Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2026ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZARAUZKO UDALA
1752

IRAGARKIA, Zarauzko zarata-maparen hasierako onarpenari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 23an egindako bilkuran, besteak beste, erabaki hauek hartu zituen:

1.– Zarauzko zarata-mapari hasierako onarpena ematea.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorrita, jendaurrean jarriko da Zarauzko zarata-mapa, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan, herritarrek dokumentua aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egiteko aukera izango dute. Dokumentua udalaren webgunean ere eskuragarri egongo da: www.zarautz.eus/zarata

Zarautz, 2026ko apirilaren 14a.

Alkatea,

XABIER CHURRUCA FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala