
79. zk., 2026ko apirilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1775
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle agregatua izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-12-02ko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Mikel Torres Aldave jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***0497**, Kodea: AGC8L1 – D00321-15. Jakintza arloa: Filosofia. Saila: Filosofia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Filosofia eta Gizarte Lana».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2026ko apirilaren 20a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
Efren Areskurrinaga Mirandona.
RSS