Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2026ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1738

605/2026 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen hau: 487/2026 Ebazpena, martxoaren 5ekoa, zeinaren bidez argitaratzen baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko abenduko zikloan eskainitako destinoak fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko biologiako fakultatibo tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko biologiako fakultatibo tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 5eko 487/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko abenduko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko ospitaleko farmaziako fakultatibo espezialista tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 5eko 487/2026 Ebazpenaren eranskinean, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko abenduko zikloan eskainitako destinoen zerrenda agertzen da, biologiako fakultatibo tekniko kategoriakoa/lanpostu funtzionalekoa. Eranskinean destinoen zerrenda jasotzen da, hauek adierazita: eskainitako destino kopurua, eskaintzaren zerbitzu-erakundea eta destinoaren deskribapena.

Martxoaren 5eko 487/2026 Ebazpena 2026ko martxoaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, egitezko oker bat aurkitu da destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak hau ezartzen du 109.2 artikuluan: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 5eko 487/2026 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko ebazpena (487/2026 Ebazpenaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko abenduko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko biologiako fakultatibo tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako). Huts-zuzenketa honelakoa izango da:

Martxoaren 5eko 487/2026 Ebazpenaren eranskinean, zuzenketa hau egin behar da:

Eskainitako destinoen zerrendatik hau kenduko da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Eskainitako destinoen zerrendan hau gehituko da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 5eko 487/2026 Ebazpenak hau ezartzen du: «Lehiatzaileek eskabidea aldatu ahal izango dute, destinoen hautaketa barne, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eta urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren oinarrietan araututakoaren arabera, 2026ko apirilaren 24ra arte, 2025eko abenduko ziklo honi dagokionez».

Destino-aukeraketa egiteko edo horiek aldatzeko, baldintzak betetzeko, alegazioak egiteko eta merezimenduak baloratzeko data (2026ko apirilaren 24a) aldatu behar da, erreferentziazko data berria 2026ko maiatzaren 20a izanik.

Hirugarrena.– Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketaren webgunean eta EHAAn argitara dadin.

Laugarrena.– Gainerako jarduetarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 5eko 487/2026 Ebazpenak ezarritakoa (ebazpen horren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko abenduko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko biologiako fakultatibo tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako).

Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala