Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2026ko apirilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1728

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Forua-Murueta: Olaeta I eta Olaeta II» azpisistemak –Gernika-Lumoko (Bizkaia) udal-mugartea– eta Kalerok –Foruako udal-mugartea– osatzen duten ur-harguneen multzoaren batez besteko 7,5 l/s-ko ur-emaria aprobetxatzeko administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko baimena eskatzeko espedientea, Baldatika 3 putzua gehituko baitzaio sistemari.

– Espedientea: MCA-B-2026-0001.

– Eskatzailea: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

– Hargune-puntuak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

– Eskatutako urteko bolumena: 236.347 m3/urte.

– Aldiuneko gehieneko emaria: 13,5 l/s.

– Uraren erabilera: Forua eta Murueta udalerriak hornitzea.

– Hornitutako biztanleria: 1.269 biztanle.

– Jardueraren deskribapena: baimena eskatzen da Baldatika-3 zundaketa martxan jartzeko, urpeko ponpa, zunda hidrostatikoak eta ekipo elektrogenoa dituen ekipamenduaren bidez, eta DN110 polietilenozko eroanbide baten bidez; eroanbide hori zanga batean joango da pistatik, Olaetako harguneetako ura Foruko EUTEra eramaten duen hodira iritsi arte.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 10a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANA ISABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala