guztizko zuzkidura ekonomiko, ezarritako irizpideen arabera, betiere jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren % 70 gainditzen badu banaketa proportzional horren arabera.

25. artikulua.– Laguntzen mugak.

Hautatutako proiektu bakoitzari emango zaion gehieneko zenbatekoak ezin izango ditu gainditu honako muga hauek:

– 25.000 euro, 40.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua duten proiektuetan.

– 10.000 euro, 40.000 eurotik beherako aurrekontuetan.

– Edonola ere, ez dute aurrekontuaren % 70 gaindituko.

26. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Agindu honi dagokionez, diruz lagundutako jarduera motari erantzuten dioten gastuak izango dira lagungarriak, baldin eta ezinbestekoak badira eta deialdi honetan, laguntzak emateko ebazpenean eta haren aldaketetan ezarritako epean gauzatzen badira. Diruz lagundu daitezkeen gastuen kostua ez da izango, sekula ere, merkatu-balioa baino handiagoa. Diruz lagundu daitezkeen gastuek, halaber, 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 53. artikuluak eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluak xedatutakoa bete beharko dute.

2.– Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan egotzi ahal izango den gastu kopurua, justifikazio-agirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

3.– Ez dira diruz lagunduko espazio eszenikoaren programazioarekin zerikusia duten gastuak.

4.– Proiektuari egotzitako pertsona edo erakunde onuradunaren langile-kostuen guztizkoak ezin izango du kostu osoaren % 50 gainditu.

5.– Beste Gastu batzuk, guztira, ezin izango dira aurrekontuaren % 5 baino gehiago izan.

6.– Pertsona edo erakunde onuradunak hirugarrenekin hitzartu ahal izango du diruz lagundutako jarduera gauzatzea, gehienez ere diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50eraino, kontratu guztien prezioak batuz.

7.– Ezin izango dira azpikontratatu diruz lagundutako proiektua bere kabuz gauzatzeko sustatzaileak izan behar dituen bestelako gastuak.

8.– Nolanahi ere, agindu honen esparruan diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 31. artikuluarekin bat datozenak.

27. artikulua.– Justifikazioa: aurkeztu behar diren agiriak.

Dirulaguntzen onuradun diren pertsona edo erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 12. artikuluan ezarritako epean:

a) Diruz lagundutako jardueraren gauzatzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzko memoria zehatza eredu deskargagarriaren arabera: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033328

b) Gauzatutako aurrekontua, eredu deskargagarriaren arabera: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033328

c) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeko egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiri guztien zerrenda, helbide honetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033328

d) Egindako gastuen egiaztagiriak eta fakturak, proiektua gauzatzeko aldi osoari dagokion onartutako aurrekontu osoari dagozkionak, eta kasu bakoitzean hirugarren interesdunaren aldeko ordainketa egin dela egiaztatzen duten agiriak. Ez da onartuko tiket bidezko justifikaziorik.

Gastua egiaztatzeko dokumentazio onargarriak (frogagiriak eta fakturak) jatorrizkoa izan behar du, edo kopia autentikoak, jatorrizkoak ikusita, eta erakunde interesdunari itzuliak (fakturetan eta jatorrizko dokumentuetan jaso ahal izatea, zigilatuz eta funtsak aplikatuz, iruzurra edo gainfinantzaketa saihesteko), 39/2015 Legean jasotako baldintzetan.

e) Katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko edo soinudunen hizkuntza-bertsio desberdinetako aleak, berariaz adierazten dutela Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dutela.

IV. KAPITULUA
«KALE ARTEAK BULTZATUZ»
(UDALENTZAT KALE ARTE ESZENIKO ERAKUSTALDIAK SUSTATZEKO PROGRAMA)

28. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak EAEko udalei zuzenduta daude, 2026. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten konpainiek aire zabaleko espazio publikoetan arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) erakusteko programak garatzeko.

2.– Honako betekizun hauek bete behar dituzte erakustaldi-programa horiek:

a) Biztanle-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko antzerki-, dantza- edo zirku-ikuskizunak programatuko dira:

– 20.000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.

– 20.000 eta 10.001 biztanle arteko herrietan: lau ikuskizun.

– 10.000 eta 5.001 biztanle arteko herrietan: hiru ikuskizun.

– 5.000 eta 1.001 biztanle arteko herrietan: bi ikuskizun.

– 1.000 biztanletik beherako herrietan: ikuskizun bat.

b) Diruz lagunduko diren ikuskizunak bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten konpainia profesionalek antzeztuko dituzte. Biztanle-tarteen arabera eskatzen den gutxieneko ikuskizun-kopurua betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko konpainien ikuskizun bakarra sartu ahal izango da, 1.000 biztanletik beherako herrietan izan ezik.

c) Berariaz aire zabaleko espazio publikoetan erakusteko berariaz diseinatu diren ikuskizunak bakarrik sartuko dira.

d) Ezin izango da sarrerarik kobratu ikuskizunak ikusi ahal izateko.

e) Jaietan programatutako bi ikuskizun ere sartu ahal izango dira gehienez.

3.– Ondorengo emanaldiak dirulaguntzatik kanpo geratuko dira:

a) Tradiziozko ekitaldiei lotutako emanaldiak.

b) Beste herri batzuetan antzeztu eta bira egiteko moduko diseinua ez duten ekoizpenak.

c) Soilik musikalak diren emanaldiak.

d) Amateurrak diren konpainiek eginiko emanaldiak.

29. artikulua.– Erakunde onuradun izateko betekizunak.

a) Antzezleku egokiak, seinaleztatuak eta mugatuak izatea, indarrean dagoen legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betetzen dituztenak; erantzukizun zibileko aseguru bat izatea programatzen diren ikuskizunetarako, eta lokal egokiak izatea kamerino eta aldagela gisa erabiltzeko.

b) Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen arduradun bat izatea.

30. artikulua.– Dirulaguntzen banaketa.

265.000 euroko zenbateko osoa honela banatuko da laguntza-modalitate honek barne hartzen dituen 5 biztanle-tarteen artean:

a) 55.000 euro 20.000 biztanletik gorako herrietan antolatzeko arte eszenikoen kaleko programazioak.

b) 45.000 euro 20.000 eta 10.001 biztanle arteko herrietan antolatzeko arte eszenikoen kaleko programazioak.

c) 40.000 euro 10.000 eta 5.001 biztanle arteko herrietan antolatzeko arte eszenikoen kaleko programazioak.

d) 85.000 euro 5.000 eta 1.001 biztanle arteko herrietan antolatzeko arte eszenikoen kaleko programazioak.

e) 40.000 euro 1.000 biztanletik beherako herrietan antolatzeko arte eszenikoen kaleko programazioak.

31. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:

a) Antzezpenen zerrenda, konpainiaren izena eta ikuskizunaren izenburua zehaztuta.

b) Eredu deskargagarriaren araberako memoria, aurkeztutako programazioaren helburuak, jarduera paraleloen plana eta komunikazioa jasotzen dituena.

c) Erantzukizun zibileko asegurua, dirulaguntza eskatzen den ekitaldietarako.

32. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

1.– Dirulaguntzak lehiaketa bidez emango dira. Horretarako, 28.2 artikuluan zerrendatutako biztanle-tarte bakoitzean, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, kontuan hartuta aurkeztutako programazioaren kontratazioaren kostua, haien arteko beheranzko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.

2.– Prozedura bakoitzean lehentasun-hurrenkera hori ezarri ondoren, honela adjudikatuko dira laguntzak:

a) Lehenengo fasean, aurkeztutako programan sartutako gehienez hiru ikuskizuni dagozkien laguntzak adjudikatuko dira, harik eta, hala badagokio, prozedura horretako aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurkezpen-ordenaren arabera aukeratuko dira ikuskizunak.

b) Baldin eta lehenengo fase honetan ez bada agortzen biztanle-tarteren batera bideratutako zenbatekoa, honela jokatuko da:

– Hasiera batean, hurrengo biztanle-tartean aurrekontu-zuzkidura agortu delako, kanpoan geratu ahal izan diren proiektuen lehen hiru emanaldietarako dirulaguntzak adjudikatzeko erabili ahal izango da sobera dagoen kopurua.

– Bigarren une batean, oraindik ere aurrekontu-zuzkidura badago agortu gabe, diruz lagundu daitezkeen hiru emanaldien muga gainditu ahal izango da, lehenengo geratu den eskabidetik hasita, kontuan hartuta aurkeztutako programazioaren kontratazioaren kostua, eta muga unitate batean handituta; horrela hurrenez hurren, aurkeztutako emanaldi guztiak diruz laguntzen diren arte edo aurrekontu-zuzkidura agortzen den arte.

Bigarren fase honetan, aurkeztutako eskabideen lehentasun orokorra hartuko da kontuan.

33. artikulua.– Dirulaguntzak kuantifikatzeko irizpideak eta mugak.

1.– Emanaldi bakoitzari dagozkion dirulaguntzak aurkeztutako ikuskizunen ordainsariaren arabera (BEZa barne) kalkulatuko dira. Ordainsari gisa ulertuko da kontratatutako alderdiak bere jarduketagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoa.

a) Katxearen % 40 lagunduko da diruz (% 45 ikuskizuna euskaraz bada).

2.– Nolanahi ere, ez dira muga hauek gaindituko:

a) Ikuskizun bakoitzeko dirulaguntza inoiz ez da izango 3.000 eurotik gorakoa (3.200 euro ikuskizuna euskaraz bada).

b) Erakunde onuradun bakoitzari gehienez 10.000 euro emango zaizkio.

c) Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioarekin emanaldi bat baino gehiago egiten badira ikuskizun berean, euskarazko bertsioa baino ez da diruz lagunduko.

34. artikulua.– Justifikazioa: aurkeztu behar diren agiriak.

Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 12. artikuluan ezarritako epean:

a) Egindako emanaldien zerrenda eta memoria xehatua, dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztutako jardueraren gauzatzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzkoa.

b) Diruz lagundutako programaren barruan egindako funtzio guztien kontratuak. Kontratu horietan, kontratatutako erakundeak lege-, zerga- eta lan-betebeharrak betetzeko duen betebeharra adierazi beharko da.

c) Diruz lagundutako programaren barruan egindako funtzio guztien ordainagiriak edo fakturak.

Gastua egiaztatzeko dokumentazio onargarriak (frogagiriak eta fakturak) jatorrizkoa izan behar du, edo kopia autentikoak, jatorrizkoak ikusita, eta erakunde interesdunari itzuliak (fakturetan eta jatorrizko dokumentuetan jaso ahal izatea, zigilatuz eta funtsak aplikatuz, iruzurra edo gainfinantzaketa saihesteko), 39/2015 Legean jasotako baldintzetan.

d) Katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko edo soinudunen hizkuntza-bertsio desberdinetako aleak, berariaz adierazten dutela Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dutela.

V. KAPITULUA
DANTZA-ZIRKUITUA
(SAREA-TITULARTASUN PUBLIKOKO ESPAZIO ESZENIKOENTZAKO ERAKUSTALDI-PROGRAMA)

35. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak Eusko Jaurlaritzak 2026an sustatutako dantza-zirkuitua garatzeko dira, eta Sareari atxikitako titulartasun publikoko espazio eszeniko horietan diziplina hori finkatzea eta handitzea dute helburu.

2.– Aurkeztutako erakustaldi-programek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Gutxienez hiru dantza-pieza eta gehienez 10 izatea.

b) Eskaeran sartutako konpainia guztiak bizileku edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten konpainia profesionalak izango dira.

36. artikulua.– Erakunde onuradun izateko betekizunak.

a) Sareari atxikitako espazio eszeniko publikoen titularrek (II. eranskina) eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

b) Aurkeztutako programan kalean edo ohikoak ez diren espazioetan egin beharreko piezak badaude, antzezleku horiek egokiak izan beharko dute, seinaleztatuta eta mugatuta egon beharko dute, eta indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak bete beharko dituzte. Halaber, erantzukizun zibileko aseguru bat eduki beharko dute horietarako, bai eta kamerino eta aldagela gisa erabiltzeko lokal egokiak ere.

c) Aurkeztutako programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen arduradun bat izatea.

37. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Dirulaguntza horietarako, guztira, 265.000 euro erabiliko dira.

38. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Proiektuari buruzko agiriak.

a) Ikuskizunen zerrenda, eskabidean zehaztu beharrekoa.

Eskabidean aurkezten diren ordenaren arabera aukeratuko dira diruz lagunduko diren ikuskizunak.

Aurkeztutako programazioa diseinatzeko, dantza-ekoizpen berriena jasotzen duten iturri hauek hartuko dira erreferentzia nagusitzat (hala ere, egoitza edo egoitza soziala EAEn duten konpainia profesionalek ekoitzitako edozein pieza onartuko da):

– ADDE – Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen katalogoa: https://dance.basqueperformingarts.eus/eu/katalogoa/

– Sarearen batzorde artistikoak gomendatutako ikuskizunen katalogoa: Gomendatutako dantza ikuskizunen katalogoa.

b) Memoria, deskarga daitekeen ereduaren arabera eta honakoak jasotzen dituena: aurkeztutako dantza-programazioaren helburuak, espazio eszenikoaren urteko dantza-programazioa, jarduera paraleloen plana eta komunikazioa.

39. artikulua.– Emateko prozedura. Dirulaguntzak kuantifikatzeko irizpideak eta mugak.

1.– Emateko prozedurari dagokionez, ikuskizun bakoitzari dagozkion dirulaguntzak honako ehuneko hauen arabera kalkulatuko dira, eskaeran aurkeztutako ordainsaria erreferentziatzat hartuta, BEZa barne. Ordainsaritzat hartuko da kontratatutako alderdiak bere jardueragatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoa.

Ordainsariaren % 45 (BEZa barne), eta gehienez 3.000 euro ikuskizun bakoitzeko (% 50 kontratatutako ikuskizunaren koreografoa emakumea bada).

2.– Eskabidean pieza laburrak aurkeztuz gero, eta data berean programa bakarra osatzen badute (gehienez 4 pieza), ikuskizun bakar gisa zenbatuko dira. Kasu horretan, pieza bakoitzari dagokion dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa aplikatuko zaio, eta ez pieza bakoitzaren guztizko zenbatekoa.

3.– Espazio eszeniko batean dantza-ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira eta bertsio desberdinetan ahozkotasuna nagusitzen bada, diruz lagunduko da euskaraz egindako ikuskizuna.

4.– Eskabidean dantza-piezetako baten emanaldi bat baino gehiago aurkezten bada, lehenengoa bakarrik zenbatuko da dirulaguntza jasotzeko.

5.– Lehenengo fasean, eskatzaile bakoitzak eskabidean aurkeztutako lehen ikuskizunerako laguntza esleituko du, 1. apartatuan adierazitako ehunekoak aplikatuz, aurrekontu-zuzkidura agortu arte, hala badagokio.

Lehenengo fase honetan esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada, laguntza eskaeran aurkeztutako bigarren ikuskizunari esleituko zaio, aurrekontu-zuzkidura agortu arte, hala badagokio.

Bigarren fase horretan zuzkidura agortzen ez bada, eskaeran aurkeztutako hirugarren ikuskizunari esleituko zaio laguntza, eta horrela hurrenez hurren zuzkidura agortu arte.

Zuzkidura agortzean, lehentasuna emango zaie programatutako ikuskizun gehien aurkezten dituzten eskaerei, eta, bigarrenik, Sareari atxikitako espazio eszeniko nagusian programatutako ikuskizun gehien aurkezten dituzten eskaerei.

40. artikulua.– Justifikazioa: aurkeztu behar diren agiriak.

Dirulaguntzen onuradun diren pertsona edo erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 12. artikuluan ezarritako epean:

a) Emanaldien zerrenda eta memoria xehatua, dirulaguntzaren eskabidearekin batera aurkeztutako jardueraren gauzatzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzkoa, euskadi.eus-en deskarga daitekeen ereduaren arabera.

b) Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien gastua justifikatzen duen kontratuak edo dokumentuak. Kontratu horietan, kontratatutako erakundeak lege-, zerga- eta lan-betebeharrak betetzeko duen betebeharra jaso beharko da.

c) Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien ordainagiriak eta fakturak.

Gastua egiaztatzeko dokumentazio onargarriak (frogagiriak eta fakturak) jatorrizkoa izan behar du, edo kopia autentikoak, jatorrizkoak ikusita, eta erakunde interesdunari itzuliak (fakturetan eta jatorrizko dokumentuetan jaso ahal izatea, zigilatuz eta funtsak aplikatuz, iruzurra edo gainfinantzaketa saihesteko), 39/2015 Legean jasotako baldintzetan.

d) Katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainerako material grafiko edo soinudunaren hizkuntza-bertsioen aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz aipatzen dutenak.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Oinarri hauen II. kapituluan jasotako laguntzek honako hau bete beharko dute: Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa. Laguntza horiek minimis gisa sailkatzen dira, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin baita 300.000 eurotik gorakoa izan dirulaguntza eman aurreko hiru urteetan. Hori dela eta, dirulaguntza eman aurreko hiru urteetan jasotako «minimis» araubideko dirulaguntzei buruzko adierazpena aurkeztu beharko da.

Agindu honen III. kapituluan jasotako laguntzak Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren mende egongo dira. Erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (zehazki, 53. artikulua).

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honen IV. eta V. kapituluetan jasotako laguntzek ez dituzte betetzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluko 1. apartatuan ezarritako baldintzak, eta, beraz, ez dira estatu-laguntzak eta ez da beharrezkoa Europako Batzordeari jakinaraztea.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko informazio klausula (abenduaren 5eko 3/2018 Legea, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa).

Arduraduna: Kultura Sustatzeko eta Kultura Sormen Industrietako Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Helburua: kultura eta sormenaren sektoreko dirulaguntzak kudeatzea.

Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea).

Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Eskubideak: datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea dago; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Informazio gehigarria: web-helbide honetan: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/024300-capa2-eu.shtml

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, 2. artikuluan esleitutako zenbatekoak handitu ahal izango dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 23. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Kontuan hartuta eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta horiek ebatzi aurretik. Horretarako, 2.3 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala