Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2026ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
1732

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 13koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako kanpo-harremanetarako teknikari espezialista izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jose Manuel Meaurio Antón jaunak, berak hala eskatuta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako kanpo–harremanetarako teknikari espezialista izateari utz diezaiola (kodea: 511291; dotazioa: 9); eta egindako lanarengatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Kargutik kentze horrek 2026ko apirilaren 27tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, bi hileko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 13a.

Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

MIKEL IRIONDO BILBAO.


Azterketa dokumentala