Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2026ko apirilaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1773

156/2026 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez materialen kudeaketako eta lotutako prozesuen gainbegiralea bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.

Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearen uztailaren 1eko 143/2021 Ebazpenaren bidez, María Nieves González Díez materialen kudeaketako eta lotutako prozesuen gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean (2021eko abuztuaren 9ko EHAA, 157. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Nieves González Díez materialen kudeaketako eta lotutako prozesuen gainbegirale kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko otsailaren 27ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari horren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko otsailaren 27a.

Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea,

ELEDER RÍOS LORENZO.


Azterketa dokumentala