
79. zk., 2026ko apirilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
1770
AGINDUA, 2026ko apirilaren 14koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Saioa Beistegui Liberal andrea, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Etxebizitzako aholkulari kargutik kentzea (Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko zuzendari-mailako lanpostua, 5306 kodea, 1 dotazioa).
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2026ko apirilaren 30ean izango ditu ondorioak. Kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzua emateko azken egunarekin.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 14a.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS