
76. zk., 2026ko apirilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1731
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Hondarribiko udalerrian isurketak egiteko baimen-eskaera bat.
Espediente-kodea: VDP-G-2026-0003 / V-20-01594.
Eskatzailea: AENA SME S.A.
Jarduera: aireko garraioaren jarduera osagarriak.
Jardueraren kokapena: Hondarribia – Gipuzkoa.
Ingurune hartzailea: izenik gabeko errekastoa.
Isurketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Isurketa mota eta bolumen baimendua:
Hegazkinen plataformako (39.000 m3/urte) eta erregai-ibilgailuen plataformako (1.800 m3/urte) eurien jariatze-urak.
Eurien jariatze-ur horiek, hidrokarburo-bereizgailu banatan araztu ondoren, aireportuko instalazioen lurpetik igarotzen den izenik gabeko errekastora isurtzen dira.
Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 248.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, interesdun orok espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak edo oharrak aurkeztu ahal izan ditzan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan, edo, zuzenean, Uraren Euskal Agentziaren aurrean, harekin harremanetan jarri ondoren.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 13a.
Zuzendari nagusia.
FE (2026ko otsailaren 20ko Ebazpena).
Isurketa arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS