
77. zk., 2026ko apirilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1742
AGINDUA, 2026ko apirilaren 14koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko abenduaren 22ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko 2026rako dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten duena.
Hirugarren sektore sozialerako laguntzen deialdiaren babesean (Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko abenduaren 22ko Aginduaren bidez egin zen deialdia, eta 2025-12-31ko EHAAn argitaratu zen, 252. zenbakian, aurretiazko izapidetze-araubidearen babesean) diruz lagun daitezkeen jarduerak garatzeko eta justifikatzeko planteamendu berri bat txertatzean ez du behar bezala islatu justifikazio-aurreikuspen berriak eta aurreko ekitaldietako aurreikuspenak moldatu gabe utzi ditu. Zehazki, ekitaldi honetan jarduera osorik, bai 2026an baita zati batean 2027an ere egitea aurreikusi denez, ez da aukerarik eman justifikatzeko dokumentu-euskarriak ere 2027koak izateko. Hots, justifikazioaren unean ez da egokitu laguntza-deialdiak berak irekitako aukera, eta agerian geratu da barne-koherentziarik eza.
Aipatutako koherentziarik eza antzeman da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko abenduaren 22ko Aginduan (2025eko abenduaren 31ko EHAA, 252. zk.).
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aldatzea Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko abenduaren 22ko Aginduaren eranskineko 19. oinarriaren 4. apartatuko a) azpiapartatua. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko 2026. urterako dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten da.
Honela idatzita geratzen da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren 2025eko abenduaren 22ko Aginduaren eranskinaren 4. apartatuaren a) letraren 19. oinarria (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko 2026rako dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten da):
«19. oinarria.– Dirulaguntza justifikatzea.
4.a) Erakunde onuradunaren izenean emandako fakturaren bidez justifikatutakoak. Faktura orok, baliozkoa izateko, finantzatutako jarduera garatu behar den aldian emana egon beharko du, eta justifikazioa aurkezteko epea amaitu aurretik ordainduta egon beharko du. Aldi horretan benetan ordaindutakoa bakarrik hartuko da egindako gastutzat».
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 14a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS