
76. zk., 2026ko apirilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1730
IRAGARKIA, Urdulizko udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-B-2024-0017.
Eskatzailea: José Manuel Núñez Fernández.
Iraungitzen den espedientea: A-B-2011-3007.
Eskatzailea: José Manuel Núñez Fernández.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko otsailaren 10eko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, José Manuel Núñez Fernándezi eman zaiola Urdulizko udalerrian (Bizkaia) dauden hiru zundaketatan urtean 1.100 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berarekin jakitera ematen da Urduliz udalerriko putzu bateko urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez inskribatutako eskubidea iraungi dela (Espediente zenbakia: A-B-2011-3007).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 10a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS