Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2026ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1746

IRAGARKIA, 2026ko apirilaren 14koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Zorrotzaurre TA izeneko 132/13 kV-eko transformazio-azpiestazio berria eraikitzeko proiektua, Bilboko (Bizkaia) udal-mugartean.

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-04-20ko EHAA; dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak), eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); eta Goi-tentsioko instalazio elektrikoei buruzko arautegia eta haren jarraibide osagarriak (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT) onartzen dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua (2014-06-09ko BOE). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta onura publikoaren deklarazioa.

Erreferentzia: IED/YMM.

Espedientea: 48-AT-Y-2025-00120.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU.

– Kokapena: Bilbao (Bizkaia) udal-mugartea.

– Aurrekontua, guztira: 16.111.178,82 euro.

– Helburua: 132/13 kV-eko transformazio-azpiestazio berri bat eraikitzea, Zorrotzaurre uhartearen hirigintza-garapenaren ondorioz dagoen hornidura elektrikoaren eskariari erantzuteko eta haren eragin-eremuan hornidura elektrikoa hobetzeko.

– Instalazioaren ezaugarriak: Maria Eugenia Dorronsoro Paulis industria-ingeniariak 2025eko abenduan sinatutako proiektuan adierazitakoak (proiektua espedientean dago).

Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua) eta Interneteko URL helbide honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu ahal izango dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogeita hamar egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak, bai euskarri fisikoan, idatziz, haren erregistro orokorrean, bai EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk, behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurreko informazioaren izapide honetan egindako alegazioak, nahitaez, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dituzte.

Bilbao, 2026ko apirilaren 14a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala