Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2026ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
1743

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 17koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita «Lutxana-Sondika lineako PK 2+600ean ponpaketa-putzu bat eraikitzeko proiektua».

Lutxana-Sondika 7. lineako Asua I eta Asua II trenbide-pasaguneen arteko trenbide-tarteak arazo errepikakorrak ditu: euri-urak puntu baxuetan metatzen dira, eta horrek uholdeak eragiten ditu plataforman, eta horrek trenbide-zerbitzuari eragiten dio. Horregatik, beharrezkotzat jotzen da uholdeen aurkako babesa bermatuko duten prebentzio-neurriak hartzea.

Proiektuaren xedea da aurrez fabrikatutako ponpaketa-sistema bat instalatzea, euri-urak eta hondakin-urak modu efizientean hustu ahal izateko, bidea 2+600 KP inguruan urez bete ez dadin.

Irismenak honako hauek hartzen ditu barnean:

• Aurreikusitako emarirako behar adinako edukiera duen ponpaketa-putzu aurrefabrikatua eskuratu eta instalatzea.

• Buxaduraren aurkako sistema duten bi ponpa urperagarri muntatzea.

• Aire zabaleko kaxa elektrikoa instalatzea, babesak, maila-buiak eta alarma dituena.

• Lauzaren azpian eta trenbide-pasagunean, bulkada-hodiak eta gurutzagune teknikoak egitea.

• Proba funtzionalak egitea, zerbitzuan jartzea eta entrega indarrean dagoen araudiaren arabera egitea.

• Instalazioa ixtea, sarbidea mugatzeko.

• Obrak egiteko sarbidea, ondoren mantentze-lanak egiteko.

Ponpaketa-sistema Lutxana-Sondika 7. linean proiektatzen da, Asua I eta Asua II trenbide-pasaguneen arteko tartean, 2+507 KPtik 2+778 KPraino. Tarte horrek topografia txarra du, eta puntu baxu bat dago 2+600 KPren inguruan. Bertan, gainazaleko jariatzea kontzentratzen da, eta trenbide-plataforman uholdeak erregistratu izan dira sarritan.

Ponpaketa-putzurako aurreikusitako kokapena trenbidearen ertzean dago, 2+600 KPren inguruan, 3,41 m-ko sestra-kotarekin, mantentze-lanetarako irisgarritasuna bermatuz eta trenbide-gainegiturarekiko interferentziak saihestuz.

Proiektua egikaritzeko aurrekontua laurogeita hamabi mila hirurehun eta laurogeita hiru euro eta hirurogeita bat zentimokoa da (92.383,61) da. Lizitazio oinarriaren aurrekontuaren zenbatekoa ehun eta hogeita hamahiru mila eta hogeita hiru euro eta hamazazpi zentimokoa (133.023,17) da, BEZ barne; eta Administrazioak horren berri izateko aurrekontua ehun eta hamabost mila eta hogeita hamabost euro eta berrogeita bederatzi zentimokoa (115.035,49), BEZa kanpo.

Obrak egiteko hiru (3) hilabeteko epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber maila formalean berrikusi du proiektua eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.

Organo honek eskumena du euskal trenbide sareko obren proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuak, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 11.2.b) artikuluan.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Lutxana-Sondika lineako PK 2+600ean ponpaketa-putzu bat eraikitzeko proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZ barne, ehun eta hogeita hamahiru mila eta hogeita hiru euro eta hamazazpi zentimokoa (133.023,17), eta obrak egiteko epea hiru (3) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.

Bigarrena.– Eraikuntza proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza-proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Jendaurrean jartzen da, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 17a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala