Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2026ko apirilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1729

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Etxebarriako udalerrian (Bizkaia) dagoen iturburu baten 88 m3/urte aprobetxamendurako ur-emakidarena, abeltzaintzarako eta ureztatzeko.

Espedientea: A-B-2025-0006.

Eskatzailea: Jose Ignacio Lartitegi Kortabitarte.

Hartunearen kokapena: Etxebarria (Bizkaia).

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X = 541.527; Y = 4.789.150.

Eskatutako urteko bolumena: 88 m3/urte.

Uraren erabilera: abeltzaintza/ureztatzea.

Aprobetxamenduaren deskribapena: urak iturburutik kutxatila baten bidez hartzen dira, eta Monterrei baserriaren ondoan dagoen 10 m3-ko edukierako biltegi batera bideratzen dira, ondoren erabiltzeko. Ura zaldiei edaten emateko eta baratze bat ureztatzeko erabiliko da.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 10a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala