
77. zk., 2026ko apirilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
BIZKAIKO FARMAZILARIEN ELKARGO OFIZIALA
1753
IRAGARKIA, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren Estatutuak aldatzeko proiektuaren jendaurreko erakustaldiaren izapidea hasteari buruzkoa.
Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordeak, aurtengo apirilaren 20an egindako ezohiko bilkuran, Elkargoaren estatutuak aldatzea proposatu du, eta testua jendaurrean jarri du, behin betiko onartu aurretik, hilabeteko epean, interesdunek zuzenketak aurkeztu ahal izan ditzaten posta elektroniko honetara zuzenduta: (estatutoscofbi@cofbizkaia.net). Epe hori hasiko da kontatzen iragarkia Elkargoaren lurralde-eremuan zabalkunde handiena duten bi egunkarietan, El Correo eta Deia egunkarietan, eta EHAAn azken iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Tituludun Lanbideen, Profesionalen Elkargoen eta Profesionalen Kontseiluen Erregistroaren Erregelamenduari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 38.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Estatutuen proiektu berriaren testu osoa Elkargoak Bilbon duen egoitzan (Sabino Arana kalea 20, 7. solairua) eta Elkargoaren webgunean dago eskuragarri: http://www.cofbizkaia.eus
Bilbao, 2026ko apirilaren 20a.
Presidentea,
JUAN URIARTE GARCÍA-BORREGUERO.
RSS